2009/07/09

GARI????

Udara badoala aurrera ta guri bloga San Pelaiotan ataskau!!! Baina zeharo arritzen nauna zera da: San Fermin eguna pasa ta Garin komentario edo proposapen falta. Non zaude Gari?? Ondo al zea?? Muxu.
Alazniet

5 comentarios:

axi dijo...

Apa Alazne..arrazoi!! alare facebooken gora san Fermin jarri zian, jejejej!

axi dijo...

ondo dola alegiya...

gaRi* dijo...

aupa alazne!

aspaldikoooooooooooo!
zure mezua irakurri eta ezin irribarrea ezkutatu, jejeje... ;-)

dena dela, axik komentatu duen moduan, facebook-en jarri nuen, bai:
gora san fermin!!!

alegiya, facebook-en aurkituko dituzula koadrilako hainbat: axi, asti, olatxo, aser, ebatxi, ni neu... hemen baino askoz kontu eguneratuagoekin, argazkiekin, eta abar.

nik, zehazki, fotologa eta flickr-a (bertan araitzen azken argazkiak: http://www.flickr.com/photos/kalaportu/) ere aktualizatzen dut tarteka, eta baita HITZAko bloga ere. koadrilako bloga, egia esan, abandonatu antzera dakat, gehienok bezala, baina gainontzean lata putie ematen segitzen dut batean eta bestean.

eta lata putie ematen hasita, noski, sanferminetan ere eman behar: larunbatean noa, igande arratsaldea arte, astearte goizetako nire surfeko irakaslearekin eta olatukideekin (sanpelaiotan bezala).
dena dela, animatzen denak zabalik du gonbidapena, noski. duela bost urteko larunbat ahaztezin haren itxura hartzen ari da aurtengo asteburuko plana, uffffff... ke puto peligro! [eskerrak sanpelaiotan rodaje ona egin genuen!]

zuek ondo?
manexen argazkiak ikusi ditut. pasoteeeeee! hori da hori bixipoxa!!!

besarkada estu bana etxeko beste hirurentzat, eta paaaaaa handia hiretzat.

nagore dijo...

Hau da presiyua facebooken sartzeko! Alde guztitatik! Amore eman beharko det azkenian! Muxu danoi!

alazniet dijo...

Facebook??? ta hoi zer da???? Ikusten dezuten bezela enabil oso eguneratua!!! Ba jarri naiz pixkat indagatzen zer den facebook delako hori eta egia esan etzait geiegi gustau: iruitzen zait edonork zure agenda kuxkuxeatu dezakela eta zure lagunak zein diren ikusi...ez dakit...ez dit grazi asko in...ta gainera zure perfila jarri behar ta nik ez nuke jakingo zein aukeratu(beti pentsau det hobea detela ezkerrekoa eskubikoa baino baina tira...)Halare facebook delako horrek Piurarekin bukatu behar al du???? Gaur irrati programa batean entzun det facebook delako horrek iada ezdakit zenbat miloi usuario dituela...pilo bat...ta hori eztakit ona edo txarra den...Kontua da zuen berri jakiteko facebook delako horren club-ean sartu behar bagera ba tira...bestelare ez gea ta gehiegi ikusten eta batzu behintzat ez gaude erlazio sozialetan eskatimatzen ibiltzeko garaietan...Beno ba: Muxu potolo guztiontzat eta ea laister face to face ikusten gean!!