larunbateko afariaren poteoan komentatu genuen badirela oharkabean bizitza aldatzen diguten webguneak edo blogak.
nik, esaterako, musika edota pelikulak doan jaisteko zenbait webgune edo blog deskubritu dudanetik, jaisten dudan guztia
entzun edo ikusi ezinik ibiltzen naiz. egundoko euro piloa aurreztu dut, batez ere DVDtan, eta musika deskubritzen eta deskubritzen
eta deskubritzen ari naiz, etengabe, estilo, leku eta garai desberdinetakoa.
interneti esker, dudarik gabe, askoz aberatsagoak izan gaitezke kulturalki.
oraingoan, musika eta filmak jaisteko zenbait esteka pasatzen dizkizuet.
jaitsi, bajar edo download delakoei eman, eta berehala jaitsiko dituzue gustuko diskoak edota pelikulak.

MUSIKA:
· euskal musika [zaharra, berri-berria, rocka, popa, trikitixa, bertsolaritza, klasikoa, talde historikoak eta talde berrienak, abeslari mitikoak... denetik aurkituko duzue hemen]
http://ekaitzaldi.blogspot.com/
· denetik, batez ere mundu mailakoa: rocka, punka, popa, heavya, jazza, hego amerikako talde asko, talde mitikoak...
http://gustavoeo.net/
· mundu osoko musika etnikoa: afrikarra, arabiarra... Saltoki handietan eta musika dendetan World Music etiketaren pean saltzen den hori.
http://musicaparaminorias.blogspot.com/
· munduko musika, ambient apur bat, bossa nova, chill, gregorianoa... denetik pixkat:
http://buenosdiscos.blogspot.com/
· chill out apur bat:
http://samanosukechill.blogspot.com/
· katalunia, galizia, okzitania eta munduko beste leku askotako taldeak, batez ere ska, reggae, patxanga... Manu Chao, Zebda eta alternatibo komertzial horien estilokoak.
http://rebelsounds.blogspot.com/
PELIKULAK, DOKUMENTALAK, MARRAZKI BIZIDUNAK, SERIE MITIKOAK ETA BERRIAK
Gehien erabiltzen dudan webgunea hau da:
www.vagos.es
behin webgune horretara sartuta, atal piloa dugu, pelikulak, dokumentalak edo serieak jaitsi ditzakegu, hainbat formatutan, baina baita musika, informatika programak, errezetak, ordenagailuko jokoak, egunkariak eta abar luzea ere.
nik, batez ere, pelikulak, dokumentalak eta serieak jaisteko erabiltzen dut.
nik, pertsonalki, DVD-Rip formatuan daudenak soilik jaisten ditut, etxeko DVDan arazorik gabe ikusi ahal izateko.
hizkuntza, berriz, oro har gaztelerazkoak hautatzen ditut.
dena dela, beste hizkuntza batzuetan daudenak ere begiratu ditzakezue hasierako menuan.
PELIKULAK, WEBGUNE HORREN BILATZAILEAN AURKITU DITZAKEZUE, IZENA SARTUTA.
EDOTA GAIKA, URTEAREN ARABERA, ETA ABAR... ZUEK HAUTATU EZKERRALDEKO MENUAN.
beldurrezkoak, esaterako, hemen dituzue:
http://vagos.wamba.com/showthread.php?t=276148
dokumentalak
http://vagos.wamba.com/showthread.php?t=221897
serieak, osorik
http://vagos.wamba.com/showthread.php?t=322483
bideoteka zehatzak, egileka, gaika, aktoreka...
http://vagos.wamba.com/forumdisplay.php?f=81
webgune honetan, dena dela, pelikularen esteka edo linka ikusi ahal izateko, erregistratuta egon behar da.
koadrilarentzat erregistro berria sortu dut.
hau da:
· Erabiltzailea: Piura
· Pasahitza: blogabloga
Behin erabiltzaile izen horrekin erregistratuta, arazorik gabe agertuko zaizkizue pelikulak eta gainerakoak jaisteko linkak.
BESTE WEBGUNE BAT, AZKENALDIAN DESKUBRITU DUDANA ETA PELIKULAK MEGAUPLOADetik ZUZENEAN LINK BAKAR BATEAN JAISTEKO AUKERA EMATEN DUENA:
www.peliculasyonkis.com
Hemendik erraz-erraza da pelikulak jaistea.
