2006/01/11

Bertsolari Txapelketa Nagusia dela eta...

Badakit pasata dagoela, ez dela nobedadea alegia, baina galdutako denbora berreskuratu nahian nabil; blogeko kontu zahar guztiak orain irakurri ditut!
Kontua da orain gogoratu naizela Eba azkenengoz Barakaldon ikusi nuela, BECen. Ni gradetan nengoen, amarekin, eta bera behean ikusi nuen, bi aldiz. Ez dut uste Eba ordenagailu aurrean egongo denik orain baina bueno. Koadrilako beste norbait egon al zen han? Auskalo, 13.000 pertsonen artean... Telebistaz jarraituko zenuten seguruenik batek baino gehiagok baina niri gehien hunkitu ninduena ixiltasuna izan zen. Bertan egonda bakarrik senti zitekeen hura, hainbeste jende han ixilik, zain, eta bitartean pertsona bat pentsatzen eta denok hari begira bertsotan noiz hasiko... Bereziki luzea eta gogorra izan zen Amets Arzallusek kartzelako bertsoei ekin aurretik hartu zuen denbora. Ze nerbioso jarri gintuen!

Miren.



1 comentario:

Anónimo dijo...

Iepa Miren!
Ni ez nintzen BECen izan. Kazetari bezala joateko ere aukera izan nuen... eta azkenean telebistatik jarraitzea erabaki nuen. Inbidia ederra sentitu genuen tarteka! Zorionez, finalaren atarian eta hurrengo egunean txapeldunarekin izateko aukera izan genuen... Andoniren gurasoen etxeko sukaldean amari txapela janztea lortzea, beraiekin une hori konpartitzea... hunkigarria izan zen niretzat. Dena dela, une hunkigarriak, saioak berak utzi zituen: Ametsena aipatu duzu. Baina ez dira atzean gelditzen Mendiluzeren bertsoak haurrari, Sustraik kartzelan zuen lagunari, Egañak amari eta abar eta abar eta abar botatakoak. Festa ederra! Ea noiz antolatzen dugun koadrilako txapelketa!!!