
Itzuli gara Kuba aldetik.
Hiru asteko oporraldia lanean, eta bi aste Kuban.
Denetik ezagutu dugu tartean. Baita Rita urakan famatua ere.
Kontatzeko gauza asko dugu...
Baina gu bezala baita koadrilako beste askok ere!
Beraz, ea egunen batean elkartzen garen mahaiaren bueltan.
Ea PKNk laster egiten duen afarien egutegia, eta berriro ekiten diogun ohitura onei.
Oraingoz, zenbait kontu:
1. Eider eta biok berriro trasladoa egin beharko dugu. Oraingoan, Itxasmendira.
(Bai, bai... Ondo irakurri duzue: Azken Portu utzi eta Itxasmendira!).
Kontua da Eiderrei Eusko Jaurlaritzaren Bizigune programaren baitako alokairuzko etxebizitza bat suertatu zaiola. Horrela, bidaiatik itzuli, gutuna irakurri, eta aibalaostia! Alokairuagatik 295 euro ordainduko lituzke Eiderrek, eta gainerako Eusko Jaurlaritzak ordaintzen dio etxearen jabeari. Baietz ala ezetz erantzun daiteke. Bi aldiz ezetz erantzunez gero, Etxebidetik baja ematen dizute. Etxea gaur ikusi dugu, Itxasmendin. Indamendi kalea, 14. Egia esan, oso ondo dago. Eta 295 euro hilean, Zarautzen... ba tira... Jabetzan zerbait aurkitu arte, ez dago batere gaizki.
2. Agurtzane haurdun dago.
Larunbatean egon nintzen Agurtzanerekin, eta ezusteko berria: haurdun dago!
Badira hainbat hilabete mutil-laguna duela (ez dakit izenik ere, baina kriston tipoa da. Biak elkarrekin ikusi eta pozteko horietakoa), eta orain haurra izatera animatu dira. Oso-oso gustura zauden biak. Pare bat hilabete daramatza haurdun. Puntazo, e!
Besterik ez oraingoz.
Zuek, zer moduz Nagoreren "despedida"?
Larunbaterako planik bai? Nik, berez, lana daukat... baina parrandaren bat baldin badago... Zuek agindu!
Besarkada bat,
Gari