Atzo eguerdian Jexuxa hil zen, gaixotasun luze baten ondoren. Ziur, askok duzuela gogoan Jexuxa, baina batez ere umetan Manteren txabola inguran makina bat ordu jolasean eta bihurrikerietan pasatakoak garenok ederki gogoratzen dugu bera. Hantxe izaten zen beti, txirriki txarraka hara eta hona, nekaezin bere jardunean..."En fin, çe la vie", amona Jexuxaren oroitzapen ederrekin gelditzen naiz. Jakin dezazuela gaur 19:00tan parrokian dela bere aldeko meza
Xabi
2 comentarios:
Bai motel!
Makina bronka jasuak gaituk bere baatza zapaltzeagatik eta makina biologia klase jasoixkiu bere aberiak ikusten....
Goian bego.
Ez da gehiegikeria Jexuxarekin askoren haurtzaroaren zati bat joan zaigula esatea. Txabola hura, Jexuxaren errietak eta sasoia, garai bateko bizimodu hura... Orduan bihurrikeriatan aritzen ginen ume-moko haietako asko gaur parrokia atarian bilduko gara...
Besarkadak Manterentzat.
Publicar un comentario