2010/01/03

URTEBERRION



Urteberrion guztioi!!!
Aspaldikos!!! Ba bai: jun ginan ta etorri gea bueltan. Neri behintzat azkar xamar pasa zait; ta gainez etorri gean fetxetan etorrita ba oraintxe nun ibili gean ere aztu zait. Pena Cubatik zuzenean Piurara ez idaztea baina egia esan inkomunikatu xamar ibili gea eta gainez denbora gehiegirik gabe ordenadore baten aurrean paratzeko. Epel-epel geunden ta etorri gea hotzeta baina egia esan gustora hartu degu: bidaien gauzarik onena orixe da: etxerako gogoa egiten zaizunean. Ba hango kontutaz hitzeiteko afaitxo bat edo egin beharko...Bitartean argazki pare bat...
Muxu denentzat!!
Alazniet.

2009/12/17

"Where is the north..." Ordu ta laurdeneko dokumento historikoa

Atzo, duela 16 urte Portaventurara egin genun bidaiaren bideoa ikusi genun Axi ta biyok, DVD-ra pasa berri baitu dokumentua...
Historikua... ta piskat bildurgarriya're bai...
Gauzak asko aldatu dia: musika kasetetan, walkman-ak, dana pesetatan...
Gu're asko aldatu gea... bueno, neskak ez hainbeste; baina mutilak... ufaaa; gehinbat Aser, Axi ta ni... aiama! Hoiek dia tupiak, hoiek, hoiek aurpegiyak (vaya pipiolos), petxos depilaus... Argi geatzen dana da Olatxok bidai ia osua irakurketan pasa zula, ni dana grabatzen (danak ordun kexaka, baina eskerrak norbaitek grabatu zun), ta musika Axi ta biyok jartzen gendula.
Pagaezinak kinituan dokumentua. UN LIMON, MEDIO MILON: Amaia, piskat dislexika zeala ustet.
Parre earrak bota genitun biok atzo. Baina eztakit zeatik hobeto pasauko nula uste nun. Esan bezela, pagaezina.

Pa todo lo demás, maxterkard.

asti

2009/11/29

UDAZKENEKO AFARIA

Kaixo; udazkeneko afariaren data eguna ipini degu jada. Eguberri atarian izango da ABENDUAREN 19an, LARUNBATA, SAN PELAION. Hala, ba badakizue, apuntatu eta erreserbatu data kuadrillakoentzat. Inork ezer esan ezean, apuntatuta gelditzen dela ulertuko degu.
muxu bat,


Amaia

2009/11/04

Kaixo danoi!

Jada bada ilargialdi bat Jakes jaio zela, sinisteak ere lanak ditu, dida batean pasa bait zaizkigu egun hauek. Lehenengo egunak gogorrak izan direla ezin uka, Evaren erditze gogorraren ondorioak, nekeak, lo faltak, Jakesen negar saio etengabeak, titia ondo hartuko al duen jakin ezinaren kezka, umearen pisuaren gorabeherak, kezkak, kezkak eta kezkak......Gainera ez dakit zenbat urtetan gaixotu gabe ibili den honek, zer okurrituko eta gripea harrapatzea!! Noiz eta orain, umea jaio berritan, eta txerri gripearen psikosiak gizartea erabat aztoratu duenean. En fin.... eskerrak une horiek segituan ahaztuak gelditzen diren, hor subkonszientean nonbait urrun, gure ttikiyan edozein imintzio edo keinuren aurrean. Halaxe gaude beraz, baba dayola, pozez gainezka, txoatxoa inda. Hona hemen gure ttikiyan zenbait argazki. Muxuak denoi hiruron partez!!

2009/11/03

Koadrilako II. Marihuana Dastaketa [ofiziala]

(Nik, Sarkozy ttikiya bezela, beste urte bateko idatziya hartu korta-pega ingoet, earki dao-ta, eguna bakarrik aldatuta)

"Aupa!

Koadrilan belarra landatu eta bakoitzak bere uzta erretzeko edota sukaldaritzarako erabiltzeko joera azken urteotan indartuz joan denez, eta aurten dagoeneko lauzpabost lagunek dugunez etxean landatutako belarra, koadrilako bigarren dastaketa ofiziala antolatu dugu hauetako larunbat baterako.
Baldintza bakarra, bertan izango direnen belarra dastatzea eta baloratzea izango da.
Azken Portuko, Zumaiako, Zarauzko eta Getariako belarra izango dugu, eta horren aitzakian afaria ere egingo dugu.
Postrerako, berriz, belarrarekin egindako bizkotxoa izango da.

Hitzordua eta eguna zehaztu gabe dago, beraz, bota ondo datozkizuen datak.

Gonbidatuta zaudete."


asti,
(Garik Koadrilako I. Marihuana Dastaketa Ofizialerako idatzitako posta kortapegauta...)

2009/10/05

JAKES JAIO ZAIGU!!!

[ atzo 19:44an Olatxok mobilera bidalitako argazkia, 'Gure ttikiya!' izenburupean ]

Zorionak Olatxo, Eva ta familiyai!!!
"Jakes jaio zaigu, urriak 5 goizeko 1tak aldera!ume ederra 5,500kg. Eva txapeldun!" bidali digu Olatxok SMS bidez, oaintxe.

Konturatu eztanantzat, ILARGI BETIA tokatze zan: gure kuadrilako hizketa-tema haundiñetako bat...

Hau ume kuadrila... (zenbat dijuaz?)

asti

2009/09/21

10 URTE, LEHEN EZKONTZA, HORI AURPEGIYAK... ta gorputzak!


Eztakit ondo ikusikoan, ahal deten kalidade haundiyenakin iyoet. Gari... beste eraren batera nola iyo leiken baldin badakik... botazak.
VAYA TXABALADA!!!!

2009/09/18

Hona hemen

Haure berandu batian:
Bihar 8tan Salegin.
arrivederci!
Udako afai antolatzaileak.

