2010/12/22
NEGUKO AFARIA BADATOR
2010/11/30
Nagore, kopiloto profesionala
Gero eta entretenigarriagoa da Teknopolis ikustea!
Aurrena Nagoreren ahots sexia izan zen. Gero, tarteka kameo batzuk egiten ere hasi zen. Eta orain... esandakoa: gero eta entretenigarriagoa da Teknopolis! Eta gainera zientziaz eta teknologiaz ere pila bat ikasten dugu! ;-)
Pasa den astean, rallyetako auto batean kopiloto moduan ikusi genuen. Begira zein profesional...
Muxuak denontzat,
gaRi*
2010/11/16
Irrien Lagunak Kluba, eta abar...

aupa denoi!
batzuek badakizue, baina gainerakoontzat: bada hilabete inguru lan berri batean hasi nintzenetik, eta koadrilan dozena eta erdi haur ditugunez dagoeneko, horren berri gustura emango dizuet: ostegun honetan aurkeztuko den Irrien Lagunak Kluba da orain nire lan-ordu guztiak hartzen dituen proiektua.
pirritx, porrotx eta marimotots ezagutzen dituzuenok badakizue pirritx haurdun egon dela azken urtean. bada, dagoeneko jaio dira bikiak: pupu eta lore. pailazoen ardura izango da orain horiek heztea. haurren hezkuntza, ordea, garrantzitsua da herri batentzat, eta ezin da gurasoen edota eskola sistemaren esku soilik utzi. horregatik, berria egunkariak, elkar argitaletxeak eta katxiporreta pailazo taldeak Irrien Lagunak Kluba sortu dute. Haurren hezkuntza izango du ardatz. Euskal Herriko haurrak kolore guztiek lekua izango duten mundu alai baten alde hezteko ahalegin polita.
Txapa luzea sartu ahal dizuet, baina paso. Nahi duenak, hemen ditu azalpen guztiak:
· klubeko pertsonaiak zein izango diren...
Irria aldizkaria eta irrienlagunak.com webgunea izango ditu klubak bitarteko garrantzitsuenetakoak. euskaratik eta euskaraz, haurrak pirritx eta porrotxek urtez urte eta diskoz disko sustatutako baloreetan heztea da helburua: parekidetasuna, familia eredu berriak, elkartasuna gehien behar dutenekiko, etorkinen eta gure arteko kultura guztien integrazioa, errespetua, eta abar, beti ere eguzkia eta irribarrea banderatzat hartuta.
hippie puta bat bihurtu naizela dirudi, ezta?
bueno, ba jornada erdiz aldizkaria koordinatuko dut, eta beste erdia webgunea elikatzen eman beharko dut. Lan polita da. Oso polita. Bobby Sands irlandarraren esaldi bat daukat bulegoan jarrita: "Gure haurren irribarrea izango da gure mendekua".
Klubaren aurkezpena ostegun honetan izango da. Goizean komunikabideentzat. Eta arratsaldean irekia, Andoainen. Bertan izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots ere, haur jaio berriekin. Gonbidatuta zaudete, noski!
gaRi*
2010/10/27
UDAZKENEKO LOREA
2010/10/25
Datorren igandean, hilaren 31a bazkaria
Non: Orion, Bittorren soziedadean
Zenbat izango garen: makina bat!! Umeak bakarrik kontutan hartuta pila earra. Batzuk jadanik kontua galdu dugu zenbat ume dagoen kuadrilan.
Umerik ez duzutenak etortzekotan bazarete, abixatu Bittor edo Mireni deituta, ahalik eta azkarren. Bittorren mobila: 625706438
Igandera arte!!
Xabi
2010/09/21
Gariren bidariaren kontuen berri jakin nahi du koadrilak...
Nola osti utzi ziyen sartzen?
asti
2010/08/30
summer party 2010
Aurreko afariko herri-erretzea ikusita, fiestavascan belaxe jartzia pentsau deu, afaria lasai-antzea hartu eta 9ko aitzakia jartzeko.
Ordurarte pa bana.
2010/06/22
SanPelayuak 2010
Nik larunbatiak iual AzkenaRockea juteko aukeran pentsatzen ai nitzan, baina eztala aurrea ateako iruitze'zait; asieske ni prest nao Zarautza erretzeko: "Jungla! Jungla!"
asti
2010/06/01
spring party 10

