
Azkenaldian kopa batzuren inguruko hitz-aspertutan sarritan irten den plana burutzeko aukera iritsi zaigu.... azkenean!!!. Badirudi (eta diot badirudi...) larunbata izan daitekela egun seinalatu hori. Ia dena gure alde dago plana burutzeko: eguraldi iragarpen ona, itsasbehera handia (eguerdiko 13:30tan),eta Itsaso bare “xamarra”. Zein den plana? Ba hori....lanpernetara joatea. Nora? Leku zoragarri batera, Kukuarri azpiko haitzetara, ez da erraza hara iristea, ez dakigu aspaldiko bidezidorrak sasiz eta otez beteta egongo diren, baina ze demontre saiatuko gara ezta?
Arroketan bertan lanperna jana egin dezakegu, ikatza, sagardoa eta kostilla batzuk eraman ezkero bazkari konpletoa, eta sobratzen den lanpernakin (sobratzen bada) soziedadean afaria. Animatu!!
Arroketan bertan lanperna jana egin dezakegu, ikatza, sagardoa eta kostilla batzuk eraman ezkero bazkari konpletoa, eta sobratzen den lanpernakin (sobratzen bada) soziedadean afaria. Animatu!!
Xabi
5 comentarios:
Eva ez dezu arroketa eramango, ezta? Ke no me entere! Je, je.
oso plan ona iruitzen zait, Xabi. Baina gehitxo bi txikikin juteko. Muxu ta ondo pasa!
Ni gustoa jungo nituake baino asteburu hontan Luz-era giaztik beraz ezin....hurrengo batian plan berdina atera ezkeo ni apuntatzenauk!
What a pitty!
Ni're Argira nitxik...
ayo pelayo
Bueno, plana konplikatzen ari da. Itsasoa uste baino haserretuago ibiliko dela dirudi, eta beste plan batzuk tarteko, beste baterako utzi beharko dugu.
Hurrengo marealdi biziak abuztuak 6 eta 7 ingururako daude aurreikusita. Denentzako balekoa litzatekeen plan alternatiboa kukuarri azpira joan beharrean, Getaria eta Zumaia arteko arroketara joatea izan daiteke. Gainera inguru horretan badago merendero moduan prestaturiko mahai bat. Lanperna gutxiago izango dela argi dago, baina lekua erosoagoa da, kotxetik bertan dago, eta parrilla,jana eta edariak eramateko inolako arazorik ez litzateke egongo.
Beraz, eguraldia eta itsasoa lagun horra proposamen berria: abuztuak 6 edo 7an, barbakoa eta lanperna jana arroketan!!
Hitzeingodeu!!
Hori egina zegok, Olatxo!
Publicar un comentario