2006/07/12

Larunbat gaueko sanferminak

Hona hemen larunbateko zenbait argazki.


[11:00etan Azken Portun geratu eta eguerdirako iritsi ginen Iruñera. Bero ederra egiten zuen!]


[Alazne azkenean ez zen animatu, baina gogoan izan genuen!]


[Gaua iritsi ahala, parrandarako gogoa ere areagotzen joan zitzaigun]


[Korearrek egundoko koheteak dituztela-eta, aurtengo Azken Portuko jaietarako txupinazoak erosteko negoziatzen]


[Kaldereria kalean, sua, bengalak, eta parrandarako giro ederra!]


[Xiana eta Asti. Viva Galiza ceibe!]


[Goizaldeko 06:20 aldera, zalantza: entzierroa iritsi arte eutsi, edota etxera joan eta entzierroa telebistan ikusi...]


[Azkenean, furgonara lotara joan zirenak esnatu genituen, Luxek eta Ainhoak Berriozarren utzi zitugen etxera eramanarazteko]


[Eta hozkailua hustuz, sofan ikusi genuen entzierroa, eta handik ohera, beste urteetan baino apur bat txintxoago].

GORA SAN FERMIN!!!

PKN

2006/07/11

SAN FERMIN TXIKI




Kaixo San Fermineroak
Zer moduz pasa duzue? Oraindik erresakarekin edo? San Fermin gaua goxatu ez dugunok jakin nahi dugu zer moduz ibili zareten.
Honako mezu hau koadrilako piura txikientzat da. Itziar Eizaguirreren ahizpa Iruñan bizi dela eta atzo bertan izan ginen San Fermin-etako beste ikuspegi bat ezagutzen. Merezi du. Erraldioak oso oso dotoreak, hori da dantza egitea. Eta buruhaundiak? benetan inpresionatzen zuten. San Fermineri (argazkian ikusi dezakezue) lore batzuk emateko aukera ere bazegoen, baina kola izugarrizkoa zenez paso egin genuen. Oso giro polita zegoen. Beno, aukeran bero gehiegi. Baina tira alkoholik gabeko zerbeza pare bat eta kitto.
Muxu bat denentzat.

2006/06/28

San Fermin, San Fermin, San Fermin...


Sanpelaioetako erresaka pasatu gabe (atzo gauean oraindik txosnetan koadrilako zenbait lagun geratzen ziren, oraindik ere gazteak garela erakutsi nahian), dagoeneko hurrengo parranda handiaren proposamena mahai gainean jarriko dugu.

Izan ere, astebete besterik ez da geratzen sanferminak hasteko, eta aurreko urteetako esperientzia ikusita, eta aurten ere koadrilako batek baino gehiagok dagoeneko larunbatean Iruñera joateko asmoa agertu duela ikusita, honakoa da proposamena:

—UZTAILAK 8, LARUNBATA, 15:30ak aldera geratu eta Iruñera, sanferminetara. Ohi bezala, igande arratsaldean itzuliko ginateke.

Dena esan dago, ezta?
GORA SAN FERMIN!!!

PKN

2006/06/23

Koadrilako lehen politikoa

Gaurko egunkariak zabaldu eta... ieeeeup... hori da ezustekoa hartuko zuena akaso batek baino gehiagok.
Zarauzko Aralarrek jendaurreko lehen agerraldia egin duela, eta tartean, Aser.



Eta PIURAren hasierako urrezko arauek PIURAn politikaz eta arraunaz ezin zela hitz egin esaten bazuten ere,
koadrilakoren bat tartean baldin bada salbuespenak egin izan ditugunez, oraingoan ere,
lerro hauek erabili nahi ditut Aser eta konpainiaren ekimenari ongietorria emateko.

Izan ere, Aser, ezberdintasun guztien gainetik, animoak eta besarkada handi bat bidali nahi dizkiat hemendik.
Estimatzekoa duk atzo erakutsi zenuten ausardia, ohiko politikoek, ohi bezala [atzo Donostian, esaterako] benetako arazoekiko paso egiten jarraitzen duten bitartean.
Suerterik onena opa dizuet.
Ustelkeriak jandako herri honetan beti baita albiste ona haize fresko bolada berri bat.

Gari

2006/06/19

Pelaio, Pelaio...



Kostako zaigu larunbatean Aserrek prestatutako arkumea baino ezer ederragorik prestatzen, baina aurten iazko titulua behintzat defenditu egin beharko dugula komentatu zuen jendeak larunbatean.
Aser eta Alazne, berriz, baltsa karrerarako ere prest agertu ziren, baina ez da denbora askorik izango aste honetan horretan hasteko.
Paella Lehiaketarena eta ondorengo bazkariarena, berriz, errazagoa da.
Luzatu gabe, bada, berriro ere galderak:
· Zenbat izan gaitezke?
· Sua eta bonbonak lortzeko nola ibiliko gara?
· Blusak garbituta al dituzue?
· Beste proposamenik ba al da?

Eta eutsi astelehenari, datorren astekoa ez da samurragoa izango eta!

