2006/06/28

San Fermin, San Fermin, San Fermin...


Sanpelaioetako erresaka pasatu gabe (atzo gauean oraindik txosnetan koadrilako zenbait lagun geratzen ziren, oraindik ere gazteak garela erakutsi nahian), dagoeneko hurrengo parranda handiaren proposamena mahai gainean jarriko dugu.

Izan ere, astebete besterik ez da geratzen sanferminak hasteko, eta aurreko urteetako esperientzia ikusita, eta aurten ere koadrilako batek baino gehiagok dagoeneko larunbatean Iruñera joateko asmoa agertu duela ikusita, honakoa da proposamena:

—UZTAILAK 8, LARUNBATA, 15:30ak aldera geratu eta Iruñera, sanferminetara. Ohi bezala, igande arratsaldean itzuliko ginateke.

Dena esan dago, ezta?
GORA SAN FERMIN!!!

PKN

2006/06/23

Koadrilako lehen politikoa

Gaurko egunkariak zabaldu eta... ieeeeup... hori da ezustekoa hartuko zuena akaso batek baino gehiagok.
Zarauzko Aralarrek jendaurreko lehen agerraldia egin duela, eta tartean, Aser.



Eta PIURAren hasierako urrezko arauek PIURAn politikaz eta arraunaz ezin zela hitz egin esaten bazuten ere,
koadrilakoren bat tartean baldin bada salbuespenak egin izan ditugunez, oraingoan ere,
lerro hauek erabili nahi ditut Aser eta konpainiaren ekimenari ongietorria emateko.

Izan ere, Aser, ezberdintasun guztien gainetik, animoak eta besarkada handi bat bidali nahi dizkiat hemendik.
Estimatzekoa duk atzo erakutsi zenuten ausardia, ohiko politikoek, ohi bezala [atzo Donostian, esaterako] benetako arazoekiko paso egiten jarraitzen duten bitartean.
Suerterik onena opa dizuet.
Ustelkeriak jandako herri honetan beti baita albiste ona haize fresko bolada berri bat.

Gari

2006/06/19

Pelaio, Pelaio...



Kostako zaigu larunbatean Aserrek prestatutako arkumea baino ezer ederragorik prestatzen, baina aurten iazko titulua behintzat defenditu egin beharko dugula komentatu zuen jendeak larunbatean.
Aser eta Alazne, berriz, baltsa karrerarako ere prest agertu ziren, baina ez da denbora askorik izango aste honetan horretan hasteko.
Paella Lehiaketarena eta ondorengo bazkariarena, berriz, errazagoa da.
Luzatu gabe, bada, berriro ere galderak:
· Zenbat izan gaitezke?
· Sua eta bonbonak lortzeko nola ibiliko gara?
· Blusak garbituta al dituzue?
· Beste proposamenik ba al da?

Eta eutsi astelehenari, datorren astekoa ez da samurragoa izango eta!

PKN

2006/06/07

EKAINAREN 17an izango da Mantek eta Eneritzek antolatutako afaria

Atzo, azkenean, koadrilako dozena bat lagun elkartu ginen Xoxoa tabernan, Mante eta Eneritzen deialdiari erantzunez,
eta finkatu genuen afaria egiteko eguna: EKAINAREN 17a, larunbata, sanpelaioen aurreko asteburua.
Soziedaderen batean egingo dugu afaria, eta aurrerago zehaztuko dugu hitzordua.

PKN

2006/06/06

UDAKO EGUTEGIA, denon artean osatzeko

Aupa!

Gaur kafe-bilera polita dugu Azken Portun, eta badirudi, aurreko mezuak izan dituen erantzunak ikusita, koadrilako hainbat lagun bilduko garela. Primeran! Bertan zehaztuko dugu Mantek eta Eneritzek egin nahi duten afaria noiz izango den. Dena dela, eguraldi ederra dugu dagoeneko, sargori egiten du, uda gainean da, eta batekin eta bestearekin hitz eginez, eta batez ere aurreko astean Getarian hasita bota genuen parrandaren antzeko gehiago gozatu nahian, UDAKO EGUTEGIA lehenbailehen egitea beharrezkoa iruditu zait, hartara denok jakin dezagun zer dagoen, noiz, eta koadrilako lagunekin noiz izan dezakegun aukera solasean aritzeko, afaltzeko, biltzeko edo parranda egiteko.
Niri, boteprontoan, hauek behintzat okurritzen zaizkit.
Baina guztion artean moldatu, hitz egin eta zehaztu beharko ditugu.
Gero, jakina, plan batzuetara batzuk bakarrik animatuko dira, eta agian beste batzuek plan berriak proposatuko dituzte. Hori da egutegi honen helburua. Hemenik egun batzuetara, gutxi gorabehera, udako egutegia osatuta izatea, elkarrekin noiz, non eta nola egoteko aukera dugun aldez aurretik jakin dezagun, beti ere inprobisazioa gauza ederra dela oso kontuan izanda.

Muxuak denoi.

Gari



EKAINA:
· 17: Koadrilako afaria, Mantek eta Eneritzek antolatuta.
· 23: San Joan bezpera.
· 24: Sanjoanak.
· 25: San Pelaio bezpera: paella lehiaketa, baltsa karrera portutik hondartzara…
· 26, 27: sanpelaioak

UZTAILA:
· 7, 8, 9: sanferminak
·

ABUZTUA:
· 10, 11, 12: Azken Portuko jaiak.


IRAILA:
· 9: Euskal Jai eguna.
· 23: Manteren despedida (???)

URRIA:
· 7: Eneritz eta Manteren ezkontza.
· 21: Koadrilen Eguna.


Hauez gain, honako hauek ere geratzen zaizkigu:

—Arrantza Eguna.
—Udan egin beharreko afariren bat edo beste…

2006/06/05

Bihar, asteartea, kafea afari-fetxa jartzeko

Jakingo duzuenez pasa den ostiralean Mantek antolatu nahi zuen afaria bertan behera joan zen jendearen agenda arazoak zirela-ta. Hori dela eta Asteartean kafetxo bat hartzeko geratzea okurritu zitzaion "zumaiarra"ri, 21.30tan Xoxoa tabernan. Zenbat eta jende gehiago egon fetxa hobea aukeratuko dugula bota zigun. Beraz, badakizue, ahal duzuenak.........
BIHAR, ASTEARTEA, 21.30TAN XOXOA TABERNAN.