
Abuztuko festak antolatzearekin nahikoa ez, eta aurten Azken Portuko komisiyoko kideek urte osoan zerbait egitea erabaki dugu, ahal bada, hilero. Urtarrilean auzoko beste mural bat pintatu genuen, eta otsailean Azken Portuko I. Bertso Tourra antolatu dugu. Bihar izango da:
Fredi Paia eta Xabier Silveira bertsolariekin eta trikitilariekin, auzoko tabernak zeharkatuko ditugu, ostiraletako poteoa bertsoz, trikitixaz eta giro ederrez betez.
Komisioak, pintxoak ere egingo ditu, eta hamabost tabernako ibilbidean zehar, pare bat geldialdi egingo ditugu, pintxoak janez indarrak berritzeko. Hori izango da biharko horretako “afaria”. Gainerakoa, tabernaz taberna inprobisatuko dugu, Paia eta Silveiraren doinu eta neurrian.
Koadrilako asko Azken Portun bizi dira, eta beste hainbat, Azken Portukoak izan arren, exilioan bizi gara halabeharrez, baina bihotz-bihotzean daramagu Azken Portuko kasta...
Beraz, bihar, nahi duenak, parrandarako eta lagunartean ondo pasatzeko gonbidapena eginda dauka.
Nahi izanez gero, Azken Portuko tabernetan barrena ikusiko gara.
Besarkada bana,
Gari
No hay comentarios:
Publicar un comentario