PKN

2006/06/07

EKAINAREN 17an izango da Mantek eta Eneritzek antolatutako afaria

Atzo, azkenean, koadrilako dozena bat lagun elkartu ginen Xoxoa tabernan, Mante eta Eneritzen deialdiari erantzunez,
eta finkatu genuen afaria egiteko eguna: EKAINAREN 17a, larunbata, sanpelaioen aurreko asteburua.
Soziedaderen batean egingo dugu afaria, eta aurrerago zehaztuko dugu hitzordua.

PKN

2006/06/06

UDAKO EGUTEGIA, denon artean osatzeko

Aupa!

Gaur kafe-bilera polita dugu Azken Portun, eta badirudi, aurreko mezuak izan dituen erantzunak ikusita, koadrilako hainbat lagun bilduko garela. Primeran! Bertan zehaztuko dugu Mantek eta Eneritzek egin nahi duten afaria noiz izango den. Dena dela, eguraldi ederra dugu dagoeneko, sargori egiten du, uda gainean da, eta batekin eta bestearekin hitz eginez, eta batez ere aurreko astean Getarian hasita bota genuen parrandaren antzeko gehiago gozatu nahian, UDAKO EGUTEGIA lehenbailehen egitea beharrezkoa iruditu zait, hartara denok jakin dezagun zer dagoen, noiz, eta koadrilako lagunekin noiz izan dezakegun aukera solasean aritzeko, afaltzeko, biltzeko edo parranda egiteko.
Niri, boteprontoan, hauek behintzat okurritzen zaizkit.
Baina guztion artean moldatu, hitz egin eta zehaztu beharko ditugu.
Gero, jakina, plan batzuetara batzuk bakarrik animatuko dira, eta agian beste batzuek plan berriak proposatuko dituzte. Hori da egutegi honen helburua. Hemenik egun batzuetara, gutxi gorabehera, udako egutegia osatuta izatea, elkarrekin noiz, non eta nola egoteko aukera dugun aldez aurretik jakin dezagun, beti ere inprobisazioa gauza ederra dela oso kontuan izanda.

Muxuak denoi.

Gari



EKAINA:
· 17: Koadrilako afaria, Mantek eta Eneritzek antolatuta.
· 23: San Joan bezpera.
· 24: Sanjoanak.
· 25: San Pelaio bezpera: paella lehiaketa, baltsa karrera portutik hondartzara…
· 26, 27: sanpelaioak

UZTAILA:
· 7, 8, 9: sanferminak
·

ABUZTUA:
· 10, 11, 12: Azken Portuko jaiak.


IRAILA:
· 9: Euskal Jai eguna.
· 23: Manteren despedida (???)

URRIA:
· 7: Eneritz eta Manteren ezkontza.
· 21: Koadrilen Eguna.


Hauez gain, honako hauek ere geratzen zaizkigu:

—Arrantza Eguna.
—Udan egin beharreko afariren bat edo beste…

2006/06/05

Bihar, asteartea, kafea afari-fetxa jartzeko

Jakingo duzuenez pasa den ostiralean Mantek antolatu nahi zuen afaria bertan behera joan zen jendearen agenda arazoak zirela-ta. Hori dela eta Asteartean kafetxo bat hartzeko geratzea okurritu zitzaion "zumaiarra"ri, 21.30tan Xoxoa tabernan. Zenbat eta jende gehiago egon fetxa hobea aukeratuko dugula bota zigun. Beraz, badakizue, ahal duzuenak.........
BIHAR, ASTEARTEA, 21.30TAN XOXOA TABERNAN.

2006/05/30

Koadrilako hiru lagunen irratsaioa, Arraio Irratian




Misterioa, kontu ilunak, azalpenik ez duten gertaerak, kondaira bereziak, euskal mitologia, sorginak, banpiroak, gure herrietako istorio harrigarriak, beste aldera igarotzeko ateak...
Askotan hizpide izan ditugun kontuak dira. Orain, laster, Asti, Kattalin eta Gariren eskutik gogoratu eta ezagutu ahal izango ditugu, asteartero, ilunabarreko 21:00etatik 22:00etara, Zarauzko Arraio Irratian.

Laster izango duzue gure berri...

2006/05/29

Zorionak maiatzaren 28kooi!



Pentsatzen dut gehientsuenek zuzenean eta egun berean (edo bezperan) zorionduko zintuztetela baina gainontzekoak ere gogoratu gara (bestela Hitzan begiratu eta listo). Beheko argazkiak ikusita, eta hori hasiera besterik izango ez zela pentsatuta, ondo ospatua geratuko zen. Baina jakinmina piztu didazue... Kontatu pixkat gehiago...Zer gertatu zen gero, arratsaldearen bukaeran, iluntzean...Azken argazkikoa nor da? Zer esan nahi du horrek?
Dena dela, ZORIONAK ASTI ETA AXI!

Arrainik ez, baina giro ederra eta maitasuna, tope!

Atal honi AKI HAY PIURA deitu beharko geniokeela proposatu zuen aurreko astean Olatxok, baina larunbatekoa ikusita, KORAZON KORAZON ere izan zitekeen... Izan ere, arrantzarako plana behar zuenak ez zuen zerikusi handirik izan arrantzarekin, eguerdian bina sardina jan bagenituen ere (espabilatuenek, hiru).

Puntualitate askorik gabe hasi zen agertzen jendea Aser eta Kattaren etxe atarira, baina azkenean koadrilako hamabi lagun ere elkartu ginen Urdaneta tabernan.


