
Ideiak bonbero ideia dirudi, badakigu, baina, tira... proposamen bat besterik ez da.
Egunotako eguraldiarekin, eta itsas ertzean edota arroketan kainaberarekin arrantzan ikusten den jende guztia ikusita, haurtzaroko oroitzapenak sortu zaizkigu. Zenbat denbora da amuarekin karraspio bat harrapatu duzuenetik? Gehienentzat, asko, ezta?
Ba hau da proposamena (data eta gainerako guztiak aldatu daitezke!).
MAIATZAK 27, LARUNBATA, 15:30etatik aurrera, KOADRILAKO I. ARRANTZA LEHIAKETA:
—Kainaberarekin.
—Elkarren ondoan.
—Lekua, aukeratuko dugu.
—Ondoren, afaria egingo dugu soziedaderen batean.
—Eta gauerditik aurrera, M28koen urtebetetzea denez, ospakizunerako eta parrandarako aitzakia ez da faltako.
Zer diozue? Einnnnn????
6 comentarios:
Galdera: Zer diozue? Einnnnn????
Erantzuna: Jota zaudetela.
Nik dakidala ez dut sekula karraspiorik harrapatu. Arrantzarekin lotutako oroitzapen gutxi dut: bat osaba Joxanekin (ez nituen zortzi urte izango; eta ez det uste askorik harrapatu genuenik, bokata ederra jan genuela, hori bai gogoan dut) eta beste bat Sarobe anaiekin Sakeletxeko zubian, Astin, aingirak harrapatzen (no comment).
Baina beti bezela jatekoa bada tartean ez naiz urruti ibiliko.
ÑÑÑooooooo..... Earrraaaa...
Nik harategiko erosketaz arduratuko naiz. Enaiz bat'e fiyo...
Barkatu nor-nori-nork-kron-iron-ron... Astelehena geanta dakat... RON RON RON.
Dudarik gabe, PKNk aspaldian izan duen ideia ederrena da hau!!! Ke puntazo. Akaso lehenago Decathlon-era ere eskursioa antolatu beharko dugu, kainaberen bila...
Plana polita, bai arrantzarena eta bai parrandarena. Nik ezingo ez batera ez bestera. Azken aldian kalabaza dexente ematen ari natzaizue, urtebetetze afarian, orain... Asuntoa da bi hilabete eta zerbaiteko nagoela, haurdun bai, eta gorputzaldi "horrorosoarekin" gainera. Horregatik ez nintzen joan aurrekora (ezin parrandarik egin) eta horregatik pixkatean lasai xamar egon beharko dut, hobeto sentitu arte. Dena ondo joanez gero, urtea bukatzerako koadrilan beste kakanarru bat.
Eongo gatxink!
Buuuffff!!! Ez nauk ba ni arrantzan askotan jardundakoa. Eta etzekiat horretarako pazientzirik dudan ere. Hala ere, arrantzan egiteaz gain lanperna mordoxka bildu genezake (Asti, Olax eta Aserrek badute esperiantziarik horretan).
Getaria eta Zumaia artean bada lanpernetako leku aproposa eta arrantzan jarduteko ere ez da txarra izango. Gainera eguraldi ona izanez gero bertan bazkari ederra antolatu dezakegu, egurrezko mahai luze bat bait dago arroketatik bertan.
Primerako plana izan daiteke!! genero frexkua jan eta edan, eguzki pixkat hartu....
Publicar un comentario