2009/05/04

BILKURA FAMILIARRA

Aupa kuadrilla!

Egunak, hilabeteak eta esango nuke urteak direla bilkura familiarren bat egiten ez dugula, ba eguna jarrita dago:
MAIATZAK 23 LARUNBATA
lekua ere:
IRAETAKO MERENDERUA.
plana:
goizez hasi nahi dunak: pelota partidua bertako frontoian.. hamaiketakoa
eguardian inkorporatzen denak: kulunpiotan umeekin jolastu, hauei bazkaria eman..
bazkalordurako datorrena: bapo bazkaldu maltelik gabe eta menu normal hoietako bat: bi arrautza txorizoakin, tortilla patata, oilasko errea, kostilla, entsalada...
bazkalondoan datorrena: kafeko tertuliara elkartu..
eta larunbata denez, jarraitu nahi dutenak ba beraiek jakingo hemendik aurrerakoak zein izan daitezkeen...
Ni nere aldetik prest lekua hartzeko eta horretarako bezperako jakin beharko nuke nortzuk apuntatzen zeaten, zenbat haur eta zenbat gazte.
ala apuntatzea bakarrik falta zaizue.

muxu potolo bat.
amaia

8 comentarios:

Anónimo dijo...

Amaia, hau da hau egun aproposa aukeratzea. Maitzeko larunbat bakarra libre eta bertan plana eginda.
Garcia-Uria familia bertan egongo da. Gartxi txikia palista amorratua degu beraz pala partidurako ere prest.
Gauean, guk erretira.
Bazkaltzeko: 2 heldu + 2 haur.
Eskertzekoa horrelako planak.
Muxus.
Nerea

gaRi* dijo...

plan ona, amaia!
agendan apuntatuta geratzen da oraingoz.

portzierto: urteko lau afarietako bat maiatzean dela gogorarazten dizuet guztioi.
'mante onena da' taldekoei dagokigu antolatzea.

"eta larunbata denez, jarraitu nahi dutenak ba beraiek jakingo hemendik aurrerakoak zein izan daitezkeen..." dio amaiak. ummmm! akaso gauean koadrilako afaria, jejeje...

ale, laster arte!

mixi dijo...

Nik oraingoz ezin. Bestela, abisatuko.

Anónimo dijo...

Gu apuntatzen gara. Eguardi alderako iristea espero dut, beraz, bazkaritarako gurekin kontatu. Etxeko hiru neskak, pititorik ez: Naroa, Maddi eta Miren.

Anónimo dijo...

Gu apuntatzen gara. Eguardi alderako iristea espero dut, beraz, bazkaritarako gurekin kontatu. Etxeko hiru neskak, pititorik ez: Naroa, Maddi eta Miren.

xabi dijo...

Ba bai ederra plana, baina guk ezin. Aste horretan bertan oporretan izango gara "hirurok" Portugal aldean, eguzki gosea asetzeko irrikaz. Por tzierto, Mirenek dioen modura, gurean bai izango da pititorik, ekoak hala dio behintzat. Mutila deula dedio!!!

Muxuak!

Nagore dijo...

Earra punteriya!!!
nik berriz egun hoixe bakarrik dakat ba okupauta aspaaaaaldiko partez. Lanekoekin bazkaya dakat, baina fetxa aldatzen bada abixatuko gustoa jungo gea eta. Jutekotan bazkalondoren, goizean ikastaro bat dakat eta.
Aupa, Amaia, halako iniziatibak ber ditugu, bestela ez gea sekulan elkartuko. MUXU!

alazniet dijo...

Ba nik ez dakat idearik nola egongo naizen larunbat horretan: pentsatzeet ordurako Manex besotan baina ezdakit partotik rekuperatuta edo ez. Edozein erata ez det plana deskartatzen. Hori bai: Jabi lanean egongo da eta ni bi txikikin bakarrik... agian kuadrilako solteroren bat prestatuta hartu beharko det...