Behin arrantzara joatea beste baterako uztea erabaki ondoren, Getariako Euskal Jai egunera joan ginen eta, egia esan, parrandarako gogoa sumatzen zen hasieratik...


Flipa... santuei laguntza ere eskatu zieten batzuk...


Baina auskalo zer ulertu zuten santuek!


Parranda ederra bota genuela agerikoa da, oraindik arratsaldeko 16:00ak zirela kontuan hartuta behintzat...


Beste batzuk, berriz, santuen laguntza askorik gabe moldatzen dira...


[Badakigu KORAZON KORAZON aipatu dugula hasieran, eta maitasuna tituluan, baina argazki batzuk gordetzea erabaki du Piurarekn Komite Nagusiak. Baina... ummmm... badakizue: maite zaituztegu!!!]

Muxuak denoi!

PKN

2006/05/26

BIHAR, 11:00ETAN, ASERREN ETXEKO ATARIAN

Bertsolariei, bat-batekotasuna gustukoa duzuenoi, inprobisatzaileei, arrantzale kaxkarrei, anarkistei, oraindik gazte sentitzen direnei, parrandarako gogoa dutenei, bakarrik sentitzen direnei, lagunartean egoteko gogoa dutenei, antolatzaile makalak direnei...
BIHAR, LARUNBATA, 11:00ETAN, ASERREN ETXEKO ATARIAN, AZKEN PORTUN.

[Eta gero ikusiko dugu nora joan, arrantza egin ala ez, non bazkaldu eta gainerako guztia].

Ale, bihar arte!

PKN

2006/05/25

ING DIRECT Banku birtualarekin kontuak dituztenentzat...

Gaur goizean iritsi zaidan kontua da, eta ez zait Internet bitartez iritsi. Nahiko zuzenean iritsitako kontua da. Ez dakit dagoeneko bolo bolo dabilen kontua den, baina nik badaezpada esan beharra daukat. Datozen egunotan ING DIRECT banku birtuala interbenitu egingo duten zurrumurrua iritsi zait. Azken aldian entzuten diren fraude guztiak kontutan hartuta ez da txantxetako kontua.

Xabi

2006/05/24

ARRANTZA EGUNA

Larunbateko plana aurrera al tziak? Ez leoke gaizki txalupa lortzea, zer iruditzen? Astik txalupa eramateko baimena badu eta ni txalupa lortzen saia ninteke, baina horretarako lehenbailehen mugitu beharko nintzateke. Krixton plana iruditzen zait, eta egun hauetako eguraldia mantenduz geo earki pasatzeko aukera izango diau. Bestalde ura hotza baldin badago ere neopreno jantziak lortuz geo Mollarri alden edo Orioko mojoi inguruan arrantzarik egin gabe itsasazpiaz gozatzeko aukera izan genezake (6 bat pare aleta eta betaurrekoak lortzeko ez dut arazorik). Bazkaltzeko aukera ezberdinak daude, sozietatea, parrillada bat nonbait, ... Beaz zuen ideien zain geatzen naiz, ea hautako arrainen bat harrapatzen diagun, jejeje...



2006/05/19

Zorionak, Eneritz!


Gaurko HITZAn jartzen duen moduan, bizi al gea eooo?!!!
Ondo pasatu eguna, eta ea noiz ospatzen degun!

28 muxu handi!!!

PKN

2006/05/10

Kuadrilako I-go furgosafari proposamena

Norbaitek noizbait kontuak atera al ditu zenbat furgoneta dauzkagun kuadrilan? Ba badira mordoxka bat. Horrenbeste furgoneta edukita zergatik ez dugu asteburu pasa bata antolatzen Landetara adibidez? Furgonetez baliatuz akanpada bikain bat antola dezakegu.
Pentsa, bakeroek indioen erasoak saiezteko beraien karromatoekin korroak formatzen zituzten modu berean antola dezakegu gura akanpada lekua. Honela gendarmeak hurbiltzen ere ez dira ausartuko. Asterix eta Obelixen abentura denak afari eder batekin bukatzen diren moduan, guk ere afari eder bat egin dezakegu gure herrixka partikularrean. Basurde errea beharrean kostilla erreak izango genituzke baina tira....Aste buru pasa ederra litzateke dudarik gabe.

[Olatxoren proposamena ilustratzeko argazki egokia. Lekua eta data: Etxarriko Gazte Topagunea, aurtengo Aste Santua. Bai, bai... Gezurra badirudi ere, oraindik, gazte eta errebelde sentitzen direnik badugu koadrilan! Eta horko hori, ba bai... Aser da! Astik izandako istripua eta gero, azkenean bera izan zen Kattalin eta Gariren batera Gazte Topagunean! Imaginatu hirurak furgoneta batean: hura zen hura zurrunka hotsa eta marihuana usaina!].

2006/05/09

Agurtzanek ostiralean izan zuen haurra: Ibaia

Bazenekiten Agurtzane haurdun zegoela.
Bada, pasa den ostiralean, maiatzaren 5ean izan zuen haurra.
Oraindik, bihar edo etzi arte, Iruñean jarraitzen du, erietxean, baina ondo joan omen da guztia.
Ibaia izena jarri diote haurrari.

Jakin dezazuen, besterik gabe.

Ondo segi!

gari

2006/05/05

ITZIAR HAURDUN DAGO!!!



