2008/05/30

Euskal Jai eguna Getarian (koadrilako ohitura onei eustearren...)

Aupa denoi!

Azken bi urteotan koadrilako hainbatek Getariako Euskal Jai egunean bota izan dugun parranda kontuan hartuta (duela bi urtekoa antologikoa izan zen, e?! eta iazkoa, berriz, ez kontatzeko moduko horietakoa...), eta aurtengoa bihar dela jakinda, biharko gonbidapena eginda geratzen da.
Aurten dudarik gabe maiatzaren 31n beste egiteko batzuk izango genituelakoan geunden, baina argi dago Araitzek Euskal Jaietan parranda txikia egiteko aukera ez digula kendu nahi...

Beraz, hemen doakizue biharko egitaraua.

MAIATZAK 31, LARUNBATA, EUSKAL JAI EGUNA:
· 09:30ean. Goiz soinua, Getariako txistulariekin.
· 10:30etik eta 14:00etara. Frontoian, azoka.
· 11:00etan. Dultzaineroekin kalejira. Txikientzat, idi-busa.
· 12:00etan. Harritarten, ardi zakurrak lanean antzarrekin.
· 12:30ean. Sardina jana eta sagardo dastaketa.
· 13:00etan. Plazan, Larrain-dantza dultzaineroekin eta banakoa txistulariekin dantzatzeko aukera edonorentzat.
· Ondoren. Irrintzi Lehiaketa Herrikoia.
· 17:30ean. Plazan, Trikitilari Gazteen Getariako IX. Txapelketa.
· Ondoren. Bertso-Triki poteoa, Hamaika Bertuteko Julen Zelaietaren eta Jokin Labayenen eta herriko bertso eskolako kideen eskutik, Saioa eta Alabier trikitilariak lagun dituztela.
· 23:00etan. Herriko plazan, Tapia eta Leturiarekin erromeria.

Koadrilakoen artean estimu gehien sardina janak eta sagardo dastaketak duela kontuan hartuta, kedadaren bat egitekotan, 12:00ak aldean izan daiteke...

Asteburu on denoi!

gaRi*


[ koadrilako askok honela amaitu genuen duela bi urte egun horretan... ;-)
bueno, amaitu ez, argazki hau arratsaldean atera genuen-eta...]

2008/05/22

Joxeanen amona hil da

Oraintxe jakin det gaur gaba-goizaldean Joxeanen amona zendu dala. Azken denboraldian ospitalean sartuta zebilela bagenekin. Joxeanek esan zigun bezela, gauza batek fallo egin ta atzetik beste mordua batzen zaizkio edade hoitan.

Ba hoixe, goian bego ta besarkada bat Joxean ta familiari.

Hau da hau denboaldia damakiuna...

asti

2008/05/15

Larunbat honetan, KOADRILAKO AFARIA




Aupa gaztiak!

Apirilaren 22ko mezuan proposatu zen bezala, larunbat honetan, MAIATZAREN 17an, KOADRILAKO AFARIA dago.
Huts egin ezineko urteko lau afari horietako bat, alegia.

Zakilixuten taldeari dagokio udaberriko afaria antolatzea, eta afaria ORION izango dela erabaki dugu.

Hitzordua:
20:00etan, Errusta tabernan, Orion.

Zarautz aldetik iritsita, zubia pasata, Oriorako sarreran, errepideak kurba egiten duen pare horretan dagoen taberna da Errusta.

Berez, konfirmazio ezak baiezkoa suposatzen du. Baina azkenaldian nola gabiltzan ikusita,
eskertuko genuke zein etorriko den eta zein ez ahalik eta lasterren konfirmatzea.

Mertzi.

Bertan ikusiko garelakoan,

Zakilixuten taldeko lau sukaldariak:

Miren, Mixi, Olax eta gaRi*

2008/05/12

Manteren amona hil da

Atzo eguerdian Jexuxa hil zen, gaixotasun luze baten ondoren. Ziur, askok duzuela gogoan Jexuxa, baina batez ere umetan Manteren txabola inguran makina bat ordu jolasean eta bihurrikerietan pasatakoak garenok ederki gogoratzen dugu bera. Hantxe izaten zen beti, txirriki txarraka hara eta hona, nekaezin bere jardunean..."En fin, çe la vie", amona Jexuxaren oroitzapen ederrekin gelditzen naiz. Jakin dezazuela gaur 19:00tan parrokian dela bere aldeko meza

Xabi

2008/05/05

PERU JAIO DA!

13:20an iritsi da gehienon mobiletara honako mezua, Alazneren telefonotik:

“Gaur goizeko 05:30tan Peru iritsi da, maiatzeko ihintz eder moduan! Dena ondo!”.

Ez dakigu gehiago, baina “dena ondo” irakurrita, lasai geratzeko moduan gaude.

ZORIONAK, beraz, Alazneri eta Jabiri, eta ongietorri alaiena Perurentzat.

gaRi*