Egunero hiru-lau pelikularekin iristen naiz azken asteotan etxera. Bizio bat da, egia esan...
# DESKARGA ZERBITZARIAK:
Zer dira deskarga zerbitzariak?
Jendeak pisu asko duten artxiboak igotzeko, jaisteko eta, beraz, konpartitzeko erabiltzen dituen zerbitzariak. Pelikula edo disko bat hautatzen dugunean, normalean, jaisteko linkak beste zerbitzari batera eramaten gaitu. Ohikoenak Megaupload eta RapidShare dira.
· Megaupload:
erosoa eta azkarra da. eskatzen duten hiru letrak sartu, segundo batzuk itxoin, eta kito. behin deskarga amaitzean, berehala has zaitezke beste deskarga batekin.
· Rapidshare:
erosoa eta azkarra da, baina ordaindutako erregistro bat izan ezean, deskarga batetik bestera zenbait minutu itxoin behar izaten dira.
# FORMATUAK:
Pelikulekin batera, normalean, zein formatutan dauden ageri da.
Hau aurkitu dut hor nonbait:
· FULLDVD es el DVD sin comprimir y sin quitar nada.
· DVDR o DVD-Rip es el DVD comprimido para un DVD virgen.
· RatDVD formato de compresión para que ocupe unos 2 Gb.
· Custom cuando se crea con imagen o sonido que no proviene de un DVD.
· CAM es un pelicula filmada durante la proyección en una sala de cine. Calidad mediocre.
En esos casos, el sonido suele ser SCREEN.
Askotan, nahasketak izaten dira:
DVD-Screen > Internetetik lortutako DVD orijinal bat, zine areto batean grabatutako gaztelerazko bertsioarekin.
Horregatik, seguruena, beti DVD-Rip delakoak dira. Nik horietan soilik egiten dut bilaketa, hartara irudiaren eta soinuaren kalitatea bermatuta dagoelako.
Bueno, uste dut nonbaitetik hasteko honekin nahikoa dugula, baina musikaz gozatzeko eta baita dokumentalez, pelikulez eta gustuko serieez gozatzeko ere.
Dena dela, joango gara kontu honen ingurukoak zehazten, zabaltzen, dituzuen galderak eta zalantzak argitzen, webgune eta blog berriak deskubritzen, eta gustuko diskoak eta pelikulak konpartitzen.
Izan ere, ez dago bizitza maite ditugunekin konpartitzea baino ezer ederragorik, ezta?
Tira, beharbada gaurko elurra, baina elurra beti da iheskorra...
Besarkadak eta muxuak,
gaRi*
7 comentarios:
Eskerrik asko, Gari. Joango gara piskanaka saltseatzen. Muxu!!!
Nik honi buruzko ikastaro trinko bat beharko nuke, praktika ariketa eta guzti.
azkeneko 3 esaldiekin gelditzen naiz.
guk ere maite zaitugu ! ta baita elurra ere, naiz iheskorra izan, urtero bait degu bixitan,
muxu elurtuak, txokolate beroakin.
amaia
Hori da jariyua hori! Beitukoyat! webgune interesgarri asko jarri dituk, txo! denbora beharko yau!
Mila esker!!
Neri oso ondo etorri zaidak! Egia esan kontu hontan hasi berria nauk eta ez dek erreza baina moldatuko gaituk!!
Eros
Mezuan ere idatzi nuen atzo, baina edozein duda-edo sortzen baldin bazaizue, galdetu lasai.
Eta ikastaroren bat egin behar badugu ere, egingo dugu ;-) Gero eta taberna eta kafeteria gehiagotan dago wi-fia.
Beraz, arazorik ez kafe baten inguruan portatila atera eta zalantzak argitzeko.
Ale, asteburu on denoi!
Krixton ekarpena motel, bati baino gehiagori lana earki arindu diguk, jeje... Eutsi goiai eta eongo gatxik
Jodeeee, eskerrik asko informazio guztiagatik. Pixkanaka hausnartu beharko diagu, presarik gabe. Ni zeharo "mando"tuta natxiok. Mandoa diat aspaldian interneteko gidari. Beldur nauk ez ote zaidan hausnarraldia enpatxatuko, baina saiatuko nauk, zer demonio, baduk garaia mandoari erretiroa emateko eta.
Publicar un comentario