Blogean zuzenean idazteko aukera


aupa denoi!

aldaketaren bat edo beste sartu dut blogean.

nabarmenena, dudarik gabe, eskuinaldean ageri den kaja hori.

bertan, name jartzen duen lekuan izena jarri eta message jartzen duen lekuan nahi duzuen mezua idatz dezakezue (labur, karaktere kopuru mugatua du-eta).

noiz idatzi duzuen ageri da bertan: eguna eta ordua.

komunikazioa errazteko tresna politta izan daiteke.

askotan sartzen gara blogera, zer dagoen-edo ikusteko, baina sarrerarik ez dugu idazten normalean. ba orain, eskuinaldeko kaja horretan, askoz errazago idatz daiteke.

ea erabiltzen dugun, elkarren berri gehiago izateko bada ere!

portzierto: bihar arte, ezta?

ea antolatzaileek zerbait esaten diguten! ;-)

bitartean, zaindu, eta muxu bana!

gaRi* 

2009/09/07

Euskal Jaiak

Oraintxe Nagorekin hitzeindet eta asteazkenian 11tan Salbideko parkean geatu gea. Umekin eoteko leku aproposa eta hamaiketakua egiteko ere pare bat taberna badaude. Ta geo geokuak. Sobre la martxa. Gu badakigu zeinen martxapean dantzatuko deun...Ba hoixe: ea batenbatzu elkartzen gean eta egunan haseran behintzat ikusten gean!!!
Alazniet.

Udako afaia!!!!

Iepa guztioi!!!!!
Udara ia joan zaigula ta udako afari antolatzaileak pixkat despistauta ibili geala ;baina tira: ustez denboraz konturau gera eta beraz udarako azken astebururako afai deialdia: Irailak 19. Hasi agendak aztintzen egun hori libratzeko!! mereziko du eta!!!
Ta aurretik Euskal Jaiak!!!
Muxu deno!!!
Udako afai antolatzaileak.

2009/08/04

Berandu bada ere MALABARISTAK GASTEIZEN

Iepa,

Uztaileko lehen hamabostaldian Gasteizen montatu genuen HippyLand-ean ibili naizela daoneko badakizue. Hala ere, inor bertaratu ez zenez galdu zenutenaren argazkiak ikusteko aukera luzatzen dizuet. Ondorengo helbideetan hainbat argazki topa ditzakezue:

http://photos.albapasser.de/select.php?mode=ejc&loc=vi

http://www.ejc2009.org/component/option,com_joomgallery/Itemid,78/lang,eu/


Ondo pasa nikolasa eta oporretan gozatu...

Aser

2009/07/22

Larunbatean arroketara!!


Azkenaldian kopa batzuren inguruko hitz-aspertutan sarritan irten den plana burutzeko aukera iritsi zaigu.... azkenean!!!. Badirudi (eta diot badirudi...) larunbata izan daitekela egun seinalatu hori. Ia dena gure alde dago plana burutzeko: eguraldi iragarpen ona, itsasbehera handia (eguerdiko 13:30tan),eta Itsaso bare “xamarra”. Zein den plana? Ba hori....lanpernetara joatea. Nora? Leku zoragarri batera, Kukuarri azpiko haitzetara, ez da erraza hara iristea, ez dakigu aspaldiko bidezidorrak sasiz eta otez beteta egongo diren, baina ze demontre saiatuko gara ezta?

Arroketan bertan lanperna jana egin dezakegu, ikatza, sagardoa eta kostilla batzuk eraman ezkero bazkari konpletoa, eta sobratzen den lanpernakin (sobratzen bada) soziedadean afaria. Animatu!!


Xabi

2009/07/09

GARI????

Udara badoala aurrera ta guri bloga San Pelaiotan ataskau!!! Baina zeharo arritzen nauna zera da: San Fermin eguna pasa ta Garin komentario edo proposapen falta. Non zaude Gari?? Ondo al zea?? Muxu.
Alazniet

MANEX ;




Ieoa guztioi!!!!
Ia bi hilabete pasa diala ta oraindik Manexen argazkirik bidali gabe!! Barkatu baina eske pixkat liauta ibili naiz. Gehientxuenak pertsonalki ezagutu dezute baina halare  hemen argazki pare bat: jaio zen egunekoa eta duela pare bat egunekoa. Bitartean Ane, Klara eta Perun  bat; seguru aspaldi eztituzuela ikusi ta (argazkia duela pare bat hilabetekoa da baina nik ere orduztik ez ditut ikusi!!!!) 
Muxu txiki ta handi guztiontzat!!!
Alazniet.

2009/06/23

PELAIO, PELAIO.......

Aupa; ez dakit planik ba ote dagon martxan edo ez.. baina ez bada okurritzen zait lekua hartzeko toki bezala "kandela"; nahi badezue nik hartuko nuke lekua baina horretarako jakin behar zenbat zatozten! hala bota izenak!


amaia

2009/06/15

akuarelak eta argazkiak


Gaur ezin izan diot osaba Google-i Ramon Aranzabal pintoreari buruz galdetzeko tentazioari eutsi. Hurbil zebilen Itur-Ondoko kamarera: eibartarra da eta estudioa Orion du, sortzez aretxabaletarra den arren eta Zarautzen bizi den arren.

Martxoan erakusketa eduki zuen Orioko kultur etxean, eta HITZAk bigarren albiste kutre bat egin zuen, tipoa harrapatu eta elkarrizketa ederra egin beharrean. Hobe, hartara nik izango dut orain aukera... ;-)

Bueno, eta jubilatu baino apur bat lehenago Ramon Aranzabalen antzera margotzea amets hutsa izan ez dadin, sofa zuri haietan norbaitek aipatu zuen moduan, bai, ni ere hasi naiz zerbaitetan. Helburu bakarra dut: jubilatzean margotzen jakitea. Bizitza osoa dugu ikasteko, jejeje...

