2006/07/12

Larunbat gaueko sanferminak

Hona hemen larunbateko zenbait argazki.


[11:00etan Azken Portun geratu eta eguerdirako iritsi ginen Iruñera. Bero ederra egiten zuen!]


[Alazne azkenean ez zen animatu, baina gogoan izan genuen!]


[Gaua iritsi ahala, parrandarako gogoa ere areagotzen joan zitzaigun]


[Korearrek egundoko koheteak dituztela-eta, aurtengo Azken Portuko jaietarako txupinazoak erosteko negoziatzen]


[Kaldereria kalean, sua, bengalak, eta parrandarako giro ederra!]


[Xiana eta Asti. Viva Galiza ceibe!]


[Goizaldeko 06:20 aldera, zalantza: entzierroa iritsi arte eutsi, edota etxera joan eta entzierroa telebistan ikusi...]


[Azkenean, furgonara lotara joan zirenak esnatu genituen, Luxek eta Ainhoak Berriozarren utzi zitugen etxera eramanarazteko]


[Eta hozkailua hustuz, sofan ikusi genuen entzierroa, eta handik ohera, beste urteetan baino apur bat txintxoago].

GORA SAN FERMIN!!!

PKN

1 comentario:

Anónimo dijo...

Esan behar da goizaldeko orduetan ateratako argazkietan oso aurpegi onak dituzuela. Profesionalak dirudizue. Ez zenituzten argazkiak erretokatuko? (Barkatu gaiztoa banaiz).
Eta gaia zeharo aldatuz, eta asteburuan batzuk galdetu zenidatenari erantzunez, atzo bertan jakin berri dugu E.T-k pitilin bat daukala. Eta bai, familia-eta, gustora.