2010/05/21

80 egunean

Duela urtebete grabatu eta gaur estrenatzen da gure zineetan. Badakit gehienok zinera juteko ohitura galdua duzuela baina peli hau zinean ikusi behar da. Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak (Lucio, Sahara maraton,..) zuzenduriko pelikula da eta berriro ere txapo egin dute. Nik elkarrekin ikusteko proposamena ere luzatu nahi det: ze mouz astebarruko egun batean bokata+zine??? Ustet asteburu honetan Modelon botatzen dutela baina ez dakit zenbat egunetan egongo den ta bestela Donostin Printzipera jun gaitezke...Animatu!! Benetan peli unkigarria eta gainera bertakua!! Ze esatezue??
Alazniet.

2010/05/14

Telebistan aurkezle berria!!!

kIgandian, Egozkueko playero-ekipo-konzentrazio-astebukaeratik bueltan, telebistan aurkezle berri bat tokatu zitzaidan. Hain natural, erraz eta eroso ikusi nun ze pentsau nun gehiagotan ibilia zeola lan hauetan; hori zala-ta enun blogian ezer aipatu.

Atzo, asteroko juevessocialian enteratu nitzan, beak esanda, "bere aurreneko aldiya" zala.
Erreportaiko temak etzun, egiya esan, askoako ematen baina bea fantastika dao, ez al dezue uste?

http://teknopolis.elhuyar.org/ikusi.asp?Multi_Kodea=535&atala=erreportajeak&lang=EU

Irratiko ahots goxoena, orain telebistan: está naciendo un mitoooooooooooo.... ta ni, pare-parian tokau. Hemendik pixkatea... Wazemank-en fijo!

Bideua, hemen:


asti TVpredator

2010/05/06

Glutenik gabeko bizitza


Aupa denoi!

Zuetako batzuekin komentatu dut noizbait, baina hemen orain arte honi buruz inoiz ez dudala idatzi ohartu naiz gaur, beste blog batean zeliakiaren inguruko mobidak idazten ari nintzen bitartean.

Bueno, kontua da duela zenbait aste Araitz zeliakoa dela konfirmatu zigutela. Bueno, zalantzekin [txapa luzeegia da antikuerpoena eta azterketa genetikoarena eta antzekoak esplikatzea], baina glutenik gabeko dieta ezarri zioten behintzat dagoeneko. Urtarrilean hasi zitzaizkion probak egiten, eta martxoaren amaieran-edo ezarri zioten glutenik gabeko dieta. Eta ezagutzen nauzuenez, badakizue veleta puta bat naizela, eta zerbait buruan sartzen zaidanean harrikada horrekin irauten dudala beste harrikada bat sartzen zaidan arte.

Ba horrela nabil azkenaldian. Euskaraz zeliakiaren inguruan ezer askorik ez dagoela ohartuta, horren inguruko blog bat sortu nuen, twitter-eko eta facebook-eko erabiltzaileak eta taldeak sortu ditut, horren inguruko liburu bat idazten ari naiz haurrentzat (7 urteko haur zeliako bat da protagonista: gaixotasuna zer den, dieta, ezberdina sentitzearen gorabeherak, eskola, lagunak... ekainean amaitu nahi dut), eta abar. Biztanleen %1 da zeliakoa, eta normal elikatzeko eskubidea aldarrikatuz udalei, erakunde publikoei, arartekoari eta abar luzeari lata puta ematea tokatzen da orain. Ez naiz aspertuko, noski...

Por los hijos lo que sea izena zuen La Pollako Evaristoren liburuak. Ba horixe: por las hijas lo que sea...

Norbaitek kasualitatez saltseatu nahi izanez gero,  hau da bloga: glutenbarik.blogspot.com

Portzierto, Araitz gero eta sorginagoa dago...

gaRi*