Azaletik, sakon, luze, labur, serio, arin, gustura... Modu askotara hitz egin daiteke. Atzo egun osoan telebistari begiratu besterik ez zegoen horretaz ohartzeko. Nor ez dago gustura gaur? Gutxi batzuk. Gehienontzat behintzat, egundoko albistea da. Orain, betikoa, denok eman beharko ditugu urratsak prozesuak aurrera egiteko. Lizarraren hanka-sartze handienetakoa prozesua politikoen eskuetan soilik uztea izan zen. Hori behintzat ikasi dugu. Orain, behintzat, bateko eta besteko eragileetan badugu lana: auzoan, kalean, lantokian, lagunartean... Denak izango gara beharrezkoak, denon iritzia ezinbestekoa, kolore guztiek inolako mehatxu, jazarpen eta beldurrik gabe lekua izan dezaten herri honetan. Itxaropenerako garaia da. Eta goza dezagun lehen inpresio gozo honetaz, une gaziak iritsiko dira-eta geroago, fijo, zoritxarrez. Milaka lekutara begiratu beharko dugu, arretaz, zauriak orbain bihurtzeko arretaz lan eginez. Atzo gauean, ETBn Politicamente Incorrecto saioa ikusten, aspaldiko nire lagun bat sartu zuten telefonoz: 80ko hamarkadaz geroztik Kuban erbesteratuta bizi den euskal deportatu bat. Igandean Dueñas-ko espetxera noa, Palenciara, 19 urte kartzelan daramatzan Jokin Urain laguna eta idazlea bisitatzera. Mikel Larraren gutuna nuen lehengoan postontzian. Patxo Elolarekin parrandan aritu nintzen Astirekin batera duela zenbait aste... Zer gehiago nahi duzue kontatzea? Hastekoa, nahikoa. Pozik nago ni behintzat, itxaropentsu, baina zuhur.
Nik azken eguntardi fase euforikuak pasatzen ai naiz. Atzo lehenengo gauza kotxian Ruperren "Zaindu maite duzun hori" topea jarri nun, ekipua lehertzeko mouan. Gustoa nitxonk. Atomarporkulo, momentuz, serenidadia, trankilidadia eta atzo bota zian holako hitz emoziyo gabiak. Gozatzia meezi deula iruitze'zait, pixkaten badare.
Zer gehiago esan zuek esan ez duzuena. Azkenean iritsi zaigula hainbeste denboraz itxoin dugun momentua. Denok hobeto egingo dugu lo gaurtik aurrera. Eta hemendik aurrera, hitz egin eta gogoz lan egitea tokatzen zaigu.
Iritsi da azkenian ditxosozko su etena!!!! Jada pasa dira bi egun su etena aldarrikatu zela eta berria jakin eta ondorengo subidoia oraindik gainean dut, ea zenbat irauten didan subidoiak!! Ea behingoz arazoak konpontzen hasten diren, oraintxe inortxok ez dauka eta elkarrizketari oztoporik jartzeko aitzakiarik. Disfrutau une historiko honetaz!!
Aupa Kruadila!!! Nik ere nere poza azaldu nahi det. Ea hemendik aurrera nor garen eta zer nahi dugun azaltzen usten diguten ezentzunarenak egiteko aitzakirik gabe. Oztopoak ez dira faltako baina ilusioa somatzen da airean eta aurten haize-boladak gogor dabiltza...
7 comentarios:
noski baietz!
ni ere benetan pozik nago. hau aldatzeko modua bada...edozer alda daiteke bizitzan...ea amaieraren hasera den, denon lana beharrezkoa izango da.
iupi...
Azaletik, sakon, luze, labur, serio, arin, gustura...
Modu askotara hitz egin daiteke.
Atzo egun osoan telebistari begiratu besterik ez zegoen horretaz ohartzeko.
Nor ez dago gustura gaur? Gutxi batzuk.
Gehienontzat behintzat, egundoko albistea da.
Orain, betikoa, denok eman beharko ditugu urratsak prozesuak aurrera egiteko.
Lizarraren hanka-sartze handienetakoa prozesua politikoen eskuetan soilik uztea izan zen. Hori behintzat ikasi dugu. Orain, behintzat, bateko eta besteko eragileetan badugu lana: auzoan, kalean, lantokian, lagunartean...
Denak izango gara beharrezkoak, denon iritzia ezinbestekoa, kolore guztiek inolako mehatxu, jazarpen eta beldurrik gabe lekua izan dezaten herri honetan.
Itxaropenerako garaia da. Eta goza dezagun lehen inpresio gozo honetaz, une gaziak iritsiko dira-eta geroago, fijo, zoritxarrez.
Milaka lekutara begiratu beharko dugu, arretaz, zauriak orbain bihurtzeko arretaz lan eginez.
Atzo gauean, ETBn Politicamente Incorrecto saioa ikusten, aspaldiko nire lagun bat sartu zuten telefonoz: 80ko hamarkadaz geroztik Kuban erbesteratuta bizi den euskal deportatu bat.
Igandean Dueñas-ko espetxera noa, Palenciara, 19 urte kartzelan daramatzan Jokin Urain laguna eta idazlea bisitatzera.
Mikel Larraren gutuna nuen lehengoan postontzian.
Patxo Elolarekin parrandan aritu nintzen Astirekin batera duela zenbait aste...
Zer gehiago nahi duzue kontatzea?
Hastekoa, nahikoa.
Pozik nago ni behintzat, itxaropentsu, baina zuhur.
Patxo ez, Patxi.
Nik azken eguntardi fase euforikuak pasatzen ai naiz. Atzo lehenengo gauza kotxian Ruperren "Zaindu maite duzun hori" topea jarri nun, ekipua lehertzeko mouan.
Gustoa nitxonk. Atomarporkulo, momentuz, serenidadia, trankilidadia eta atzo bota zian holako hitz emoziyo gabiak.
Gozatzia meezi deula iruitze'zait, pixkaten badare.
Zer gehiago esan zuek esan ez duzuena. Azkenean iritsi zaigula hainbeste denboraz itxoin dugun momentua. Denok hobeto egingo dugu lo gaurtik aurrera. Eta hemendik aurrera, hitz egin eta gogoz lan egitea tokatzen zaigu.
Iritsi da azkenian ditxosozko su etena!!!! Jada pasa dira bi egun su etena aldarrikatu zela eta berria jakin eta ondorengo subidoia oraindik gainean dut, ea zenbat irauten didan subidoiak!! Ea behingoz arazoak konpontzen hasten diren, oraintxe inortxok ez dauka eta elkarrizketari oztoporik jartzeko aitzakiarik.
Disfrutau une historiko honetaz!!
Aupa Kruadila!!!
Nik ere nere poza azaldu nahi det.
Ea hemendik aurrera nor garen eta zer nahi dugun azaltzen usten diguten ezentzunarenak egiteko aitzakirik gabe. Oztopoak ez dira faltako baina ilusioa somatzen da airean eta aurten haize-boladak gogor dabiltza...
Publicar un comentario