2006/02/07

Ostiralean zinera!


Ostiral honetan zinera joateko plana egin dugu Nagore eta biok. Cowboy-en pelikula entsutetsu hori (Black...mountain edo)ikusi nahi dugu. Apuntatzen al zarete? Iluntzean izango litzateke, zerbait afaldu eta hamarrak aldera izaten den saioa ikusteko. Ostiralean bertan zehaztuko dugu plana, kartelerako ordutegiak eta ikusi ondoren.
Animatu!
Miren.

9 comentarios:

Anónimo dijo...

Ni animatzen naiz, gainera gaurko kafean juxtu pelikula hori aipatu didate...
ostiralean hitzegingo dugu ba!

amaia

Anónimo dijo...

Ni ere jungo naiz. Argazkiko mutil guapoak ikusita...

Anónimo dijo...

Nik ez dut uste joaterik izango dudanik. Dena dela, planak aldatuz gero, emango toke bat...
Egia esan, pozgarria da bloga hartzen ari den martxa berria ikustea...

Anónimo dijo...

Axi ta biok Bartzelonara guaz ostiralian kontzertu batera. Beste batian beharko du izan. Ondo ibili.

Anónimo dijo...

Honek nesken plana dirudi. Atzo arratsaldean Evarekin egin nuen topo eta bera ere etorriko dela esan zidan. Hala ere, mutilen bat apuntatuko balitz ongi etorria izango litzateke eh?

Anónimo dijo...

Jejeje...
Iepa neskak!
Ni zalantzan egon naiz: plan tentagarria, baina azkenean ezin izango dut azaldu. Ea beste mutilen bat animatzen den!!!

Anónimo dijo...

Hamarretan dago saioa Urbilen. Beraz, bederatzietan gera gaitezke (nik lehenago ezin dut). Lehedabizi sarrerak hartu, han bertan bokadillo bat edo jan eta Brokeback mountain.
Idatzi erantzunez mesedez eta ea non geratzen garen eta nola joan gaitezkeen esanaz; nik kotxea hartu dezaket.

Anónimo dijo...

Ostiraleko zineko plana oso ondo egon zen. Pelikula asko gustatu zitzaidan;nik uste konpainia onean ikusteak eragina duela... Ea plana errepikatzen dugun.

Anónimo dijo...

Azkenean ez zen nesken arteko kontua izan ostiraleko plana. Mutilen ordezkari xume bat han izan zen neska artean, batere kokildu gabe gainera. Hurrengo irteeran ere kontatu nirekin.