
San Pelaioko afai proposamena aspaldi xamar izan zenez piurako oporraldi luze hau apurtzea erabakiet. Oiartzun aldean iada konektatu gea internetera eta ea hemendik aurrera geixeago sartzen gean!! Bide batez animatu jendeari blogean idaztera:jendearen berri jakiteak ilusio egiten du beraz edozein uskeri berri izan daiteke; Adibidez Olatxo: ze mouz getaia-zarautz trabesia? zenbat denboran bete zenuen? pikatu al zizun medusarik? Bai bai; ondo irakurri duzue: gure Olatxok igandean trabesia egin zuen ta gu enteratu gabe!! Jakin izan bagenu getai kamiñuan pankarta erraldoi batekin jarriko ginen!!! Eskerrak helmugan piurareportero bat genuen momentua harrapatzeko!!! Horra hor Olatxon helmugeratze argazkia eta bide batez Peruk ere agur bat guztiontzat!!!Muxu!!!!
4 comentarios:
Ba bai, in fraganti harrapatu zidan Piurako erreportari trebeak. 50 minutu igerian jotafuego jardun eta gero hondartza zapaltzeak krixton poza ematen du eta krixton poza eman dit ere, une horren argazkia Piuran ikusteak. Eskerrik asko Jabi. Gari ere Getari aldean zebilen irteera kaotiko eta espektakularra inmortalizatzen. Aurtengo esperientzi ederra kontuan hartuta datorren urtean errepikatuko dudanaren dudik ez daukat. Ea norbait animatzen den.
Hurrengo urterako kameralari bat beharko dugu ur azpiko imaginak eta abar filmatzeko. Erreportariak nire kontu, Periko Delgado eta Tourreko beste kazetari patetikoa kontratatzearekin nahikoa izango da...
Bueno, ondo pasa oporrak, han, hemen, kasakriston edo Azken Portun. Muxuak denei
Zorionak Olatxo!!! hi haiz hi gure kirolari fiña! Ian Thorpe emateek argazkian, txo!! hurrengo urtean ea buzeoko trabesia egiten diaten, hortara apuntatuko nauk eta!
Ahivalaostia...
ZORIONAK.
Nire flipauta gelditu nitzan. Aupa Olatxo! Pozten nau jakitiak batzuk nik baino kirol gehio iten duela, ez da zaila baina tira!
Umiak lo daudela aprobetxatuta ai naiz idazten eta... bi aingerutxo dia... esnatzen ez dian artian!
Muxu danoi!
Publicar un comentario