2010/01/25

Koadrilako beste baten ahotsa irratian

Gaur Gara irakurtzen enteratu naiz.
Irratiko ahots sexyenari (aupa Nagore!) Gari batuko zaio (lehenago jardun badu ere), kasu hontan Xabi Aizpuruak gidatuko duen Info7ko Anfora irratsaioan; astelehenetik ostiralera 17:00tatik 18:00, astero liburu bat gomendatzen.

Ba hoixe.... por comentar.

asti

2010/01/13

esporak: liburuak konpartitzeko bloga


Aupa!

Azken afarian komentatu nizuen batzuei, iPod touch horietako bat daukadanetik liburuak bertan irakurtzen ditudala, formatu elektronikoan. Duela hiru hilabete norbaitek horrelakorik esanez gero, ez nuke sinistu ere egingo, baina, bueno, hala da...

Eta formatu elektronikoan irakurtzen ditudanez orain liburuak, interneten formatu elektronikoko liburuak bilatzen ditut, doan, eta ohartuta nago, garai batean musikan bezala, liburugintzan ere pirateoa hasi dela bidea egiten. Hasi ez, bide luzea eginda du hizkuntza handietan. Euskaraz, ordea, ez dago liburu elektronikoak doan eskuratzeko lekurik. Hutsunea ikusita, lagunekin liburuak konpartitzeko bloga sortu dut:

esporak.blogspot.com

Norbaitek ePub bat erosi duela edota oparitu diotela, ba lagunekin konpartitu dezake, hartara euskarazko liburu elektronikoen doaneko liburutegia osatuz joateko. Pirata denez, pribatua da ezinbestean, eta ez du publikoa izateko inolako asmorik. Beraz, bertatik nahi duzuena jaitsi eta irakurri dezakezue, baina eskertuko dizuet blogaren helbidea ez zabaltzea. Zuentzat eta maite dituzuenentzat, besterik ez.

Gozatu liburuak, eta zerbait konpartitu nahi izanez gero, konpartitu lasai.

On egin!

gaRi*

2010/01/11

2010erako afai-taldeak

Iyaya pasa intzait, baina lo prometido es deuda...


Hona hemen 2009ko azken koadrila-afayan indako zozketaren emaitza.



Eztakitena da lehenengo afayak neguak edo udaberrian izan behar dun...

1. Aser, Iñaki, Alazne, Olas.
2. Nagore, Mante, Itziar, Gari.
3. Miren, Joxean, Asti.
4. Nerea, Amaia, Olatxo.

P.D.: jymnasio-tonika kixton ona zeon.... URTEBERRION!

asti

2010/01/03

URTEBERRION



Urteberrion guztioi!!!
Aspaldikos!!! Ba bai: jun ginan ta etorri gea bueltan. Neri behintzat azkar xamar pasa zait; ta gainez etorri gean fetxetan etorrita ba oraintxe nun ibili gean ere aztu zait. Pena Cubatik zuzenean Piurara ez idaztea baina egia esan inkomunikatu xamar ibili gea eta gainez denbora gehiegirik gabe ordenadore baten aurrean paratzeko. Epel-epel geunden ta etorri gea hotzeta baina egia esan gustora hartu degu: bidaien gauzarik onena orixe da: etxerako gogoa egiten zaizunean. Ba hango kontutaz hitzeiteko afaitxo bat edo egin beharko...Bitartean argazki pare bat...
Muxu denentzat!!
Alazniet.