2008/05/30

Euskal Jai eguna Getarian (koadrilako ohitura onei eustearren...)

Aupa denoi!

Azken bi urteotan koadrilako hainbatek Getariako Euskal Jai egunean bota izan dugun parranda kontuan hartuta (duela bi urtekoa antologikoa izan zen, e?! eta iazkoa, berriz, ez kontatzeko moduko horietakoa...), eta aurtengoa bihar dela jakinda, biharko gonbidapena eginda geratzen da.
Aurten dudarik gabe maiatzaren 31n beste egiteko batzuk izango genituelakoan geunden, baina argi dago Araitzek Euskal Jaietan parranda txikia egiteko aukera ez digula kendu nahi...

Beraz, hemen doakizue biharko egitaraua.

MAIATZAK 31, LARUNBATA, EUSKAL JAI EGUNA:
· 09:30ean. Goiz soinua, Getariako txistulariekin.
· 10:30etik eta 14:00etara. Frontoian, azoka.
· 11:00etan. Dultzaineroekin kalejira. Txikientzat, idi-busa.
· 12:00etan. Harritarten, ardi zakurrak lanean antzarrekin.
· 12:30ean. Sardina jana eta sagardo dastaketa.
· 13:00etan. Plazan, Larrain-dantza dultzaineroekin eta banakoa txistulariekin dantzatzeko aukera edonorentzat.
· Ondoren. Irrintzi Lehiaketa Herrikoia.
· 17:30ean. Plazan, Trikitilari Gazteen Getariako IX. Txapelketa.
· Ondoren. Bertso-Triki poteoa, Hamaika Bertuteko Julen Zelaietaren eta Jokin Labayenen eta herriko bertso eskolako kideen eskutik, Saioa eta Alabier trikitilariak lagun dituztela.
· 23:00etan. Herriko plazan, Tapia eta Leturiarekin erromeria.

Koadrilakoen artean estimu gehien sardina janak eta sagardo dastaketak duela kontuan hartuta, kedadaren bat egitekotan, 12:00ak aldean izan daiteke...

Asteburu on denoi!

gaRi*


[ koadrilako askok honela amaitu genuen duela bi urte egun horretan... ;-)
bueno, amaitu ez, argazki hau arratsaldean atera genuen-eta...]

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Qué buena!!!!
Sardiña usaira behintzat, fijo azalduko nauk.

Anónimo dijo...

Sardina jana ezin diat ahaztu! Beraz hiru izango gaituk gutxinez ezta? Aupa Getaria! Gora Euskal jaiak!

Anónimo dijo...

Getaiarren baziladak ez dira faltako, seguru!
Nik pena haundiakin ezetz esan behar. Jungo nitzake, e? Datorren urtian!

Anónimo dijo...

aupa!
azaltzeko asmua dutenek orduan eman toke bat, eta han elkartuko gea...
gu 12:00ak alderako edo lehenago kalian ibiliko gea.

nagore: datorren urtian beharko du! edo bestela ekainean, oriyoko festetan eta haurrentzako ekitaldietan ikusiko gea... ;-) zaindu!