hitzordua: ekainak 12, 19:30ean, Salegin
udaberria amaitu aurretik, udaberriko afaria prestatzearen ardura hartu zuen taldeak, atsegin handiz gonbidatzen zaituzte ekainaren 12an, larunbatarekin, antolatu duen koadrilako afarira.
afalostean, zarautz erretzera goaz. premeditazio eta alebosia askorekin. parrandarako gogoarekin ateratzea, beraz, ezinbestekoa izango da.
bertan ikusiko garelakoan, aldez aurretik, hasi agendan lekua gordetzen.
[ bide batez esanda, kartelean ikus dezakezuen moduan, deialdia Twitter eta Facebook bidez ere jasotzeko aukera dago. gaur arratsaldetik aurrera izango duzue T eta F bidez zuzenean PIURAko nobedade guztiak jasotzeko aukera, automatikoki, blogera sartzen hasi beharrean. ez dago esan beharrik, baina bi sareetan informazio guztia itxia izango da, eta sarrera koadrilako lagunek soilik izango dute ]
2010/05/21
80 egunean
2010/05/14
Telebistan aurkezle berria!!!
Atzo, asteroko juevessocialian enteratu nitzan, beak esanda, "bere aurreneko aldiya" zala.
Erreportaiko temak etzun, egiya esan, askoako ematen baina bea fantastika dao, ez al dezue uste?
http://teknopolis.elhuyar.org/ikusi.asp?Multi_Kodea=535&atala=erreportajeak&lang=EU
Irratiko ahots goxoena, orain telebistan: está naciendo un mitoooooooooooo.... ta ni, pare-parian tokau. Hemendik pixkatea... Wazemank-en fijo!
Bideua, hemen:
2010/05/06
Glutenik gabeko bizitza

Aupa denoi!
Zuetako batzuekin komentatu dut noizbait, baina hemen orain arte honi buruz inoiz ez dudala idatzi ohartu naiz gaur, beste blog batean zeliakiaren inguruko mobidak idazten ari nintzen bitartean.
Bueno, kontua da duela zenbait aste Araitz zeliakoa dela konfirmatu zigutela. Bueno, zalantzekin [txapa luzeegia da antikuerpoena eta azterketa genetikoarena eta antzekoak esplikatzea], baina glutenik gabeko dieta ezarri zioten behintzat dagoeneko. Urtarrilean hasi zitzaizkion probak egiten, eta martxoaren amaieran-edo ezarri zioten glutenik gabeko dieta. Eta ezagutzen nauzuenez, badakizue veleta puta bat naizela, eta zerbait buruan sartzen zaidanean harrikada horrekin irauten dudala beste harrikada bat sartzen zaidan arte.
Ba horrela nabil azkenaldian. Euskaraz zeliakiaren inguruan ezer askorik ez dagoela ohartuta, horren inguruko blog bat sortu nuen, twitter-eko eta facebook-eko erabiltzaileak eta taldeak sortu ditut, horren inguruko liburu bat idazten ari naiz haurrentzat (7 urteko haur zeliako bat da protagonista: gaixotasuna zer den, dieta, ezberdina sentitzearen gorabeherak, eskola, lagunak... ekainean amaitu nahi dut), eta abar. Biztanleen %1 da zeliakoa, eta normal elikatzeko eskubidea aldarrikatuz udalei, erakunde publikoei, arartekoari eta abar luzeari lata puta ematea tokatzen da orain. Ez naiz aspertuko, noski...
Por los hijos lo que sea izena zuen La Pollako Evaristoren liburuak. Ba horixe: por las hijas lo que sea...
Norbaitek kasualitatez saltseatu nahi izanez gero, hau da bloga: glutenbarik.blogspot.com
Portzierto, Araitz gero eta sorginagoa dago...
gaRi*
2010/04/13
2010/04/07
NEGUKO AFAYA!!!!
Txintxuak izan erantzunetan.....
Muxu
Axi!
2010/03/23
2010/03/01
Erausoko Kattalin: guapa-guapa-guapa
Anariren post-kontzertuan koadrila-mahai borobilak izan genun disertaziyo goorra ta gero, ta gauzak pixkat geyo argitze aldera hauxe esan nahi nuke:1."Argazkiya"-n ikusi laiken moduan kixton guapa zan. Lokesedize guapa-guapa-guapa.
2. Bere jokamodua aztertu ta gero, Olaxkoagatar Axier-Aguxtin historialari-doktore txit-crack gorenak nabarmendu zigun pertsonai honi izaera lesbikua dariola. Wikypedia dixit: [En sus memorias confiesa alguna aventura lésbica, como cuando una ventera la sorprende "andándole a la hija entre las piernas"]. Axi, haundiya haiz
3. Nik ideia berri bat gehitu nahi nuke datorren mahai borobilian diskutitzeko: Erausoko Kattalin al da lehen transexual donostiarra?
4. Berriz mahai borobila batzeko irrikiz nago: apostasia, Erausoko Kattalinen bizitza sexuala edota txitxinabozko ziklogenesiaz mintzatzeko.
Ayo,
Astigarragatar Miren Mikel
P.D.: ostia... Astigarraga Donostitik hurre dao, no? Ta gañea nik neska jaio behar nun... ta Kattalin jarri behar zien.... aiama!
2010/02/26
bihotz arrotzetatik erbesteratuak...
2010/02/10
Massive Attack · Heligoland [2010] + Sade · Soldier of Love [2010]
Koadrilako asko Massive Attacken zale handiak garenez eta zaretenez, hemen doa argitaratu berri duten diskoa: Heligoland.