Hemen ikus ditzakezue orain arteko akuarelak.Ez espero ezer, ez dut-eta bizitza osoan pintzel bat hartu...

· http://akuarelak.blogspot.com

Horiek guztiak argazkien arteko bilduma batean ere bilduta ditut hemen ere [denak batera ikusteko erosoagoa duzue hau]:

· http://www.flickr.com/photos/kalaportu/sets/72157619005980553/

Ikusten duzue: beste zereginik ez-eta orain akuarelen harrikada sartu zait. Ea zenbat irauten didan...

gaRi*

POSTRIAK FALLATU ZUN...

Afaya ondo xamar jun zan, baino postria "demokrazia"n gain utzi genun...
Bakoitzak bere propaganda makina martxan jarri zun eta Txitxik irabazi zun, mahaian alde batian behintzat, alegando "Kutixiko helaua oso dijestibua da".

Txarra ta de digestibo nada; igandian eguardiko 13.00tan nik oaindik kixton betekaya nakan.... bakarra al naiz?... extremeñua ta Pradera bertan behera utzi ber izan nitun... peladiyak jateko lekuik enakan oandik.

Botaziyuan akta txintxilikatu det (14 ginan? EZ, 13. 14 boto daude heladeiko aukeran; eta 26 boto zaporian.... hori ondo dola ustet.... tranpa?

Astelehen on danoi.
Txitxi...: sin acritud. Facebookian nere laguna izateko eskaera in dizut ya, baiña eske KAS LIMONekin indako limoi helau hori etzan normala.

asti

2009/06/08

Maiatzeko afaria, larunbat honetan, ekainaren 13an


Ieeeeeeup!

Maiatza pasatu zitzaigun, eta ekainean egin beharko dugu maiatzeko afaria.

Hiru antolatzaileon agendak begiratu, eta azkenean fetxa datorren larunbatean jartzea erabaki dugu, ekainaren 13an.

Hitzordua: 20:00etan Salegin, eta gero gerokoak.

Eskertuko genuke zenbat etorriko zareten ahalik eta lasterren zehaztea, azken unera arte zain egon gabe.

Laster arte!

Itziar, Asti eta gaRi*

2009/05/18

MAIATZEKO BESTE LORE BAT: MANEX

Suposatzet gehienok jaso deula SMSa, baina badaezpada...
Javik bidalia oraintxe: "Maiatzeko beste lore bat, Manex. 06:15 Dena Ondo.

ZORIONAK FAMILI!!!

asti

2009/05/04

BILKURA FAMILIARRA

Aupa kuadrilla!

Egunak, hilabeteak eta esango nuke urteak direla bilkura familiarren bat egiten ez dugula, ba eguna jarrita dago:
MAIATZAK 23 LARUNBATA
lekua ere:
IRAETAKO MERENDERUA.
plana:
goizez hasi nahi dunak: pelota partidua bertako frontoian.. hamaiketakoa
eguardian inkorporatzen denak: kulunpiotan umeekin jolastu, hauei bazkaria eman..
bazkalordurako datorrena: bapo bazkaldu maltelik gabe eta menu normal hoietako bat: bi arrautza txorizoakin, tortilla patata, oilasko errea, kostilla, entsalada...
bazkalondoan datorrena: kafeko tertuliara elkartu..
eta larunbata denez, jarraitu nahi dutenak ba beraiek jakingo hemendik aurrerakoak zein izan daitezkeen...
Ni nere aldetik prest lekua hartzeko eta horretarako bezperako jakin beharko nuke nortzuk apuntatzen zeaten, zenbat haur eta zenbat gazte.
ala apuntatzea bakarrik falta zaizue.

muxu potolo bat.
amaia

2009/04/30

Larunbatean, 20:00etan, eta gero auskalo...

 Noizbait gertatu zaizue ordu batean gelditu batzuekin, eta nora joango zareten eta, batez ere, noiz itzuliko zareten ez jakitea?

Ba horixe da Olasek eta biok larunbat honetarako egin dugun plana.

20:00etan geratu gara, Salegin, aspaldiko partez herriko tabernei hautsa kentzeko.

hori da proposamen nagusia.

Baina auskalo!

Auskalo horretan parte hartu nahi duenak, badaki noiz eta nora azaldu.

gaRi*

2009/04/08

herria zaintzen


aupa denoi!

oporren atarian gaudenez, eta asko eta asko egun hauetan kanpoan izango zaretenez,
ez dakit baten batek irakurriko ote duen ere mezua, baina, tira...

kontua da nik behintzat azken afaria galdu egin nuela, eta denbora luuuuuzea
daramadala zuetako gehienak ikusi gabe. nostalgiko jartzen hasiko naiz orain, jejejeje ;-)

beraz, norbait egun hauetan kanpora joan beharrean herria zaintzen geratzekoa baldin bada gure moduan, eta rugbi taldekoek urtero egun hauetan jartzen duten garagardo azoka aitzaki hartuta, edota pasa den astean izan ziren aserren urteak, edota bihar diren mixiren urteak ospatzea aitzakitzat hartuta, ostiral honetan garagardo azokan [edo beste nonbait] afaltzea proposatzen dut. afaldu, bueltaxka bat eman zarautz la nuit delakotik...

lau elkartzen bagara, ba lau. eta hamalau baldin bagara, ba askoz hobe, noski.

esango duzue.

gaRi* 

2009/03/25

Gu ere bai!

Baten batzuk jakinaren gainean zarete honezgero, baina oraingoan bai batere dudik gabe ozenki esan dezakegu: haurdun gaude!!! Bat gehiago, zenbagarrena kuadrilan? Nik kontuak galdu ditut jadanik…. Aste honetan izan dugu “ekoa “ eta aluzinatu egin dugu. Pentsatzen genuen hiru hilabeterekin alien baten itxura edukiko zuela ttiki horrek baino keba, jadanik izakitxo bat da!! Dena ondo badoa urrian jaioko da. Besarkada bat denoi!

