2007/05/31

Naia jaio da! ZORIONAK AINHOA ETA IÑAKIRI!!!

Mezu hau iritsi zaigu gaur arratsaldean mobilera, 18:56an:

“Kaixo, Naia naiz! Gaur arratsaldean jaio naiz. 3,1 kg. Denak oso ondo”.

Alegia, Ainhoaren eta Iñakiren alaba oraintsu jaio da!

ZORIONAK BIEI, eta ea laster hirurak bisitatzeko aukerarik dugun…
Bitartean, gozatu momentuaz, zaindu zaitezte, egin irribarre, eta muxu handi-handi bana!!!

Eta noski, ONGIETORRI NAIA!


gaRi*

2007/05/28

ZORIONAK MAIATZAREN 28koei...

Asti eta Olaskoagaren urtebetetze eguna da gaur...
32 urte dagoeneko.

Zorionak biei!

[ zer, oraindik larunbateko erresaka pasatzeko izango duzue, ezta? ]

2007/05/25

Larunbatian ze plan?

Kaixo kuadrilla!
Larunbateako pare bat plan atera daitezke;
bata, Getaiko plana. Aurreko urtian ibili giñan bezela, sardina jana etab. Pertsonalki plan honek iten ziak tilin neri.
Bestea Arraio irratiko festa omen ziok eta bai Asti eta bai Gari dudatan zeudek ze demontre ingoyen!
Ea zuen erantzunak bideak argitzen dizkiguten...

axi

2007/05/18

Bizitza, izar iheskor puta hori...

Atzo arratsaldean mezu hau bidali nizuen denoi.
Gerora Aserrekin hitz egin arte, ez nintzen ohartu duela hiruzpalau urte denboraldi batez Aserrekin ibili zela...

muxuak denoi.

gaRi*


BIZITZA, IZAR IHESKOR PUTA HORI...

atzo goizean, BERRIA egunkaria zabaldu eta irribarre samurra atera zitzaidan, itsasoan galdutako marinelen bikoteekin eta senideekin osatutako bi orrialdeko erreportaje hunkigarria aurkitu eta irakurri nuenean.
institutu garaiko ezagun batekin gogoratu nintzen, oihanarekin, haren aita itsasoan galdu baitzen aspaldi, eta kantu hunkigarri bat egin baitzion alabak.
gustukoak zituen poemak.
gustukoa zuen abestea.
gustukoa zuen lagunen poemak musikatzea.
eta aitari kantatzea.
zarauzko tabernaren batean ere ezagutu genuen gero, zerbitzari moduan.
ez dakit zergatik, baina harekin gogoratu nintzen atzo goizean, BERRIA egunkarian itsasoan galdutako marinelei buruzko bi orrialdeak irakurri nituenean.

bizitzaren kasualitate putakume horietako bat izango zen beharbada.
atzo arratsaldean berriro ere oihanaz hitz egin baitzidaten lagunek.
istripua izan zuela atzo, autobidean.
istripu arina, baina anbulantzian sartu zutela azkenean.
eta gero kamioi batek eraman zuela aurretik anbulantzia.
telebistan ere eman zituztela irudiak.
eta oihana oso larri zegoela.

orain telefonoak oihu egin du.
hil egin dela esan dit beste aldeko ahotsak.

eta ezin lanean segi.
ezin beste ezer pentsatu, idatzi, sentitu.

oihana alkorta hil da.
galdutako marinel haren alaba.
institutuko neska hura.
taberna hartako zerbitzaria.
haren abestiak geratuko zaizkigu.
eta haren oroitzapena.

izar iheskor puta bat besterik ez da bizitza, batzuetan oihanak bezalako distira badu ere...

2007/05/14

Herri Urrats 2007


Atzo, azkenean, koadrilako hainbat lagun animatu ginen Senpereko lakuaren inguruan egun-pasa egitera:
Alazne, Aser, Olaskoaga, Olatxo, Eba, Eider, eta ni neu.
Bero ederra egin zuen, egia esan.

Orain lanpetuta nabil, eta argazki bakarra sartuko dut, baina, egia esan, zientoka ditut hemen.
Ea denbora dudanean sartzen ditudan beste batzuk.

Astelehen on denoi!

gaRi*

2007/05/09

Erantzunaren zain...

Hi, Aser: erantzun al diok Olaskoagari?

HIRE FURGONETA BEHAR DIAGU ASTEBURUAN
[ eta bide batez esanda, horrela jartzen baldin bahaiz, ba, tira, hi heu ere etor haiteke furgonetarekin.
Ez diagu eragozpenik ].



Zertarako behar dugun jakin nahi duenak:
· www.herriurrats.com

2007/05/03

firma

aurreko mezua firmatzea ahaztu zait! Ta aprobetxatzeet Nagoreri muxu handi bat bialtzeko anginekin dagoela!!!
alazne

furgosafaria

Aupa kuadrila!!!
Ba komentatzeko kuadrilako lenengo furgosafaria oso ondo irten dela eta hortaz furgosafari plana aldiro errepikatu behar dela erabaki dugu!!!
Eguraldiak etzigun geiegi lagundu baina konpañia ona denean...Larunbat eguardian irten, arratsalde pasa Landetan(scrable partida, hondartzan egonian...) eta ondoren afaipaxa Manex,Beni,Nahikari ta Joanakin(hauek ere Landaplana egin zuten).Gero gabean furgotertuli pixkat eta lota. Hurrengo goizian batzu surfeatzea ta besteak lakuari bueltatxua eman ta eguerdirako Oreretan ginen gero atsaldean bertan zegoen artisau azoka ikusteko ta afaltzeko bakoitza bere etxian. Plan konpletua!! Hurrengo furgosafaria mendi aldea egiteaz hitzegin genuen (Salbada aldera) baina ez genuen fetxarik itxi. Ondo eongo litzake bigarren furgosafarira jende geiago animatzea: furgonetarik ez da falta kuadrilan eta batzuk gainera oso ondo prestatuta dauzkate (Olatxok eta Ebak adibidez...).