
Pentsatzen dut gehientsuenek zuzenean eta egun berean (edo bezperan) zorionduko zintuztetela baina gainontzekoak ere gogoratu gara (bestela Hitzan begiratu eta listo). Beheko argazkiak ikusita, eta hori hasiera besterik izango ez zela pentsatuta, ondo ospatua geratuko zen. Baina jakinmina piztu didazue... Kontatu pixkat gehiago...Zer gertatu zen gero, arratsaldearen bukaeran, iluntzean...Azken argazkikoa nor da? Zer esan nahi du horrek?
Dena dela, ZORIONAK ASTI ETA AXI!
7 comentarios:
Sinatzea ahaztu zait.
Gari, esplikatu gehiago: 17 ume egiteko gogoa? 34? Zer ibili zineten?
Antzematen zait lan ordu asko sartu behar ditudala gaur ezta? Eta ez dudala lanerako gogo ezta asmo haundirik ere bai ezta?
Galdera ikurraren botoia gastatu behar dut gaur???????????
Miren: ez dakit ni ote naizen azalpenak emateko egokiena... Astiri galdetu akaso (???). Edota Alazneri... Kattaaaaa... Non zaude??? Asti... Gogoratzen Salegin? Uffff... Eider oraindik lurretik barrez ari da oroitzen den bakoitzean... Asti, nik ere gogoan diat hire alkandora... Ummmm... Ez naiz gehiago piratekin aterako parrandara! Ez horrelako lagunekin behintzat! Portzierto, ostiralean afaria dugu, ezta? Aser: noiz jarri behar duk Mantek agindutakoa? Guk sartuko diagu (deialdiaz ari nauk), baina esan zer jarri behar den zehazki...
Miren, ikusten duzunez, hobe azalpenak beste nonbait eskatzea... Uffff... Zenbat denbora ez nuela tekilarik edaten! Eta zenbat denbora ez zuela banpiro batek nire lepora salto egiten... Ummmm... Eoeooooooo... Non zaudete? Esnatu al da norbait? Atzo kotxerik gabe, etxeko giltzarik gabe, mobilik gabe nengoen... Eta Olatxo eta Ebaren etxean aritu nintzen tinbrea jo eta jo... Enfin... Ke país! Maite zaituztet!
Muak, muak, eta muaaaaaaaak!!!
Ni zuzenean eta egunean bertan zoriondu ez nituenetako bat naiz. Beraz, barkatu Olas eta Asti, eta zorionak eta muxu handi bana! Edaderik onenera iritsi zarete, dudarik gabe.
Bale Gari. Konturatu naiz gehitxo dela blogean esplikatzeko. Izaten dira egun batzuk harrapatzen dituzunak, bizitzen dituzunak eta hori hor gelditzen da betirako bizipenen altxorra egiten. Esan nahi dut iruditzen zaidala handia izan zela asteburukoa eta edozein azalpen motz geldituko litzatekeela. KE OS KITEN LO BAILAU? OK?
Bai, Miren, bai... Dena dela, ea norbait animatzen den azalpenak ematera... Gustura entzun edo irakurriko nuke akaso oraindik ohean dagoen norbaiten kontakizuna...
Esaterako, Olaxkoaga santuei kandelak pizten ikustea historikoa da, ezta???
ni ere mixi moduan,zuzenean eta egunean zoriondu gabekoa naiz...
zorionak paria, eta muxu bana!
earra kakanastia! zerbait argi jarri berko da ba!!!!
bueno, behintzat blogari astindu bat eman diogu! Eta bestelako kontuak eta txutxumutxuak aurrez aurre gaudela.
Miren, neri berriz harridura-ikurrak ateratzen zaizkit!!!!!!!!!!
Publicar un comentario