Xabi & Eva

2009/03/03

no line on the horizon



ez naiz hauteskundeetako emaitzez ari ;-)
U2ren disko berriaz baizik:
NO LINE ON THE HORIZON

hemen jaitsi dezakezue doan, mp3an:
http://www.megaupload.com/?d=KOKJVVF0


atzo merkaturatu zen Europan

eta koadrilan U2 gustukoa duten hainbat lagun daudenez,
diskoa jaisteko esteka jartzea erabaki dut.

gozatu!

gaRi*

2009/02/12

BADATOR AFARIA

Otsaila ere badoa eta hard kalimotxo team hasi da telefonoak astintzen.Afaria datorren asteburuan, iñauteri gauean egitea erabaki da. Apuntatu data letra haundiz agendan, eta hasi mozorroa prestatzen, mozorrorik ez duenak ez du afalduko eta! Je je...

Hard kalimotxo team

2009/01/15

Firmatzea haztu zaigu


Aurreko mezua sinatzea haztu zaigu: Jabi, Alazne eta Peru. Muxu guztiontzat!!!

Firmatzea haztu zaigu

2009ko uzta

Azken bi urtetako uzta benetan oparoa izan da (azken bi urtetan bederatzi ume jaio dira kuadrilan!!!!) eta  2009 koa hutsik lagatzea pena ematen digunez ba Peruri anaitxo bat ekartzea erabaki dugu: dena ondo badoa Maiatza bukaeran jaioko da eta mutiko bat izango da! Guk beda irekitzen dugu: ea norbait gehio animatzen den!!

Koadrilaren 2009ko afai-bazkaiak

Aupa koadrila!!!
Beandu xamar baina hitzemandakua hemen dijua...
Hauek izango dia, Itziarren puñoyletra-n ikustezuen bezela, 2009ko koadrila barneko gastronomia tourra.
Laguntza pixkat berdet ze taldian izenak ez genitun apuntau. 3 talden izenak gogoratzen ditut, baña bi talderi dagozkiyenak bakarrik dazkat goguan.
1. Mante onena da.
2. Hard kalimotxo, cubanian rice.
3. Mutilzarrak.
4.??

OTSAILA: "Hard kalimotxo cubanian rice" taldea: Nagore, Mante, Nerea ta Olatxo.
MAIATZA: "Mante onena da" taldea: Asti, Gari ta Itziar.
UZTAILA: "Mutilzarrak" taldea: Aser, Miren, Alazne ta Olas.
AZAROA: "Pagoeta Sanjuan gau satanikua (eo holako zeoze)" taldea: Amaia, Iñaki, Eba (Txitxi sólo pa mi) ta Joxean.

Laster arte, ze leno ikustezpagea.... otsaila seitun da bertan....

asti, memori faltan... (debe usted liberar espacio en el CPU)

2009/01/08

opari bat elurretan

aupa!

larunbateko afariaren poteoan komentatu genuen badirela oharkabean bizitza aldatzen diguten webguneak edo blogak.
nik, esaterako, musika edota pelikulak doan jaisteko zenbait webgune edo blog deskubritu dudanetik, jaisten dudan guztia
entzun edo ikusi ezinik ibiltzen naiz. egundoko euro piloa aurreztu dut, batez ere DVDtan, eta musika deskubritzen eta deskubritzen
eta deskubritzen ari naiz, etengabe, estilo, leku eta garai desberdinetakoa.

interneti esker, dudarik gabe, askoz aberatsagoak izan gaitezke kulturalki.
oraingoan, musika eta filmak jaisteko zenbait esteka pasatzen dizkizuet.
jaitsi, bajar edo download delakoei eman, eta berehala jaitsiko dituzue gustuko diskoak edota pelikulak.




MUSIKA:

· euskal musika [zaharra, berri-berria, rocka, popa, trikitixa, bertsolaritza, klasikoa, talde historikoak eta talde berrienak, abeslari mitikoak... denetik aurkituko duzue hemen]
http://ekaitzaldi.blogspot.com/

· denetik, batez ere mundu mailakoa: rocka, punka, popa, heavya, jazza, hego amerikako talde asko, talde mitikoak...
http://gustavoeo.net/

· mundu osoko musika etnikoa: afrikarra, arabiarra... Saltoki handietan eta musika dendetan World Music etiketaren pean saltzen den hori.
http://musicaparaminorias.blogspot.com/

· munduko musika, ambient apur bat, bossa nova, chill, gregorianoa... denetik pixkat:
http://buenosdiscos.blogspot.com/

· chill out apur bat:
http://samanosukechill.blogspot.com/

· katalunia, galizia, okzitania eta munduko beste leku askotako taldeak, batez ere ska, reggae, patxanga... Manu Chao, Zebda eta alternatibo komertzial horien estilokoak.
http://rebelsounds.blogspot.com/


PELIKULAK, DOKUMENTALAK, MARRAZKI BIZIDUNAK, SERIE MITIKOAK ETA BERRIAK

Gehien erabiltzen dudan webgunea hau da:
www.vagos.es


behin webgune horretara sartuta, atal piloa dugu, pelikulak, dokumentalak edo serieak jaitsi ditzakegu, hainbat formatutan, baina baita musika, informatika programak, errezetak, ordenagailuko jokoak, egunkariak eta abar luzea ere.
nik, batez ere, pelikulak, dokumentalak eta serieak jaisteko erabiltzen dut.

nik, pertsonalki, DVD-Rip formatuan daudenak soilik jaisten ditut, etxeko DVDan arazorik gabe ikusi ahal izateko.
hizkuntza, berriz, oro har gaztelerazkoak hautatzen ditut.
dena dela, beste hizkuntza batzuetan daudenak ere begiratu ditzakezue hasierako menuan.