Mixik isil-isilik idatzi du, oihartzun askorik gabe, beheko mezuaren bosgarren komentarioa.
Baina bere mezua handitu eta titularrera ekartzeko modukoa da, dudarik gabe!!!

Hauek dira bere hitzak:

"Azken aldian kalabaza dexente ematen ari natzaizue, urtebetetze afarian, orain... Asuntoa da bi hilabete eta zerbaiteko nagoela, haurdun bai, eta gorputzaldi "horrorosoarekin" gainera. Horregatik ez nintzen joan aurrekora (ezin parrandarik egin) eta horregatik pixkatean lasai xamar egon beharko dut, hobeto sentitu arte. Dena ondo joanez gero, urtea bukatzerako koadrilan beste kakanarru bat. Eongo gatxink!".


AUPA MIXI!!!! ZORIONAK!!!!
ETA HIRI ERE BAI, XABI!!!

Hau ospatu beharra dago!!!

Muxu erraldoi bana.

PKN

2006/05/02

Koadrilako I. Arrantza Txapelketa



Ideiak bonbero ideia dirudi, badakigu, baina, tira... proposamen bat besterik ez da.
Egunotako eguraldiarekin, eta itsas ertzean edota arroketan kainaberarekin arrantzan ikusten den jende guztia ikusita, haurtzaroko oroitzapenak sortu zaizkigu. Zenbat denbora da amuarekin karraspio bat harrapatu duzuenetik? Gehienentzat, asko, ezta?
Ba hau da proposamena (data eta gainerako guztiak aldatu daitezke!).

MAIATZAK 27, LARUNBATA, 15:30etatik aurrera, KOADRILAKO I. ARRANTZA LEHIAKETA:

—Kainaberarekin.
—Elkarren ondoan.
—Lekua, aukeratuko dugu.
—Ondoren, afaria egingo dugu soziedaderen batean.
—Eta gauerditik aurrera, M28koen urtebetetzea denez, ospakizunerako eta parrandarako aitzakia ez da faltako.

Zer diozue? Einnnnn????

2006/04/28

Mahai borobilerako proposamena

Atzo arratsaldean Orioko hondartzan ireki duten jatetxearen inaugurazioan izan ginen. Itsasoari begira dagoen mahai borobila gustatu zitzaigun. Zortzi aulki. Hor zortzi onenen bilkura egin beharko genuke, pentsatu genuen. Nortzu dira (gara) baina zortzi onenak? Hasteko gure buruak jarri genituen: Nagore, Alazne eta ni neu. Falta diren bostak deialdi honi baiezkoa emanaz erantzungo dioten lehenak izango zirela erabaki genuen. Berandu gabe zortzientzako mahaia erreserbatu eta hitzordua jarri genuen: GAUR, 20.30etan Orioko Aterpe tabernan elkartuko gara mahai borobila inauguratzeko. Zeren zain zaude, erantzun!

Miren

2006/04/27

Pelikularen bat gomendatzeko ?

Aupa kuadrilla !

Gaur nere lagun batekin zineko plana egin det. Bateren batek ikusi al du azkenaldi honetan pena merezi duenik??
idatzi mesedez, a tiro fijo juteko.
merziz,

amaia

2006/04/25

Zorionak, berandu bada ere.

Honezkero ahaztuta geundela pentsatuko zuten Olatxok eta Joxanek, baina ez!
Zorionak, bikote!
Dagoeneko koadrilako beste bi sartu dira 31 urtekoen talde berezi bezain efimeroan. Pote bat ez ordaintzeko ihesi ote dabiltza?

2006/04/20



Epa lagunak!

Bihar etxeko haundiak 3 urte egiten ditu eta Astin merendola txiki bat egingo dugu. Beraz nocilla-ko binbo goxo bat jateko gonbitea luzatzen dizue denei. Arratsaldeko bostetatik aurrera astiko jolas lekuan egongo gara.

Noski: opariak ez dira onartzen.

Muxu bat denei.

2006/04/12

Gure kanpin-denda bizi al da?

Nere ahizpak ea oraindik kanpin-denda badaukagun galdetu dit. Topagunera joatekoa da eta kanpin-denda behar du. Norbaitek baleuka edo oraindik bizi ote den edo ez baleki idatzi dezala mesedez.
Miren

2006/04/11

Otzarreta kopako finalean eta Zubiondo ligakoan

Joxean, Asti eta Xabier Apirilaren 30ean izango diren Playerotako Finaletara iritsi dira. (Barkatu idazteko modua, baina esku batekin ari naiz ta pazientzia iada bukatu zait... alegia motxian idatziko dudala)

Joxeanek eta Xabik jokatuko dituzte beraien finalak zerbait okertzen ezpada behintzat...
Astik, alegia nik, bandatik ikusiko du. Igandeko partiduan mina hartu zuen, ukabila hautsi zuen eta hiru astetarako igeltsua du ezker beso osoan.

Gari eta Kattari: igandean mezua bidali nizuen... Gari, hi telefonoik gabe habil... alegia nahiko lan Topagunera juteko.

Bi egun damazkit ta desesperauta nao. A ze lanak galtzerdi puta bat jazteko... ta botoiak... ta dutxa?...

2006/04/10

Urriaren 7an, Eneritz eta Manteren boda!

