2005/09/22

Tok, tok... ta Piura (astekaria) zer?



Bi aste mezurik gabe...

PKN.

2005/09/21

RITA habanan



Fiuuuu!!! Ez dek makala urakana! Internetetik jeitsi diaten argazkia zintzilikatzen dizuet. Hemen horrelakorik gertatuz gero onartu beharra dago Marina Txiki leku pribilegiatua izango zela, jeje.. Beno bikote, animo ta urakana amaitzean zuen berri luzatu. Bitartean...

ONDO PASA NIKOLASA!!!!

2005/09/20

Rita urakana gainean dugu (laguntza eskaera)

Aupa guztioi!
Internetek ematen duen aukera baliatuz,Habanatik idazten dizuegu.
Oporrak primeran doazkigu, eta ederki gabiltza Fidelen uharte karibetar honetan.
Dena dela, azken egunetan eguraldi adituek iragarritakoa bete da, eta gainean dugu Rita ekaitz tropikala. Dagoeneko ehun kilometro orduko haizeak ditu, eta gaur arratsaldean iritsi da Kubara. Indarra hartuz doa, eta hurrengo orduotan urakan bihurtuko dela dio telebistak.
Hainbat eta hainbat herri eta milaka lagun ebakuatu dituzte, eta telebistak ageri diren irudiak beldurtzeko modukoak dira.
Nazioarteko kateetan ere ikusi ditugu irudiak eta etxekoak agian kezkatuta egongo direnez, laguntza eskaera da hau.

Ahal duenak, please... dei dezala Gariren etxera, eta esan amatxori ondo gaudela eta lasai egoteko (943 834932).
Amaia, zuk, berriz, ahal baduzu, deitu Nereari, Eiderren ahizpari, eta esan berdina (943 021560), hark mezua Eiderren amari pasatu diezaion.
Dena dela, norbaitek deitzen badu, idatzi hemen komentarioen atalean, besteek jakin dezaten, eta denak batera dei ez dezazuen gure etxeetara. Nahikoa izango da norbaitek deitzea...
Ba horixe guztia Habanatik.
Ahal dugun hobekien babestu eta etxe giroko parranda egingo dugu hemengo lagunekin.
Izan ere, alerta egoeran, lantokiak hustu dituzte, jendeak jai du, biltegiak hustu dituzte, eta etxeetan sartu da jendea, urakanaren zain...

Besarkadak, eta laster arte!
Gora Kuba!!!

Eider eta Gari

2005/09/13

oporretara zoaztenei

Hemen geratzen garenak akordatuko gara zuekin. Hala ere ni aspertuta nengoen hainbeste oporrekin. Lanean askoz ere hobeto, eta hori hemen geratzen garen guztiek esango dizuegu, ez daukagu batere inbidiarik. Nahiago goiz jaiki (eguna ondo aprobetxatzeko), lanean gogor aritu (realizatuta sentitzeko) eta Zarauzko malekoian ibili (hangoa baino askoz ere politagoa!). Hala ere, saiatu ondo pasatzen, eta kontatuko diguzue. Mixi.

Hondarribia gailurrean



Azken urteetako ametsa bete dute hondarribitarrek: Kontxako bandera irabazi dute! Eta Asier pozak zoratzen dago, noski. Estropada ikusgarria izan zen: traineruak saltoka ibili ziren olatu artean, batez ere ohorezko tandan (eguraldiak okerrera egin baitzuen).

Polemikarik ez da falta izan, Kontxako estropadetan ohikoa den moduan. Eta hondarribitarrek ordu bete baino gehiago itxaron behar izan zuten bandera norena zen jakin arte; izan ere, denborarik onena Pedreñak egina zuen (lehenengo tandan), baina Orioko traineruko arraunei jo zieten eta kanporatua izan zen talde kantabriarra.

Pedreñak ez du amore eman eta bandera eskuratzeko ahaleginetan dabiltza epaitegietan, baina ez dirudi ezer lortuko dutenik. Arraunaren alde iluna agerian geratu da: epaileek ez dituzte erabakiak behar den momentuan hartzen, eta gero gerokoak! Azkenean kaltetuenak arraulariak dira.

Dena dela, bandera Hondarribian da, eta festa-bukaera ezin hobea izan zen: merezitako parranda egin zuten arraunlariek eta gertukoek.

2005/09/08

Goiztarrak elkartzeko ordua?


Badakigu bihar 10:30ean dela hamaiketakorako hitzordua, Batzokian,
Hala ere, aspaldian Mantek eta Aserrek Euskal Jai egunean jarritako ohiturari ere eutsi beharko diogu, ezta?
Goizean goiz hasi: gosaldu, txakolin batzuk edan...
Mante mendian izango da aurten...
Baina norbait animatzen al da goizean goiz ateratzen?
09:30ak aldean Txiki Politen edo?

2005/09/07

Bazkaria BATZOKI bertan eginez gero?

Aurreko egunean hamaiketarako lekua hartzera goazenez batzokia bazkaltzeko leku egokia izan daiteke. Proposamena:

1.- Errioxar modura prestaturiko patatak.
Txorixo pikantea eta baratxuria eztarriak buztirik mantentzeko lagungarri izango dira.

2.- Haragi gixatua.
Saltsa goxoak eta patatek tripa ondo betetzen lagunduko digute. Afaltzea ahazten zaien horientzat ezinbestekoa.

3.- Arrivatti Helatua.
Aurreko guztiak sor litzazkeen betekadak arintzeko lagungarria. Nahiago duenak Rokari bisita egin diezaioke.

Ideiarekin ados egonez gero erantzun lehenbailehen...

2005/09/05

Ostiralian hamaiketakua behintzat bai


Bazkaitako leku bila ibili zela esan digu Mirenek astebukaera hontan. Pare bat leku... eta kebá. Oso zaila. Beraz, berlasber eitia komentatu da. Plan punky samarra treintañero batzuntzat baina bueno.
Hori bai. Hamaiketakua fijo. Izenematea dida egin behar da. Aserri. Edota hementxe, blogian
Aserren segapoto mezuan dion bezela,
"ostiralen 10 t'erditan batzokin. Azaldu behar duenak lehenbilehen konfirmau."
PD: norbaitek Nereai abixatzia, eztakau potonumeroik.

Dediiooooooo! Hau astelehena, hiru astetan lehena...


Teleberritan hainbeste azaltzen dan oporraldi ondorengo depresiyuan eztet sinisten.
Astelehenetan siniste't.
Hiru asteko oporrak, hiru astelehen. Beraz, gaur, astelehen hirukoitza beharko nuke.
Ba ez. Matematika BIZITZAren zatitxo ñoño puta bat bakarrik da.

1+1+1=3 bai baina honek oporrak eztitu kontutan hartzen. Hobe 3ber3=27

Gaur astelehen nazkagarri ta normal bat eduki beharrian, barkatu, hiru eduki beharrian HOGEITAZAZPI ASTELEHEN nazkagarri eta anormal bat daukat.... gutxiñez.

Euskal Jaiak gainean ditugula eta...

Ba hori, jakin nahiko nuke ea zerbait antolatuta edo hitzeginda dagoen datorren ostiralerako. Pixkat despistatuta nabil azkenaldi honetan, beraz eskertuko nuke (zerbait hitzegin baldin bada behintzat) blogean komentatzea. Eta ezertxo ere ez baldin bada hitzegin, oraintxe dugu aukera.

Xabi