PELIKULAK, WEBGUNE HORREN BILATZAILEAN AURKITU DITZAKEZUE, IZENA SARTUTA.
EDOTA GAIKA, URTEAREN ARABERA, ETA ABAR... ZUEK HAUTATU EZKERRALDEKO MENUAN.

beldurrezkoak, esaterako, hemen dituzue:
http://vagos.wamba.com/showthread.php?t=276148

dokumentalak
http://vagos.wamba.com/showthread.php?t=221897

serieak, osorik
http://vagos.wamba.com/showthread.php?t=322483

bideoteka zehatzak, egileka, gaika, aktoreka...
http://vagos.wamba.com/forumdisplay.php?f=81

webgune honetan, dena dela, pelikularen esteka edo linka ikusi ahal izateko, erregistratuta egon behar da.
koadrilarentzat erregistro berria sortu dut.
hau da:
· Erabiltzailea: Piura
· Pasahitza: blogabloga
Behin erabiltzaile izen horrekin erregistratuta, arazorik gabe agertuko zaizkizue pelikulak eta gainerakoak jaisteko linkak.


BESTE WEBGUNE BAT, AZKENALDIAN DESKUBRITU DUDANA ETA PELIKULAK MEGAUPLOADetik ZUZENEAN LINK BAKAR BATEAN JAISTEKO AUKERA EMATEN DUENA:
www.peliculasyonkis.com

Hemendik erraz-erraza da pelikulak jaistea.
Egunero hiru-lau pelikularekin iristen naiz azken asteotan etxera. Bizio bat da, egia esan...


# DESKARGA ZERBITZARIAK:

Zer dira deskarga zerbitzariak?
Jendeak pisu asko duten artxiboak igotzeko, jaisteko eta, beraz, konpartitzeko erabiltzen dituen zerbitzariak. Pelikula edo disko bat hautatzen dugunean, normalean, jaisteko linkak beste zerbitzari batera eramaten gaitu. Ohikoenak Megaupload eta RapidShare dira.

· Megaupload:
erosoa eta azkarra da. eskatzen duten hiru letrak sartu, segundo batzuk itxoin, eta kito. behin deskarga amaitzean, berehala has zaitezke beste deskarga batekin.
· Rapidshare:
erosoa eta azkarra da, baina ordaindutako erregistro bat izan ezean, deskarga batetik bestera zenbait minutu itxoin behar izaten dira.


# FORMATUAK:
Pelikulekin batera, normalean, zein formatutan dauden ageri da.
Hau aurkitu dut hor nonbait:
· FULLDVD es el DVD sin comprimir y sin quitar nada.
· DVDR o DVD-Rip es el DVD comprimido para un DVD virgen.
· RatDVD formato de compresión para que ocupe unos 2 Gb.
· Custom cuando se crea con imagen o sonido que no proviene de un DVD.
· CAM es un pelicula filmada durante la proyección en una sala de cine. Calidad mediocre.
En esos casos, el sonido suele ser SCREEN.

Askotan, nahasketak izaten dira:
DVD-Screen > Internetetik lortutako DVD orijinal bat, zine areto batean grabatutako gaztelerazko bertsioarekin.
Horregatik, seguruena, beti DVD-Rip delakoak dira. Nik horietan soilik egiten dut bilaketa, hartara irudiaren eta soinuaren kalitatea bermatuta dagoelako.



Bueno, uste dut nonbaitetik hasteko honekin nahikoa dugula, baina musikaz gozatzeko eta baita dokumentalez, pelikulez eta gustuko serieez gozatzeko ere.

Dena dela, joango gara kontu honen ingurukoak zehazten, zabaltzen, dituzuen galderak eta zalantzak argitzen, webgune eta blog berriak deskubritzen, eta gustuko diskoak eta pelikulak konpartitzen.

Izan ere, ez dago bizitza maite ditugunekin konpartitzea baino ezer ederragorik, ezta?
Tira, beharbada gaurko elurra, baina elurra beti da iheskorra...

Besarkadak eta muxuak,

gaRi*

2008/12/18

KOKODRILO AFARIA

Azkenean asmatu det (Gariren laguntzaz) mezu bat nik neuk idaztea.

Azken mezuak direla eta, jendeak ditugun agenda arazoak direla eta afarirako eguna zehastu eta erabaki dugu. Ea jendeak denbora duen moldatzeko eta urteari elkarrekin ematen diogun hasiera. Afaria urtarrilaren 3an egingo dugu. Beraz, aurretik azaldu den bezala, bikoteak ere gonbidatuak daude. Ez dutenei gainera epea luzatu zaie (urtezaharrak tarteko), beraz hasi bilatzen.

Ondo izan. Animo laneko azken egun hauekin eta janak eda edanak on egin gaitzatela!!!!!!!!!!

Eros

2008/12/15

HAN ZEUUUUU DEN..........

KOKODRILO ETA...

Beno, ba kontua da abenduaren 20rako geratu ginela kokodriloak afaria antolatzeko baina, berrantolaketa lanetan gabiltza eta data atzeratzea pentsatu dugu. Hau inkesta antzeko bat da, jendeak data egokia proposatzeko. Guk proposatzen ditugunak urteko azken larunbata eta urteko aurrenengoa dira adibidez. Zer diozue? Data hain bereziak izanda, saiatu mesedez zuen jantzirik hoberenez eta bikotearekin etortzea, bai bikotea duzuenok baita ez duzuenok ere... O sea ke hasi umedadea aparkatzen, azken afaria dator eta...
Abenduak 27an orduan?
Ala urtarrilak 3an?? zer diozue??
KOKODRILO BAT

2008/12/03

Txokolatada Orion

Eguraldi eder honekin ba al da plan hoberik txokolatada eder bat baino? Ba, badakizue, bihar Anek eta Klarak urtea beteko dutela eta 'Balea' sozidadean elkartuko gara txokolate beroaren usainera. Denok gonbidatuta zaudete!

2008/11/27

Koadrilako I. Marihuana Dastaketa [ofiziala]

Aupa!