Dudarik gabe, egundoko albistea eman zigun larunbatean Olatxok: urriaren 7an Mante eta Eneritz ezkontzen direla, alegia.


Zorionak biei!!!
Hasi data agendan apuntatzen: urriaren 7an, eguerdian, boda, Elkanoko ermitan, eta bazkaria Aiten-Etxen!


Portzierto: atzoko partez, zorionak Mixiri eta Kattalini!

PATINEN IKASTAROA

Kaixo lagunak !
larunbateko afariko konbersaziotako baten arira, hemen ikastaroaren inguruko informazioa:

Hasiberrientzat ikastaroa (ni bezakoentzat alegia):
Maiatzaren 2tik ekainaren 21era. Astearte eta asteazkenetan 19-20tara. Prezioa 46 €. izenematea apirilaren 20a baino lehen gaztelekuan.

Hobekuntza ikastaroa: zerbait dakitenentzat baina adibidez nagore bezala "frenatzen" ez dakitenak edo giroak egiten e.a.
Maiatzaren 3tik ekainaren 22ra. Asteazken eta ostegunetan 19-20tara. Asteazkenetan hortaz, bi taldeak elkartzen dira 2 irakasleekin. Prezioa berdina.
animatzen al da norbait?
nik asteazkenetan ezin det, baina agian utziko didate "mixto" bat egiten...

muxu danoi eta eutsi astelehen gogor honi.

amaia

2006/04/08

Gaurko afaria Kurpilen izango da, 22:00ak aldera

Gaurko afaria, azkenean, Kurpil elkartean izango da, Vista Alegren.
Izan ere, atzo Aserrek afaria izan zuen bertan, eta generoa sobratu zitzaiela eta han utzi zuela esan digu.
Erosi beharreko guztia ere lotuta dago.
Beraz, lasai, ez gara goseak geratuko.

Hitzorduak:

—20:00etan, Salegin.
—22:00etan, Kurpilen.


Gero arteeee!

2006/04/07

Estresa kentzeko proposamena


Honezkero jakingo duzuen bezala, Azken Portuko festetako komisiyuari, abuztuko festetan ez ezik, urte osoan zehar ere bazterrak nahasteko gogoa sartu zaigu aurten, festek 75 urte betetzen dituztela-eta.
Horren harira, martxoan EZ DUTE UDABERRIA GELDITUKO 18/25+++ ekimena jarri genuen martxan, lehen Santa Klarako monjena zen zelaia parke bihurtzeko proposamena eginez. Martxoaren 18an eta 25ean aritu ginen auzolanean, eta orain, asteburu honetan, +++ hori egiteko ordua iritsi zaigu.

Eskabadorak, kontainerrak, loreak, hesolak, eta gainerakoak lortu ditugu dagoeneko, eta gaur, bihar eta etzi jardungo dugu auzolanean.
Desbrozadora eskuetan hartu eta pare bat orduz aurrean harrapatzen duzun guztia mozten jardutea estresa kentzeko egundokoa da, benetan!

Beraz, asteburu honetan, gaur, bihar eta igandean, guztiak gonbidatuta zaudete Azken Portura!
Koadrila erdia, gainera, bertakoa dugu ia!

ANIMATU!!!!

Gari

2006/04/06

Larunbatean afaria

Larunbateko plana, beraz, aurrera doa, eta arrakastaz gainera!



Orain, elkartzeko ordua eta afaltzeko lekua zehaztea besterik ez zaigu geratzen.
Oraingoz, hau da daukagun panorama…

BAIEZKOAK:

—Asti
—Aser
—Alazne
—Eider
—Gari
—Iñaki
—Ainhoa
—Olatxo
—Eba
—Amaia
—Nerea
—Nagore
—Asier

EZEZKOAK:
—Miren
—Mixi
—Mante
—Eneritz
—Olax

DESAGERTUAK:
—Joxean eta Nagore.

2006/04/03

ZORIONAK, ASER!!!



Atzo bete zituen 31 urte Aserrek!
Zorionak, bada!!!

Ea noiz ospatzen dugun!!!

[Horrekin lotuta: atzo Aserren urteak, datorren igandean Mixirenak. Eta aspaldi elkarrekin egon gabe gaudenez, zer diozue datorren larunbatean, apirilaren 8an, afaria egiteari buruz? Poteo txikia eta bokata-jana izan daiteke, edota beste zerbait (oso garestia ez baldin bada!)].

Besarkada bana.

PKN

2006/03/30

Kontsulta bat

Egunon!
Ostiralian sagardotegira guaz laneko danak eta bueltako autobusa antolatzen ai naiz. Jakin nahi nuke ea ze ordutan bukatzen dan folloia Hernanin edota Astigarragan. Norbaitek ba al daki tabernak noiz ixten dituzten?

Eskerrikasko... muxutxue.

p.d.: aupa Nerea... ba bai... bazan ordua...

asti

2006/03/29

Epa berriro!
Asmatu dut baina zein naizen esatea falta zen. Beno argazkia ikusita nahikoa zen, ezta?
Ostiralero Alazne eta biok korrika zaioa egiten dugu eguerdi partean eta gero nere etxean bazkaltzen dugu. Aste honetan, plana ostegunean egingo dugu. Korrika egiteko gogoa duenak esan besterik ez dauka.
Muxu haundi bat lagunak.
Nagore: Zer moduz Londres aldean?
Nerea.
"Aupa athletic" Beste batzuk gehiago sufrituko dutela....

