2006/06/06

UDAKO EGUTEGIA, denon artean osatzeko

Aupa!

Gaur kafe-bilera polita dugu Azken Portun, eta badirudi, aurreko mezuak izan dituen erantzunak ikusita, koadrilako hainbat lagun bilduko garela. Primeran! Bertan zehaztuko dugu Mantek eta Eneritzek egin nahi duten afaria noiz izango den. Dena dela, eguraldi ederra dugu dagoeneko, sargori egiten du, uda gainean da, eta batekin eta bestearekin hitz eginez, eta batez ere aurreko astean Getarian hasita bota genuen parrandaren antzeko gehiago gozatu nahian, UDAKO EGUTEGIA lehenbailehen egitea beharrezkoa iruditu zait, hartara denok jakin dezagun zer dagoen, noiz, eta koadrilako lagunekin noiz izan dezakegun aukera solasean aritzeko, afaltzeko, biltzeko edo parranda egiteko.
Niri, boteprontoan, hauek behintzat okurritzen zaizkit.
Baina guztion artean moldatu, hitz egin eta zehaztu beharko ditugu.
Gero, jakina, plan batzuetara batzuk bakarrik animatuko dira, eta agian beste batzuek plan berriak proposatuko dituzte. Hori da egutegi honen helburua. Hemenik egun batzuetara, gutxi gorabehera, udako egutegia osatuta izatea, elkarrekin noiz, non eta nola egoteko aukera dugun aldez aurretik jakin dezagun, beti ere inprobisazioa gauza ederra dela oso kontuan izanda.

Muxuak denoi.

Gari



EKAINA:
· 17: Koadrilako afaria, Mantek eta Eneritzek antolatuta.
· 23: San Joan bezpera.
· 24: Sanjoanak.
· 25: San Pelaio bezpera: paella lehiaketa, baltsa karrera portutik hondartzara…
· 26, 27: sanpelaioak

UZTAILA:
· 7, 8, 9: sanferminak
·

ABUZTUA:
· 10, 11, 12: Azken Portuko jaiak.


IRAILA:
· 9: Euskal Jai eguna.
· 23: Manteren despedida (???)

URRIA:
· 7: Eneritz eta Manteren ezkontza.
· 21: Koadrilen Eguna.


Hauez gain, honako hauek ere geratzen zaizkigu:

—Arrantza Eguna.
—Udan egin beharreko afariren bat edo beste…

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Oraindik egin gabeko plan beste plan bat ere badago: furgosafaria! Udarako primerako plana da. Beraz, sartu zerrendan hori ere.

Anónimo dijo...

Dedioooo! Udako plan onenetakoaz ahaztea ere! Ea non sartzen dugun... Bota proposamenak!
Eta Bilboko jaiak ere ez ditut sartu egutegian, baina koadrilan jarraitzaile sutsuak dituztela jakina da...

Anónimo dijo...

Aupa kuadrila!!!
Oarsoaldeko Piurak udara honetako dituen proposamenak:
-Ekainak 23:San Juan bezpera. Ez dakit Asti eta Gari gogoratuko zeazten duela bi urte nola egon ginen Galtzarabordako(Orereta) San Juan sua ikusten. Errepikatzeko modukoa ezta???
Kriston su earra, txosnak eta giro polita. Ez dakit ze plan dezuten gau magiko horrentzat baina aukera bat izan daiteke ezta???
-Abuztuak 3,4...:Oiartzungo festak.
Izan al zeazte noizbait???? Ba esan diate kriston giro jatorra egoten dela. Probatu in berkoa ezta???
-Urria 1: Kilometroak Oiartzunen. Gogoratzen????Ke desfas!!! Duela zenbat urte izan zen ua??? Ez dakit baina gutariko asko bertan izan ginen. Ba aurten berriro Oiartzunen ospatuko dia eta ondo egon daiteke garai haiek gogora ekartzeko!!!Zein animatzen da??? Asti fijo baietz!

Oarsoaldeko Piuratik besterik ez bakarrik komentau datorren larunbateko afarira fijo apuntatzen naizela eta furgosafarira baita!!!

Anónimo dijo...

Alazne: San Joan bezperari dagokionez, aurten Azken Portuko komisiyuak egundoko festa antolatu du Santa Klara komentuaren alboko parkean: txistulariak, dantzariak, abesbatza, Alproja taldearen galtxagorriak, dantza garaikidea Gabota taldearekin, nazioarteko kapoeira talde bat, eskolarteko bertsolari txapelketa irabazi duten bertsolari zarauztarren saioa, trikitilariak, parrillada eta sagardoa kupeletatik, eta abar. Informazio gehiago,
www.blogari.net/azkenportu helbidean.
Gainerakoan, Oiartzungo parrandena... proposamen ederra iruditzen zaidan!!!