Koadrilan belarra etxean landatu eta bakoitzak bere uzta erretzeko edota sukaldaritzarako erabiltzeko joera azken urteotan indartuz
joan denez, eta aurten dagoeneko lauzpabost lagunek dugunez etxean landatutako belarra, koadrilako lehen dastaketa ofiziala antolatu dugu larunbat honetarako, Mante eta Eneritzen eskaera ideia ona irudituta.
Baldintza bakarra, bertan izango direnen belarra dastatzea eta baloratzea izango da.
Azken Portuko, Zumaiako, Zarauzko eta Getariako belarra izango dugu, eta horren aitzakian afaria ere egingo dugu.
Postrerako, berriz, belarrarekin egindako bizkotxoa izango da.

Hitzordua zehaztu gabe dago, baina aurreko bazkarian erabaki genuen moduan, larunbat honetan izango da.

Gonbidatuta zaudete.

gaRi*

2008/11/06

Gaileta Marian bazkaria 15ean; ze mouz?

Miraria pasa zaigu!!! ALELUYA!!!
Espiritu santua Txan magoaren magiarekin nahastu da eta gaileta maria kadukatuen agendak besarkada batean lotu dira.
Ze mouz 15ian??

ALELUUUUYAAAA, AALEEELUYAAA, ALLEELUUUYAAAAA.
OSTIYAN BIZI ZERA...

GALLETA MARIAk.

AVE MARIA STELLA DEI MATER ALMA ATQUE SEMPER VIRGO FELIX CELI PORTA
מיכאל
ἄγγελος

2008/10/30

KIXTON EDADIA

Zorionak Gari!!!!
Kixton edadia dakak, ta gaiñea:
1. Zuhaitz bat, gutxinez, ladau huan, lasallen txikitan ta astin beste bat, usteyat.
2. Liburu bat idatzi huan, gutxiñez; milaka xobau dituk, ta milloika irakurri'tuk.
3. Dezzendentzia euki'ek: bai, hiria dek, kixton antza zakak.BAT GUTXINEZ.

Zahartzen ai nauk; lista hola huan, ezta?
Ni listan aurreneko puntuan geatu nituan, oain dala 25bat urte.... koska earra ateayak denboa berdiñian!!
ONDO BUKAU EGUNA TA MUXU BAT.

asti

2008/10/16

Koadrilen Egunerako proposamena



Aupa!

Oraingoz beste planik zehaztuta ez dagoenez, hona larunbat honetarako lehen proposamena: Olatxo eta biok Nafarroa aldera edo beste nonbaitera goaz larunbatean, goizean goiz, onddoren batzuk lapurtzeko asmoarekin.

Denboraldi txarra izaten ari da aurtengoa perretxikoei dagokionez, baina, azkenean, azken egunotako euriarekin eta hego-haizearekin ari dira basoak animatzen.

Beraz, eta bakoitzarentzat hain isilpekoak diren lekuak alde batera utzi eta Nafarroa aldera goazenez, norbaitek gurekin basoetan barrena ibili nahi badu, eman toke bat lasai.

Eta biltzen dugunarekin, edo biltzen ez dugunarekin, bazkaria, afaria edo dena delakoa egin dezakegu gero egunean bertan. Edota Koadrilen Eguneko parranda, perretxikoekin… ;-)

Onddo segi eta izan mongi!

gaRi*

2008/09/29

Gaileta Mariak - Agenda arazoak

Aupa koadrila.
Laguntza behar degu fetxa jartzeko.
Joxean New Yorken izango da 11 eta 18ko asteburuetan.
Asko ez atzeratzeko astebukaera hontan egiteko posibilidadian pentsatu deu, baina jendian agenda arazotan ere pentsatu behar deu, fetxaren hurbiltasuna dala-ta.

Ze diozue?

Asti

2008/09/22

MADDI JAIO DA

Ez dakit gauza askorik baina atzo Bittoren mezua jaso genuen eta hitz batzu aitatxorekin egin genituen. Atzo goizaldera jaio omen zen hilak 21, eta dena ondo joan omen da.
Muxu haundi bat lauroi eta Zorionak !
amaia

2008/09/08

Atzoko argazkiak

Aupi!

Lanean zeharo liatuta nabilenez gaur [bihar eta etzi jai hartu ahal izateko lan hirukoitza egin behar, jejeje... ]
goizean zehar joango naiz atzoko zenbait argazki sartzen.
























...eta batzuk batera esertzea ere lortu genuen segundo apur batzuetan!



Beste batzuk ezin izan nituen harrapatu, edota argazkilaria ez zen behar bezain fin ibili.
Ez daude, beraz, atzo zeuden guztiak, eta atzo ez zeuden diren guztiak ere.

Hala ere, bihar beste aukera bat dugunez, ea laster osatzen dugun PIURA TXIKIAren albuma.

[ eta norbaitek argazkiak erresoluzio hobean bidaltzea nahi baldin badu, eskatu lasai ]

gaRi*

2008/09/03

Gora Euskal Jaiak!


Hementxe dugu euskal jai eguna laisterrian!!Deus ez degu esan bazkariataz! Zuek, guraso zaretenok, ze plan mota nahi dezuen jakitia ondo etorriko litzaiguke besteoi. Nik pertsonalki ogitartekoren bat jango nuke nuke hor nonbait..zer diozue?

2008/09/02

Iera


Ba gu Igandean egon ginen Iera eta bere superamatxo bixitatzen. Biak ere oso ondo aurkitu genitun!! Argazki hauxe atera genuen. Ea bere amak argazki geio bidaltzen ditun Iera ondo ikusteko.
Alazniet.

ZORIONAK MANTE!!

Atzo Manten urtebetetzea izan zen eta gixajoa aita bihurtu denetik irteteko aitzaki baten bila ibiltzen denez ea galleta Maria kadukatuek behingoz afaria prestatzen duten. Eskuminak denei!!