PRUEBA


Ba da ordua ezta?
Ea ondo egin dudan.
Muxus

2006/03/23

"Hitz egin al daiteke?"

Nagoreren galdera:

"Por tzierto, SU-ETENAz hitz egiterik ez da egongo blogean ezta?
Ni pozik!"

Zuek erantzun.

PKN

2006/03/21

Larunbatean sagardotegira!

Zentzumen berezi bat du PKNk; izan ere, asteburu honetako plana asmatu du: sagargotegira goaz! Datorren astean Javiren urtebetetzea dela aitzakia hartuta Rezola sagardotegian bazkaria antolatu dute Alaznek eta Jabik.

Javiren koadrillakoak ere han izango dira. Eta asmatu plana! Goizean kartetan ibiltzera. Baina ez musean edo tutean, kart autotxo horietako zirkuituan. Eta gero bazkari ederra sagardotegian.

Sagargotegira joan nahi genuela? Ba horra hor plan eder askua!

Animatu eta deitu Alazneri joango zarela esateko (ahal bada ostegunerako, sagardotegian zenbat izango garen esan beharko du eta).

Txooooooooootx!

Nagore (Alazneren izenean)

2006/03/20

Afaritxo bat?

Elkarrekin afari bat egin eztugula denbora gehitxo pasa ez ote den sarritan entzun dugu azkenaldian...
Zer diozue? Arizia (Aixiya) sagardotegian bada ere, bertatik (gehienontzat)bertara...

PKN

2006/03/15

Javiren aita hil da

Aupa!

Ez dut datu gehiagorik, eta ez dut Alaznerekin ere hitz egin, baina Astik oraintxe telefonoz komentatu didanez,
Javiren aita hil da.
Norbaitek datu gehiagorik edota hiletari buruzko konturik baldin badaki, nahi eta ahal duena akaso antolatu daiteke hiletara-edo joateko.

Oraingoz, besarkada handi bana Javiri eta Alazneri.

PKN

2006/03/08

Ausnarketarako eguna


Goiza gogor hasi dut, indarrean. Kristonak eta bi idaztekoa nintzen. Egunak merezi du: emakume langileon eguna da. Baina pixkanaka indarrak haitzen joan zaizkit. Eta, azkenean, lerrotxo hauek baino ez dauzkat emakumeoi muxu haundi bana bidaltzeko. Eutsi gogor! Egunerokoan indarra eginda, mundu hobe bat lortuko dugu.

Eta mutilok etzazue muturra okertu. Zuekin gaude eta gurekin behar zaituztegu.

Nagore

2006/03/01

Hegazti-gripearen aurkako brigada



Hegazti-gripetik salbu gaude. Larunbatean koadrilako batzuek Zarautz guztiz desinfektatu genuen. Beraz, lasai jan oilaskoa!

2006/02/24

Badakigu zertaz mozorrotu!!!

Kostata baino atzo gaueko bilerak eman zituen bere fruituak. "Brain storming" latz bat eta gero honakoa adostu genuen han bildu ginenok: hegaztien gripea pilpilean dagoen kontua dela eta gripea eta hegaztiak akabatzeko edota fumigatzeko patrulleroez mozorrotzea. Alegia, en plan brigada antitxapapote.

Oraintxe bertan gure lantegi aldamenean dagoen lan tresna eta laneko arropen almazen batean izan naiz eta han denetik daukagu eta nahi adina. Honakoak badituzte:

Buzo txuria, txano eta guzti: papel plastifikatua da. Oso fina, kremallera eta guzti. Pixa iteko arazoik ez. Prezioa: 6 Euro inguru. Talla desberdinak (S,M,L,XL,XXXL)
KatiuzkaK eta guanteak: "a juego" jutekotan kolore berdea izango beharko luke, katiuzkak kolore berdekoak soilik bait dituzte. Prezioa: 6 Euro inguru guanteak eta 15 Euro inguru katiuskak

Maskarak: papelezkoak. Nahi adina dituzte

Ohar garrantzitsua: erostekotan gaur arratsaldean izan beharko luke eta 5:30ak baino lehen, beraz ordu horretarako zenbat garen jakin beharko genuke.

Beste kontu bat: txita edota oilaskoz ere mozorrotu gaitezke. Agian buzo horiak ere badituzte (galdetzea ahaztu zait), edo bueno buzo txuriak margo ditzazkegu.
Bururako txano edo pistinako gorro hori bat eta kresta bezala latex-eko guante bat ipini genezake.....

Astindu mobilak edo bidali mezuak 5:30ak baino lehen!!!!!!

2006/02/23

Azken Portuko I. Bertso Tourra, ostiralean

Aupa!



Abuztuko festak antolatzearekin nahikoa ez, eta aurten Azken Portuko komisiyoko kideek urte osoan zerbait egitea erabaki dugu, ahal bada, hilero. Urtarrilean auzoko beste mural bat pintatu genuen, eta otsailean Azken Portuko I. Bertso Tourra antolatu dugu. Bihar izango da:

Fredi Paia eta Xabier Silveira bertsolariekin eta trikitilariekin, auzoko tabernak zeharkatuko ditugu, ostiraletako poteoa bertsoz, trikitixaz eta giro ederrez betez.
Komisioak, pintxoak ere egingo ditu, eta hamabost tabernako ibilbidean zehar, pare bat geldialdi egingo ditugu, pintxoak janez indarrak berritzeko. Hori izango da biharko horretako “afaria”. Gainerakoa, tabernaz taberna inprobisatuko dugu, Paia eta Silveiraren doinu eta neurrian.

