2006/04/28

Mahai borobilerako proposamena

Atzo arratsaldean Orioko hondartzan ireki duten jatetxearen inaugurazioan izan ginen. Itsasoari begira dagoen mahai borobila gustatu zitzaigun. Zortzi aulki. Hor zortzi onenen bilkura egin beharko genuke, pentsatu genuen. Nortzu dira (gara) baina zortzi onenak? Hasteko gure buruak jarri genituen: Nagore, Alazne eta ni neu. Falta diren bostak deialdi honi baiezkoa emanaz erantzungo dioten lehenak izango zirela erabaki genuen. Berandu gabe zortzientzako mahaia erreserbatu eta hitzordua jarri genuen: GAUR, 20.30etan Orioko Aterpe tabernan elkartuko gara mahai borobila inauguratzeko. Zeren zain zaude, erantzun!

Miren

2006/04/27

Pelikularen bat gomendatzeko ?

Aupa kuadrilla !

Gaur nere lagun batekin zineko plana egin det. Bateren batek ikusi al du azkenaldi honetan pena merezi duenik??
idatzi mesedez, a tiro fijo juteko.
merziz,

amaia

2006/04/25

Zorionak, berandu bada ere.

Honezkero ahaztuta geundela pentsatuko zuten Olatxok eta Joxanek, baina ez!
Zorionak, bikote!
Dagoeneko koadrilako beste bi sartu dira 31 urtekoen talde berezi bezain efimeroan. Pote bat ez ordaintzeko ihesi ote dabiltza?

2006/04/20



Epa lagunak!

Bihar etxeko haundiak 3 urte egiten ditu eta Astin merendola txiki bat egingo dugu. Beraz nocilla-ko binbo goxo bat jateko gonbitea luzatzen dizue denei. Arratsaldeko bostetatik aurrera astiko jolas lekuan egongo gara.

Noski: opariak ez dira onartzen.

Muxu bat denei.

2006/04/12

Gure kanpin-denda bizi al da?

Nere ahizpak ea oraindik kanpin-denda badaukagun galdetu dit. Topagunera joatekoa da eta kanpin-denda behar du. Norbaitek baleuka edo oraindik bizi ote den edo ez baleki idatzi dezala mesedez.
Miren

2006/04/11

Otzarreta kopako finalean eta Zubiondo ligakoan

Joxean, Asti eta Xabier Apirilaren 30ean izango diren Playerotako Finaletara iritsi dira. (Barkatu idazteko modua, baina esku batekin ari naiz ta pazientzia iada bukatu zait... alegia motxian idatziko dudala)

Joxeanek eta Xabik jokatuko dituzte beraien finalak zerbait okertzen ezpada behintzat...
Astik, alegia nik, bandatik ikusiko du. Igandeko partiduan mina hartu zuen, ukabila hautsi zuen eta hiru astetarako igeltsua du ezker beso osoan.

Gari eta Kattari: igandean mezua bidali nizuen... Gari, hi telefonoik gabe habil... alegia nahiko lan Topagunera juteko.

Bi egun damazkit ta desesperauta nao. A ze lanak galtzerdi puta bat jazteko... ta botoiak... ta dutxa?...

2006/04/10

Urriaren 7an, Eneritz eta Manteren boda!

Dudarik gabe, egundoko albistea eman zigun larunbatean Olatxok: urriaren 7an Mante eta Eneritz ezkontzen direla, alegia.


Zorionak biei!!!
Hasi data agendan apuntatzen: urriaren 7an, eguerdian, boda, Elkanoko ermitan, eta bazkaria Aiten-Etxen!


Portzierto: atzoko partez, zorionak Mixiri eta Kattalini!

PATINEN IKASTAROA

Kaixo lagunak !
larunbateko afariko konbersaziotako baten arira, hemen ikastaroaren inguruko informazioa:

Hasiberrientzat ikastaroa (ni bezakoentzat alegia):
Maiatzaren 2tik ekainaren 21era. Astearte eta asteazkenetan 19-20tara. Prezioa 46 €. izenematea apirilaren 20a baino lehen gaztelekuan.

Hobekuntza ikastaroa: zerbait dakitenentzat baina adibidez nagore bezala "frenatzen" ez dakitenak edo giroak egiten e.a.
Maiatzaren 3tik ekainaren 22ra. Asteazken eta ostegunetan 19-20tara. Asteazkenetan hortaz, bi taldeak elkartzen dira 2 irakasleekin. Prezioa berdina.
animatzen al da norbait?
nik asteazkenetan ezin det, baina agian utziko didate "mixto" bat egiten...

muxu danoi eta eutsi astelehen gogor honi.

amaia

2006/04/08

Gaurko afaria Kurpilen izango da, 22:00ak aldera

Gaurko afaria, azkenean, Kurpil elkartean izango da, Vista Alegren.
Izan ere, atzo Aserrek afaria izan zuen bertan, eta generoa sobratu zitzaiela eta han utzi zuela esan digu.
Erosi beharreko guztia ere lotuta dago.
Beraz, lasai, ez gara goseak geratuko.

Hitzorduak:

—20:00etan, Salegin.
—22:00etan, Kurpilen.


Gero arteeee!

2006/04/07

Estresa kentzeko proposamena


Honezkero jakingo duzuen bezala, Azken Portuko festetako komisiyuari, abuztuko festetan ez ezik, urte osoan zehar ere bazterrak nahasteko gogoa sartu zaigu aurten, festek 75 urte betetzen dituztela-eta.
Horren harira, martxoan EZ DUTE UDABERRIA GELDITUKO 18/25+++ ekimena jarri genuen martxan, lehen Santa Klarako monjena zen zelaia parke bihurtzeko proposamena eginez. Martxoaren 18an eta 25ean aritu ginen auzolanean, eta orain, asteburu honetan, +++ hori egiteko ordua iritsi zaigu.

Eskabadorak, kontainerrak, loreak, hesolak, eta gainerakoak lortu ditugu dagoeneko, eta gaur, bihar eta etzi jardungo dugu auzolanean.
Desbrozadora eskuetan hartu eta pare bat orduz aurrean harrapatzen duzun guztia mozten jardutea estresa kentzeko egundokoa da, benetan!

Beraz, asteburu honetan, gaur, bihar eta igandean, guztiak gonbidatuta zaudete Azken Portura!
Koadrila erdia, gainera, bertakoa dugu ia!

ANIMATU!!!!

Gari

2006/04/06

Larunbatean afaria

Larunbateko plana, beraz, aurrera doa, eta arrakastaz gainera!



Orain, elkartzeko ordua eta afaltzeko lekua zehaztea besterik ez zaigu geratzen.
Oraingoz, hau da daukagun panorama…

BAIEZKOAK:

—Asti
—Aser
—Alazne
—Eider
—Gari
—Iñaki
—Ainhoa
—Olatxo
—Eba
—Amaia
—Nerea
—Nagore
—Asier

EZEZKOAK:
—Miren
—Mixi
—Mante
—Eneritz
—Olax

DESAGERTUAK:
—Joxean eta Nagore.

2006/04/03

ZORIONAK, ASER!!!



Atzo bete zituen 31 urte Aserrek!
Zorionak, bada!!!

Ea noiz ospatzen dugun!!!

[Horrekin lotuta: atzo Aserren urteak, datorren igandean Mixirenak. Eta aspaldi elkarrekin egon gabe gaudenez, zer diozue datorren larunbatean, apirilaren 8an, afaria egiteari buruz? Poteo txikia eta bokata-jana izan daiteke, edota beste zerbait (oso garestia ez baldin bada!)].

Besarkada bana.

PKN