2008/09/01

Gaileta Mariak ia-ia kadukauta!!!

Hauxe gertatzea denbora askuan Galleta Mariadun gosari natualik eiten ezpada... kadukatu...
Nagoren dei batek, gosari ear batek eta Piurako mezu zaharretan ikerketa zorrotz batek dana bere lekuan jarri dute.

Laster izango dezu Galleta Marien berri... udara oandik ezta bukatu...

GALLETA MARIAk.

AVE MARIA STELLA DEI MATER ALMA ATQUE SEMPER VIRGO FELIX CELI PORTA
מיכאל
ἄγγελος

Iera larunbatean jaio zen!

Espero det hankik ez sartzia, baina datuak nere amak eman dizkit...
Ostiralian gaban jun omen zian ospitalera.... eta 00:45 aldian jaio omen zan Iera (hau nere hausarketa izan da, nere amak esan diten pseudo izenan eta Amaian aurreko mezuak nahastu ondoren....)

ZORIONAK!!!!!

2008/08/25

HAURREN EUSKAL JAIETAKO PLANA

AUPA TXIKI !

Mezu hau zuretzat da. Ea ez zaidan inor ahazten: Oier, Nora, Irati, Hegoa, Naroa, Igor, Naia, Gorka, Beñat, Ane, Klara, Peru, Araitz, Iera eta Maddi (animatuz gero).
Irailak 7, haurren euskal - jai eguna. Beste urteetan Isabel taberna kanpoan bazkaldu izan degu eta gero plazara joan gara txaranga, erraldoi eta buruhandiekin San Pelaioko ZELAIRA joateko...
ba hori, animatzen bazarete (aitatxo eta amatxo konbentzitu), ba kasu egin zein bazkaritara zein arratsaldeko festara elkartzeko eta bide batez piura txiki baserritarren argazki polit bat ateratzeko.

Aprobatxatzen du Hegoak, baita ere gonbidatzeko (eguraldi ona egiten badu) astin egingo degun merienda txikira bere 4. urtebetetzea ospatzeko. Irailaren 3an, asteazkena arratsaldeko 5ak aldera.

Muxu txiki asko !

amaia

2008/07/29




Aurreko mezua ez det sinatu!!!
Alazniet.
Eta Perun argazkiak ere etzaizkit sartu!!!
Ea orain bialtzeituten!!
Alazniet.

piura oporretan???


San Pelaioko afai proposamena aspaldi xamar izan zenez piurako oporraldi luze hau apurtzea erabakiet. Oiartzun aldean iada konektatu gea internetera eta ea hemendik aurrera geixeago sartzen gean!! Bide batez animatu jendeari blogean idaztera:jendearen berri jakiteak ilusio egiten du beraz edozein uskeri berri izan daiteke; Adibidez Olatxo: ze mouz getaia-zarautz trabesia? zenbat denboran bete zenuen? pikatu al zizun medusarik? Bai bai; ondo irakurri duzue: gure Olatxok igandean trabesia egin zuen ta gu enteratu gabe!! Jakin izan bagenu getai kamiñuan pankarta erraldoi batekin jarriko ginen!!! Eskerrak helmugan piurareportero bat genuen momentua harrapatzeko!!! Horra hor Olatxon helmugeratze argazkia eta bide batez Peruk ere agur bat guztiontzat!!!Muxu!!!!

2008/06/25

Gaur, San Pelaioren afaria

Koadrilla! Herriko jaiak iritsi zaizkigu ta Txarlin afaria izango degu, euria egiten ez badu behintzat. Ala bada, gure inprobisazio sena atera beharko degu plazara ta hor nunbait afaldu. Dana dala, lehenago poteo bat iteko asmuakin, 19:30tan Salegin ikusiko geralakoan, muxu bero bat bakoitzantzat
Axi

2008/06/20

Sardiñajana Alaznen txaletian


Egunon kuadrilla! Ba bai, bere egunian bota genun proposamena bihar larunbatian beteko degu. 14:00ak aldera izango da bazkaria, baino lehenago azaltzen dana beti izango da ongietorria Alaznen txaletian. Oinarrizko menua izango degu; sardinak eta sagardoa. Mesedez, denbora exkaxa dakagula`ta, izena eman lehenbailen.
Esker mila
Axi

2008/06/13

besarkadak eta araitzen lehen argazkiak

aupa denoi!

bost egun eta gero, oraintxe 'konektatu' naiz berriro ere errealitatera, mundura, sarera, egunerokotasunera...

igande goizean koadrilako lauzpabost lagunei mezua bidali nien, eta honezkero gehienok badakizue, baina, tira, gainerakoentzat ere hemen doa 'ofizialki' jakinarazpena:
igande goizaldean jaio zen araitz, 05:42an, 2.740 kg-ko pisuarekin.

dena primeran, egia esan.
arratsaldeko 17:00etan joan ginen ospitalera, eiderrek dagoeneko izarrak ikusteko moduko kontrakzioak zituelako. 23:00ak aldera arte aguantatu genuen horrela, gehiago ezin eta paritoriora bidali gintuzten arte. han epidurala eskatu, eta ordudanik eiderrek dioen moduan,
"erditzez gozatu egin genuen", 05:20ak aldera haurra kanporatzeko bultzadekin hasi eta araitz jaio arte.

ordutik aurrera ere, ez gaude kexatzeko moduan oraingoz, ohi baino lo gutxixeago egiten dugun arren. ;-)
eider, gainerakoan, ondo. puntuak osatzen, baina animatuta.

guraso zaretenoi ez dizuet ezer berririk esango, baina gainerakoei, benetan, animatu dediooooooo!
flipe bat da hau.

hemen doazkizue igande arratsaldeko hiru argazki, araitz jaio eta ordu batzuetara ateratakoak, ospitaleko logelan. erditzearen argazkiak ere baditut, baina horiek ez ditut hemen jarriko...

besarkadak guztiontzat!!!

gaRi*





2008/06/09

ARAITZ JAIO DA!