Koadrilako asko Azken Portun bizi dira, eta beste hainbat, Azken Portukoak izan arren, exilioan bizi gara halabeharrez, baina bihotz-bihotzean daramagu Azken Portuko kasta...

Beraz, bihar, nahi duenak, parrandarako eta lagunartean ondo pasatzeko gonbidapena eginda dauka.
Nahi izanez gero, Azken Portuko tabernetan barrena ikusiko gara.

Besarkada bana,

Gari

2006/02/22

Inauteriak prestatzeko deialdia


Iepa koadrila!!

Olaskoagan bronka entzun behar izan det mozorroa prestatzeko ez gealako geau, beaz ostegunean bea datorrenez kafe bat hartzera gonbidatzen zaituztet nere etxera. Gaueko 9tan gea gintezke eta ordurako jendeak hainbat mozorro pentsa ditzala... Adibidez... Jejeje....


Aser

2006/02/21

Inauteriak....

Asierren deia jaso det oaintxe. Honek astebukaerko eta inauterietako gogua daka...
Norbaitei zerbait okurritu?
Igandian Aser ta Alaznekin eon nitzan eta ostiralian Olatxokin... mozorro ideiaik ez.

Otrakosamariposa: gaur 8tan norbait Donostira, Anari, Zebra?

asti

2006/02/17

Bihar, 20:00etan, Eguzkin?

Iepa denoi!



Bihar, azkenean, koadrilako 8 lagun animatuko gara HITZAren bigarren urteurren festara.
Autobusa 20:30ean aterako da, Tarin tabernaren paretik.
Geratuko gara 20:00etan Eguzki tabernan?

Azkenean, Asti, Amaia, Alazne, Olatxo, Eva, Aser, Kattalin eta zortzirok joango gara koadrilatik.
Eiderrek igande goizean lana du, eta azkenean ez da animatuko.

Ale, bihar arteeeee!
Txooooooootx!!!

2006/02/15

Hitzaren festa

Norbaitek hartu al du festarako tiketik? Ba al goaz? Nola gabiltza? Gaur omen da azken eguna apuntatzeko.

Asti

2006/02/10

Gero arte blog

Hau ez da agur bat, baina badago zerbait aldatuko dena. Baina zertaz ari zara? Astelehenetik aurrera lanpostuz aldatuko naiz eta ez naiz ordenagailuaren aurrean egongo orain bezela. Motorizatuta ibiliko naiz Zarautzen bueltak ematen. Ez dakit blogean sartzeko aukerarik izango dudan... Saiatuko naiz ahal dudanean konektatzen.
Gero arte!

Miren

2006/02/07

Ostiralean zinera!


Ostiral honetan zinera joateko plana egin dugu Nagore eta biok. Cowboy-en pelikula entsutetsu hori (Black...mountain edo)ikusi nahi dugu. Apuntatzen al zarete? Iluntzean izango litzateke, zerbait afaldu eta hamarrak aldera izaten den saioa ikusteko. Ostiralean bertan zehaztuko dugu plana, kartelerako ordutegiak eta ikusi ondoren.
Animatu!
Miren.

2006/02/02

HITZAren II. urteurren festa



Iepa!

Datorren otsailaren 20an Urola Kostako HITZAren II. urteurrena beteko dugunez, urteurren festa antolatzea erabaki dugu aurten ere. Iazkoa ondo egon zen, lagun giroan, baina langileak erotu egin ginen denentzat kostillak prestatzen, eta aurten festa sagardotegi batean egitea erabaki dugu.
OTSAILAREN 18an izango da, larunbatean, Azpeitiko Añota sagardotegian.
Deialdia irekia izango da, baina errealistak izanda, asmoa, HITZAko lankideak eta gure hurbileko lagunak eramatea da, lagun giroko parranda majo bat egiteko: 100-125 bat lagun biltzeko asmoa dugu gutxi gorabehera.
Afaria 22 eurotan izango da, eta afaria eta autobusa, Zarauztik edota Oriotik, 26 euro inguru (hau zehazteke dago, baina laster jakinaraziko).
Sagardotegira joan, eta han parranda (trikitilariak —Agosti eta Barrena—, bertsolariak, eta inprobisazioa). Gero, buelta, autobusean.

Beraz, nahi duzuen guztioi animatzeko gonbidapena egiten dizuet. Iaz koadrilako batzuk agertu zineten urteurren festara. Aurten, antzeko giroa izango da, baina hobeto jango dugu, eta sagardotegian izango da parranda.

Besarkada bana,

Gari

2006/01/27

ELURRA ARI DU

Egun on!

Ostirala iritsi da eta gu denok mutu gaude. Ziur norbaitek baduela plana elurretara joateko. Ez eskiatzera bakarrik, hemen ingurura esan nahi dut; txanperoarekin eta. Elurra mara-mara ari du!

