2008/11/27

Koadrilako I. Marihuana Dastaketa [ofiziala]

Aupa!



Koadrilan belarra etxean landatu eta bakoitzak bere uzta erretzeko edota sukaldaritzarako erabiltzeko joera azken urteotan indartuz
joan denez, eta aurten dagoeneko lauzpabost lagunek dugunez etxean landatutako belarra, koadrilako lehen dastaketa ofiziala antolatu dugu larunbat honetarako, Mante eta Eneritzen eskaera ideia ona irudituta.
Baldintza bakarra, bertan izango direnen belarra dastatzea eta baloratzea izango da.
Azken Portuko, Zumaiako, Zarauzko eta Getariako belarra izango dugu, eta horren aitzakian afaria ere egingo dugu.
Postrerako, berriz, belarrarekin egindako bizkotxoa izango da.

Hitzordua zehaztu gabe dago, baina aurreko bazkarian erabaki genuen moduan, larunbat honetan izango da.

Gonbidatuta zaudete.

gaRi*

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Kaixo, aixo, ixo!, xo, o... larunbat hontan izango dugu ekitaldi gorena nere etxian arratsaldeko 6tan! noski, gonbidatuak zaudete...ariyo

Anónimo dijo...

axik eta biyok telefonoz komentatu deun moduan, inprobisatuko deu afaya, gosetu orduko di-da batian konpra batzuk eginda, eo telefonoa hartu eta txinora, pizzeriaren batera edota kebab-en batera deituta... ;-)

postreko bizkotxoa, nire kontu!

Anónimo dijo...

Ederra plana!!!
Ni agian bigarren dastaketa ofizialera agertuko naiz. Oraingo honta pixkat zaila!! Ondo pasa ta kontuz bizkotxoarekin (batitbat bere jatorria ezaututa...) Kontaukoezue!!!!!
Muxu.