Igandean, 2008ko ekainaren 8an, Garik hau bidali zuen SMS bidez goizeko 10:52an:

"Aupa! Araitz goizeko 05:42an jaio da, azkenean! Dena primeran. Besarkadak!"

asti

2008/05/30

Euskal Jai eguna Getarian (koadrilako ohitura onei eustearren...)

Aupa denoi!

Azken bi urteotan koadrilako hainbatek Getariako Euskal Jai egunean bota izan dugun parranda kontuan hartuta (duela bi urtekoa antologikoa izan zen, e?! eta iazkoa, berriz, ez kontatzeko moduko horietakoa...), eta aurtengoa bihar dela jakinda, biharko gonbidapena eginda geratzen da.
Aurten dudarik gabe maiatzaren 31n beste egiteko batzuk izango genituelakoan geunden, baina argi dago Araitzek Euskal Jaietan parranda txikia egiteko aukera ez digula kendu nahi...

Beraz, hemen doakizue biharko egitaraua.

MAIATZAK 31, LARUNBATA, EUSKAL JAI EGUNA:
· 09:30ean. Goiz soinua, Getariako txistulariekin.
· 10:30etik eta 14:00etara. Frontoian, azoka.
· 11:00etan. Dultzaineroekin kalejira. Txikientzat, idi-busa.
· 12:00etan. Harritarten, ardi zakurrak lanean antzarrekin.
· 12:30ean. Sardina jana eta sagardo dastaketa.
· 13:00etan. Plazan, Larrain-dantza dultzaineroekin eta banakoa txistulariekin dantzatzeko aukera edonorentzat.
· Ondoren. Irrintzi Lehiaketa Herrikoia.
· 17:30ean. Plazan, Trikitilari Gazteen Getariako IX. Txapelketa.
· Ondoren. Bertso-Triki poteoa, Hamaika Bertuteko Julen Zelaietaren eta Jokin Labayenen eta herriko bertso eskolako kideen eskutik, Saioa eta Alabier trikitilariak lagun dituztela.
· 23:00etan. Herriko plazan, Tapia eta Leturiarekin erromeria.

Koadrilakoen artean estimu gehien sardina janak eta sagardo dastaketak duela kontuan hartuta, kedadaren bat egitekotan, 12:00ak aldean izan daiteke...

Asteburu on denoi!

gaRi*


[ koadrilako askok honela amaitu genuen duela bi urte egun horretan... ;-)
bueno, amaitu ez, argazki hau arratsaldean atera genuen-eta...]

2008/05/22

Joxeanen amona hil da

Oraintxe jakin det gaur gaba-goizaldean Joxeanen amona zendu dala. Azken denboraldian ospitalean sartuta zebilela bagenekin. Joxeanek esan zigun bezela, gauza batek fallo egin ta atzetik beste mordua batzen zaizkio edade hoitan.

Ba hoixe, goian bego ta besarkada bat Joxean ta familiari.

Hau da hau denboaldia damakiuna...

asti

2008/05/15

Larunbat honetan, KOADRILAKO AFARIA




Aupa gaztiak!

Apirilaren 22ko mezuan proposatu zen bezala, larunbat honetan, MAIATZAREN 17an, KOADRILAKO AFARIA dago.
Huts egin ezineko urteko lau afari horietako bat, alegia.

Zakilixuten taldeari dagokio udaberriko afaria antolatzea, eta afaria ORION izango dela erabaki dugu.

Hitzordua:
20:00etan, Errusta tabernan, Orion.

Zarautz aldetik iritsita, zubia pasata, Oriorako sarreran, errepideak kurba egiten duen pare horretan dagoen taberna da Errusta.

Berez, konfirmazio ezak baiezkoa suposatzen du. Baina azkenaldian nola gabiltzan ikusita,
eskertuko genuke zein etorriko den eta zein ez ahalik eta lasterren konfirmatzea.

Mertzi.

Bertan ikusiko garelakoan,

Zakilixuten taldeko lau sukaldariak:

Miren, Mixi, Olax eta gaRi*

2008/05/12

Manteren amona hil da

Atzo eguerdian Jexuxa hil zen, gaixotasun luze baten ondoren. Ziur, askok duzuela gogoan Jexuxa, baina batez ere umetan Manteren txabola inguran makina bat ordu jolasean eta bihurrikerietan pasatakoak garenok ederki gogoratzen dugu bera. Hantxe izaten zen beti, txirriki txarraka hara eta hona, nekaezin bere jardunean..."En fin, çe la vie", amona Jexuxaren oroitzapen ederrekin gelditzen naiz. Jakin dezazuela gaur 19:00tan parrokian dela bere aldeko meza

Xabi

2008/05/05

PERU JAIO DA!

13:20an iritsi da gehienon mobiletara honako mezua, Alazneren telefonotik:

“Gaur goizeko 05:30tan Peru iritsi da, maiatzeko ihintz eder moduan! Dena ondo!”.

Ez dakigu gehiago, baina “dena ondo” irakurrita, lasai geratzeko moduan gaude.

ZORIONAK, beraz, Alazneri eta Jabiri, eta ongietorri alaiena Perurentzat.

gaRi*

2008/04/22

udaberriko afaria

Dagoenekoz udaberrian gaudela eta...
Pare bat Zakilixut topatu ginen igande goizean plaierotako finalen aitzakian. Nunbaitetik hasi behar eta afarirako fetxa zehaztea pentsatu genuen. Han geundenak kontuan hartuta (Olatxo eta Eba, Aser, Olas eta Miren) MAITZAREN 17a proposatzea erabaki genuen. Ohitura oneri segiz, ezezkoa botatzen ez duena baizkotzat hartua izango da; beraz, hasi eguna erreserbatzen eta hementxe bertan zuen berri ematen.
Bestalde, Asti, hurrengoan beharko duela ezta? Goleatzaileari saririk eman zizuten?