2008/05/15

Larunbat honetan, KOADRILAKO AFARIA




Aupa gaztiak!

Apirilaren 22ko mezuan proposatu zen bezala, larunbat honetan, MAIATZAREN 17an, KOADRILAKO AFARIA dago.
Huts egin ezineko urteko lau afari horietako bat, alegia.

Zakilixuten taldeari dagokio udaberriko afaria antolatzea, eta afaria ORION izango dela erabaki dugu.

Hitzordua:
20:00etan, Errusta tabernan, Orion.

Zarautz aldetik iritsita, zubia pasata, Oriorako sarreran, errepideak kurba egiten duen pare horretan dagoen taberna da Errusta.

Berez, konfirmazio ezak baiezkoa suposatzen du. Baina azkenaldian nola gabiltzan ikusita,
eskertuko genuke zein etorriko den eta zein ez ahalik eta lasterren konfirmatzea.

Mertzi.

Bertan ikusiko garelakoan,

Zakilixuten taldeko lau sukaldariak:

Miren, Mixi, Olax eta gaRi*

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Ni prest Oriyo Citya juteko.
Daonekoz gosetzen hasiya nao...

Anónimo dijo...

Ni ere hasiera batean joateko naiz. Ez bada azken orduko arazorik sortzen, nerekin kontatu.

Eros

Anónimo dijo...

Ni ere bai. Kotxetan juteko geldi al gaitezke? nik nahiago ez eraman. Trenik ba al dago bueltarako?

Anónimo dijo...

Eva eta nerekin ere kontatu.

Xabi