
Honezkero jakingo duzuen bezala, Azken Portuko festetako komisiyuari, abuztuko festetan ez ezik, urte osoan zehar ere bazterrak nahasteko gogoa sartu zaigu aurten, festek 75 urte betetzen dituztela-eta.
Horren harira, martxoan EZ DUTE UDABERRIA GELDITUKO 18/25+++ ekimena jarri genuen martxan, lehen Santa Klarako monjena zen zelaia parke bihurtzeko proposamena eginez. Martxoaren 18an eta 25ean aritu ginen auzolanean, eta orain, asteburu honetan, +++ hori egiteko ordua iritsi zaigu.
Eskabadorak, kontainerrak, loreak, hesolak, eta gainerakoak lortu ditugu dagoeneko, eta gaur, bihar eta etzi jardungo dugu auzolanean.
Desbrozadora eskuetan hartu eta pare bat orduz aurrean harrapatzen duzun guztia mozten jardutea estresa kentzeko egundokoa da, benetan!
Beraz, asteburu honetan, gaur, bihar eta igandean, guztiak gonbidatuta zaudete Azken Portura!
Koadrila erdia, gainera, bertakoa dugu ia!
ANIMATU!!!!
Gari
2 comentarios:
Ba ez dek plan txarra, desbrozadorakin gustoa jardungo nituake baztarrak mozten. Tentauta nitxiok. Orain ganea etxeko balkoian zenbait plantazio egin dizkiat, eta jardinero lanetan nabilek. Hemendik hilabete batzutara katauko diu "kosetxa".
Larunbatian zein ordutako gelditu zeate auzo laneako??
Hori dek hori!!!!
Larunbatean... 09:00etan! (baina beranduxeago ere ager zitekek jendea).
Informazio gehiago, betiko moduan:
www.blogari.net/azkenportu
Publicar un comentario