2009/06/15

akuarelak eta argazkiak


Gaur ezin izan diot osaba Google-i Ramon Aranzabal pintoreari buruz galdetzeko tentazioari eutsi. Hurbil zebilen Itur-Ondoko kamarera: eibartarra da eta estudioa Orion du, sortzez aretxabaletarra den arren eta Zarautzen bizi den arren.

Martxoan erakusketa eduki zuen Orioko kultur etxean, eta HITZAk bigarren albiste kutre bat egin zuen, tipoa harrapatu eta elkarrizketa ederra egin beharrean. Hobe, hartara nik izango dut orain aukera... ;-)

Bueno, eta jubilatu baino apur bat lehenago Ramon Aranzabalen antzera margotzea amets hutsa izan ez dadin, sofa zuri haietan norbaitek aipatu zuen moduan, bai, ni ere hasi naiz zerbaitetan. Helburu bakarra dut: jubilatzean margotzen jakitea. Bizitza osoa dugu ikasteko, jejeje...

Hemen ikus ditzakezue orain arteko akuarelak.Ez espero ezer, ez dut-eta bizitza osoan pintzel bat hartu...

· http://akuarelak.blogspot.com

Horiek guztiak argazkien arteko bilduma batean ere bilduta ditut hemen ere [denak batera ikusteko erosoagoa duzue hau]:

· http://www.flickr.com/photos/kalaportu/sets/72157619005980553/

Ikusten duzue: beste zereginik ez-eta orain akuarelen harrikada sartu zait. Ea zenbat irauten didan...

gaRi*

4 comentarios:

axi dijo...

Earraituk Gari! renazimenduko artista baten antza ari haiz hartzen...jarraizak horrela!

nagore dijo...

Jo, Gari! Artista hutsa haiz!

Anónimo dijo...

Gari, zure ametsa ez dadila izan jubilatzean margotzen jakitea, hori gertatuko balitz zorigaitza litzateke eta. Bidea da helburua. Gainontzean sormenaren heriotza izango da.
Niretzat zebra eta portua.
Nire ametsa jubilatzean (eta lehenago) margotzea da.

Miren

xabi dijo...

Aupa Gari! Jotama gelditu nauk! Itxura ederra zeukatek akuarelek. Ez haiz geldirik egotekoa dedio!!