2010/02/26

bihotz arrotzetatik erbesteratuak...


anariren musikarekin eta anariren hitzekin gorantz eroriko gara bihar, amaiari okurritu zitzaion plan ezin hobeari esker. noiz geratuko gara?

hiru ardo, bi pintxo eta lau akorde... 

20:00etan salegin?

gaRi*

2010/02/10

Massive Attack · Heligoland [2010] + Sade · Soldier of Love [2010]

Aupa!

Koadrilako asko Massive Attacken zale handiak garenez eta zaretenez, hemen doa argitaratu berri duten diskoa: Heligoland.

1. Pray For Rain (featuring Tunde Adebimpe) 2. Babel (featuring Martina Topley-Bird) 3. Splitting The Atom (featuring Robert del Naja/Grant Marshall/Horace Andy) 4. Girl I Love You (featuring Horace Andy) 5. Psyche (featuring Martina Topley-Bird) 6. Flat Of The Blade (featuring Guy Garvey) 7. Paradise Circus (featuring Hope Sandoval) 8. Rush Minute (featuring Robert del Naja) 9. Saturday Come Slow (featuring Damon Albarn) 10. Atlas Air (featuring Robert del Naja)

· hemen jaitsi dezakezue doan.

Bestalde, Sade ere, hainbat urte eta gero, disko berriarekin dator. Badakizue, San Valentin egunaren zain egon gabe, eta kapitalismoari xirri askorik egin gabe, ondo geratu  nahi baduzue, hemen duzue hau ere.

1.The moon and the sky
2.Soldier of love
3.Morning bird
4.Babyfather
5.Long hard road
6.Be that easy
7.Bring me home
8.In another time
9.Skin
10.The safest place

Kejatu egingo zarete, e?!?! ;-)

muxuak denontzat,

gaRi*

2010/02/09

OTSAILAREN 27RAKO PLANA

Kaixo; otsailaren 27an, larunbata, plana proposatzen det apuntatu nahi duenarentzat: pintxo-poteoa 20tatik 22 bitartera, eta 22tan ANARI entzutera, lizardi antzokira. Sarrerak lehen bait lehen hartu behar dira, Sanz enean. Animatzen denak esan eta nik hartuko nituzke. Animatzen al zara?

amaia