Puntualitate askorik gabe hasi zen agertzen jendea Aser eta Kattaren etxe atarira, baina azkenean koadrilako hamabi lagun ere elkartu ginen Urdaneta tabernan.

Behin arrantzara joatea beste baterako uztea erabaki ondoren, Getariako Euskal Jai egunera joan ginen eta, egia esan, parrandarako gogoa sumatzen zen hasieratik...

Flipa... santuei laguntza ere eskatu zieten batzuk...

Baina auskalo zer ulertu zuten santuek!

Parranda ederra bota genuela agerikoa da, oraindik arratsaldeko 16:00ak zirela kontuan hartuta behintzat...

Beste batzuk, berriz, santuen laguntza askorik gabe moldatzen dira...

[Badakigu KORAZON KORAZON aipatu dugula hasieran, eta maitasuna tituluan, baina argazki batzuk gordetzea erabaki du Piurarekn Komite Nagusiak. Baina... ummmm... badakizue: maite zaituztegu!!!]
Muxuak denoi!
PKN
3 comentarios:
HAUSNARKETA BAT...
Ez naiz kexatzen hasiko, baina ze inbidia batzuetan zuek "hain suelto, libre" ikusita. Gu atzo Xoxotera igo ginen goizean (Xoxote eguna zen)eta gero bazkari ederra, pelota partidua... izan genituen. Diferentzia: hogeita piku heldu ginen 17 haurrekin. Bai bai, 17. Zuen argazkiak ikusita diferentziaz konturatu naiz. Oso ondo pasa genuen, hori bai, baina imaginatu zuek larunbateko plan berbera 17 umerekin.
Mixi: ez dakigu zer gertatu zitzaigun, baina gu 17 eta 34 haur ere egiteko gogoarekin geunden larunbatean!
Ba bai Mixi. Nik ere zuk kontatu dituzun antzeko sentsazioak izan ditut hauen planak ikusita. Argi dago bi multzo desberdindu behar ditugula: libre dijoaztenak eta paketearekin gaudenak. Hala ere, sentsazio hauek arrantzarako plana planteatu zen momentu berean hasi zitzaizkidan: arrantza lehorretik ala txalupatik? harroketan... Ni ixilik nengoen, baina proposamen guztiak irakurtzen nituen, larunbata osoa libre nuen eta. Libre baina umearekin. Irteten zen plana segun eta nolakoa izan, zuekin elkartzea ere pentsatu nuen, baina umeekin ezin da gehiegi inprobisatu, badakizue (edo ez)bazkaria eman, siesta...Hala ere, hau da egia: nik libre dudan denboran nire haurrarekin egon nahi dut eta ezin banaiz lagunen planetara egokitu ba zer egingo diogu... garaian garaikoa!
Publicar un comentario