2008/10/16

Koadrilen Egunerako proposamena



Aupa!

Oraingoz beste planik zehaztuta ez dagoenez, hona larunbat honetarako lehen proposamena: Olatxo eta biok Nafarroa aldera edo beste nonbaitera goaz larunbatean, goizean goiz, onddoren batzuk lapurtzeko asmoarekin.

Denboraldi txarra izaten ari da aurtengoa perretxikoei dagokionez, baina, azkenean, azken egunotako euriarekin eta hego-haizearekin ari dira basoak animatzen.

Beraz, eta bakoitzarentzat hain isilpekoak diren lekuak alde batera utzi eta Nafarroa aldera goazenez, norbaitek gurekin basoetan barrena ibili nahi badu, eman toke bat lasai.

Eta biltzen dugunarekin, edo biltzen ez dugunarekin, bazkaria, afaria edo dena delakoa egin dezakegu gero egunean bertan. Edota Koadrilen Eguneko parranda, perretxikoekin… ;-)

Onddo segi eta izan mongi!

gaRi*

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Egunon! Earra plana.Goizean goiz basoko magiaz gozatu, onddoak badira otarra kargatu, eta ondoren bentaren batean salda eta txorixo egosiakin hamaiketako eder bat egin. Eta plana borobiltzeko, bazkaria soziedaden batean. Onddo janarean oso erlatiboa da, Garik dioen moduan aurten basoa ez bait dago oso emankorra. Bihar 8:00tarako hitzordua,zer iruditzen?. Nere etxe azpiko Haritza taberna irekita egon ohi da ordu horretan. Animatu!!

Anónimo dijo...

Olatxo: Nafarroa aldera joateko, irteera ordua aurreratzea proposatzen diat, 07:15era, bestela larri ibiliko gaituk eguerdirako bueltatzeko...

Gero deituko!