1. Pray For Rain (featuring Tunde Adebimpe) 2. Babel (featuring Martina Topley-Bird) 3. Splitting The Atom (featuring Robert del Naja/Grant Marshall/Horace Andy) 4. Girl I Love You (featuring Horace Andy) 5. Psyche (featuring Martina Topley-Bird) 6. Flat Of The Blade (featuring Guy Garvey) 7. Paradise Circus (featuring Hope Sandoval) 8. Rush Minute (featuring Robert del Naja) 9. Saturday Come Slow (featuring Damon Albarn) 10. Atlas Air (featuring Robert del Naja)
· hemen jaitsi dezakezue doan.
Bestalde, Sade ere, hainbat urte eta gero, disko berriarekin dator. Badakizue, San Valentin egunaren zain egon gabe, eta kapitalismoari xirri askorik egin gabe, ondo geratu nahi baduzue, hemen duzue hau ere.

1.The moon and the sky
2.Soldier of love
3.Morning bird
4.Babyfather
5.Long hard road
6.Be that easy
7.Bring me home
8.In another time
9.Skin
10.The safest place
Kejatu egingo zarete, e?!?! ;-)
muxuak denontzat,
gaRi*
2010/02/09
OTSAILAREN 27RAKO PLANA
amaia
2010/01/25
Koadrilako beste baten ahotsa irratian
Irratiko ahots sexyenari (aupa Nagore!) Gari batuko zaio (lehenago jardun badu ere), kasu hontan Xabi Aizpuruak gidatuko duen Info7ko Anfora irratsaioan; astelehenetik ostiralera 17:00tatik 18:00, astero liburu bat gomendatzen.
Ba hoixe.... por comentar.
asti
2010/01/13
esporak: liburuak konpartitzeko bloga

Aupa!
Azken afarian komentatu nizuen batzuei, iPod touch horietako bat daukadanetik liburuak bertan irakurtzen ditudala, formatu elektronikoan. Duela hiru hilabete norbaitek horrelakorik esanez gero, ez nuke sinistu ere egingo, baina, bueno, hala da...
Eta formatu elektronikoan irakurtzen ditudanez orain liburuak, interneten formatu elektronikoko liburuak bilatzen ditut, doan, eta ohartuta nago, garai batean musikan bezala, liburugintzan ere pirateoa hasi dela bidea egiten. Hasi ez, bide luzea eginda du hizkuntza handietan. Euskaraz, ordea, ez dago liburu elektronikoak doan eskuratzeko lekurik. Hutsunea ikusita, lagunekin liburuak konpartitzeko bloga sortu dut:
Norbaitek ePub bat erosi duela edota oparitu diotela, ba lagunekin konpartitu dezake, hartara euskarazko liburu elektronikoen doaneko liburutegia osatuz joateko. Pirata denez, pribatua da ezinbestean, eta ez du publikoa izateko inolako asmorik. Beraz, bertatik nahi duzuena jaitsi eta irakurri dezakezue, baina eskertuko dizuet blogaren helbidea ez zabaltzea. Zuentzat eta maite dituzuenentzat, besterik ez.
Gozatu liburuak, eta zerbait konpartitu nahi izanez gero, konpartitu lasai.
On egin!
gaRi*
2010/01/11
2010erako afai-taldeak
Hona hemen 2009ko azken koadrila-afayan indako zozketaren emaitza.

1. Aser, Iñaki, Alazne, Olas.
2. Nagore, Mante, Itziar, Gari.
3. Miren, Joxean, Asti.
4. Nerea, Amaia, Olatxo.
P.D.: jymnasio-tonika kixton ona zeon.... URTEBERRION!
asti
2010/01/03
URTEBERRION
Urteberrion guztioi!!!