Miren

2006/01/20

2006/01/18

"Humor Amarillo" bueltan


Gure urteetako eskakizun eta errezo guztiek badute erantzuna! Humor Amarillo saioa bueltan izango da datorren 28tik aurrera Cuatro kanalean, 14:20an larunbat eta igandetan.
Gure koadrilan jarraitzaile sutsu asko dagoela badakigu...
ONDO PASA!!!

Asti

Axi Madriden (Madrilen?)


Axikin astelehen gauian hitzegin nun. Arratsaldeko interview kokakolerua ondo jun omen zan. Gustoa zeon. Erantzuna 8 bat egunetan izango omen du. Asteartian hasi zan Madrideko lanian. Ordundik eztet hitzein... ia zerbait bidaltzen dun... Las Ventas-eko etxiak eztu oaindik internet konexiorik izango.

Astebukaeran Zarautzen ikusteko aukera izango deula komentau zun.

Asti

2006/01/16

ASMATU DET ! ASTE BERRI ON DENOI !

nere lehenengo aldia da...
pixkat urduri nago, lotsati...
eta zer esan ?
eta nola egin?
praktikatuz hobetzen omen da eta ni horretarako prest !

eta zuek?

aste berri on denoi !

p.d. axi hiretzat SUERTE ! gaur arratsaldeko horretan...
coca-colakin ospatuko degu.

amaia

2006/01/13

Estekak ikusgai

Iepa!

Blogaren diseinuan aldaketa txikiak egiten ari naiz.
Argazkia moztuta eta batere zentratu gabe zegoenez, kendu egin dut.
Ea txukunago edo zabalago bat topatzen dugun, edota argazki hori bera beste nonbait sartzea lortzen dugun, blogera sartu orduko ikus dadin.

Bestalde, eskuineko zutabeko tituluak (links, archives... eta horrelakoak) euskaratu egin ditut: estekak, azken mezuak, mezu zaharragoak...

ESTEKAK atalean, koadrilako lagunekin zerikusia duten estekak edota link-ak jar ditzakegu.
Ez dakit: gero eta jende gehiagok ditu blogak. Nik ekainetik dut martxan nirea eta, lotsarik gabe, esteken atalean jarri dut: AZKEN PORTUA, HITZArenarekin batera.
Hartara, norbaitek hor klikatu besterik ez du webgune horietara joateko.
Beste norbaitek beste estekaren bat jarri nahi badu, abixatu, eta kito.
Nik uste dut interesgarria dela, koadrilako lagunak non gabiltzan ikusteko aukera eman dezaketelako esteka horiek.

Baina inori kontsultatu gabe egin ditudanez aldaketak, ba zuek esan zer diozuen...

Muxuak,

Gari

2006/01/12

Larunbatean... bazkaria!

Nerea, Gartxi, Irati eta Igorrekin egon nintzen atzo (earra familiya), eta larunbateko bazkariko kontuetaz aritu ginen: bazkaria Pedro Enean izango da 2:30etan, baina leku berean elkartuko gara 2:00tan.

Oraingoz Itziarrek bakarrik esan dio Nereari ezingo dutela joan; nik gogorarazi nion Garik lana duela. Eta gainerakook? Guztiak goaz, ezta? (Ez bazoaz Nereari deitu!!!!).

Hori ba, maittiak, larunbatean ikusiko gara. Muxu!

Nagore

2006/01/11

Bertsolari Txapelketa Nagusia dela eta...

Badakit pasata dagoela, ez dela nobedadea alegia, baina galdutako denbora berreskuratu nahian nabil; blogeko kontu zahar guztiak orain irakurri ditut!
Kontua da orain gogoratu naizela Eba azkenengoz Barakaldon ikusi nuela, BECen. Ni gradetan nengoen, amarekin, eta bera behean ikusi nuen, bi aldiz. Ez dut uste Eba ordenagailu aurrean egongo denik orain baina bueno. Koadrilako beste norbait egon al zen han? Auskalo, 13.000 pertsonen artean... Telebistaz jarraituko zenuten seguruenik batek baino gehiagok baina niri gehien hunkitu ninduena ixiltasuna izan zen. Bertan egonda bakarrik senti zitekeen hura, hainbeste jende han ixilik, zain, eta bitartean pertsona bat pentsatzen eta denok hari begira bertsotan noiz hasiko... Bereziki luzea eta gogorra izan zen Amets Arzallusek kartzelako bertsoei ekin aurretik hartu zuen denbora. Ze nerbioso jarri gintuen!

Miren.



2006/01/10

Ez da erraza blogaren kontu hau

Ez da erraza blogaren kontu hau, izan ere, pasahitza, klabea eta istoriak.

2006/01/02

Urteberri on kuadrilla!

Urtea ondo hasteko lanera etortzea modukorik ez dago: bihar urteko astelehenik gogorrena pasata egongo da! Umorea behintzat ez zaigu falta.

Oker ez banago Amaiak igande honetan bazkaria egitea proposatu zuen. Ez dakit kontu hori nola dagoen, baina guk behintzat ezin dugu ("beste" bataio bat daukagu: Asier aitajauna izango da). Zer moduz larunbatean elkartzen bagara? Gainera Astin etxeko inaugurazioa ere airean geratu da...

Ea 2006an ahalegintxo bat egiten dugun elkarrekin egoteko. Muxu!

Nagore