2009/01/15

Firmatzea haztu zaigu


Aurreko mezua sinatzea haztu zaigu: Jabi, Alazne eta Peru. Muxu guztiontzat!!!

Firmatzea haztu zaigu

2009ko uzta

Azken bi urtetako uzta benetan oparoa izan da (azken bi urtetan bederatzi ume jaio dira kuadrilan!!!!) eta  2009 koa hutsik lagatzea pena ematen digunez ba Peruri anaitxo bat ekartzea erabaki dugu: dena ondo badoa Maiatza bukaeran jaioko da eta mutiko bat izango da! Guk beda irekitzen dugu: ea norbait gehio animatzen den!!

Koadrilaren 2009ko afai-bazkaiak

Aupa koadrila!!!
Beandu xamar baina hitzemandakua hemen dijua...
Hauek izango dia, Itziarren puñoyletra-n ikustezuen bezela, 2009ko koadrila barneko gastronomia tourra.
Laguntza pixkat berdet ze taldian izenak ez genitun apuntau. 3 talden izenak gogoratzen ditut, baña bi talderi dagozkiyenak bakarrik dazkat goguan.
1. Mante onena da.
2. Hard kalimotxo, cubanian rice.
3. Mutilzarrak.
4.??

OTSAILA: "Hard kalimotxo cubanian rice" taldea: Nagore, Mante, Nerea ta Olatxo.
MAIATZA: "Mante onena da" taldea: Asti, Gari ta Itziar.
UZTAILA: "Mutilzarrak" taldea: Aser, Miren, Alazne ta Olas.
AZAROA: "Pagoeta Sanjuan gau satanikua (eo holako zeoze)" taldea: Amaia, Iñaki, Eba (Txitxi sólo pa mi) ta Joxean.

Laster arte, ze leno ikustezpagea.... otsaila seitun da bertan....

asti, memori faltan... (debe usted liberar espacio en el CPU)

2009/01/08

opari bat elurretan

aupa!

larunbateko afariaren poteoan komentatu genuen badirela oharkabean bizitza aldatzen diguten webguneak edo blogak.
nik, esaterako, musika edota pelikulak doan jaisteko zenbait webgune edo blog deskubritu dudanetik, jaisten dudan guztia
entzun edo ikusi ezinik ibiltzen naiz. egundoko euro piloa aurreztu dut, batez ere DVDtan, eta musika deskubritzen eta deskubritzen
eta deskubritzen ari naiz, etengabe, estilo, leku eta garai desberdinetakoa.

interneti esker, dudarik gabe, askoz aberatsagoak izan gaitezke kulturalki.
oraingoan, musika eta filmak jaisteko zenbait esteka pasatzen dizkizuet.
jaitsi, bajar edo download delakoei eman, eta berehala jaitsiko dituzue gustuko diskoak edota pelikulak.




MUSIKA:

· euskal musika [zaharra, berri-berria, rocka, popa, trikitixa, bertsolaritza, klasikoa, talde historikoak eta talde berrienak, abeslari mitikoak... denetik aurkituko duzue hemen]
http://ekaitzaldi.blogspot.com/

· denetik, batez ere mundu mailakoa: rocka, punka, popa, heavya, jazza, hego amerikako talde asko, talde mitikoak...
http://gustavoeo.net/

· mundu osoko musika etnikoa: afrikarra, arabiarra... Saltoki handietan eta musika dendetan World Music etiketaren pean saltzen den hori.
http://musicaparaminorias.blogspot.com/

· munduko musika, ambient apur bat, bossa nova, chill, gregorianoa... denetik pixkat:
http://buenosdiscos.blogspot.com/

· chill out apur bat:
http://samanosukechill.blogspot.com/

· katalunia, galizia, okzitania eta munduko beste leku askotako taldeak, batez ere ska, reggae, patxanga... Manu Chao, Zebda eta alternatibo komertzial horien estilokoak.
http://rebelsounds.blogspot.com/


PELIKULAK, DOKUMENTALAK, MARRAZKI BIZIDUNAK, SERIE MITIKOAK ETA BERRIAK

Gehien erabiltzen dudan webgunea hau da:
www.vagos.es


behin webgune horretara sartuta, atal piloa dugu, pelikulak, dokumentalak edo serieak jaitsi ditzakegu, hainbat formatutan, baina baita musika, informatika programak, errezetak, ordenagailuko jokoak, egunkariak eta abar luzea ere.
nik, batez ere, pelikulak, dokumentalak eta serieak jaisteko erabiltzen dut.

nik, pertsonalki, DVD-Rip formatuan daudenak soilik jaisten ditut, etxeko DVDan arazorik gabe ikusi ahal izateko.
hizkuntza, berriz, oro har gaztelerazkoak hautatzen ditut.
dena dela, beste hizkuntza batzuetan daudenak ere begiratu ditzakezue hasierako menuan.

PELIKULAK, WEBGUNE HORREN BILATZAILEAN AURKITU DITZAKEZUE, IZENA SARTUTA.
EDOTA GAIKA, URTEAREN ARABERA, ETA ABAR... ZUEK HAUTATU EZKERRALDEKO MENUAN.

beldurrezkoak, esaterako, hemen dituzue:
http://vagos.wamba.com/showthread.php?t=276148

dokumentalak
http://vagos.wamba.com/showthread.php?t=221897

serieak, osorik
http://vagos.wamba.com/showthread.php?t=322483

bideoteka zehatzak, egileka, gaika, aktoreka...
http://vagos.wamba.com/forumdisplay.php?f=81

webgune honetan, dena dela, pelikularen esteka edo linka ikusi ahal izateko, erregistratuta egon behar da.
koadrilarentzat erregistro berria sortu dut.
hau da:
· Erabiltzailea: Piura
· Pasahitza: blogabloga
Behin erabiltzaile izen horrekin erregistratuta, arazorik gabe agertuko zaizkizue pelikulak eta gainerakoak jaisteko linkak.


BESTE WEBGUNE BAT, AZKENALDIAN DESKUBRITU DUDANA ETA PELIKULAK MEGAUPLOADetik ZUZENEAN LINK BAKAR BATEAN JAISTEKO AUKERA EMATEN DUENA:
www.peliculasyonkis.com

Hemendik erraz-erraza da pelikulak jaistea.
Egunero hiru-lau pelikularekin iristen naiz azken asteotan etxera. Bizio bat da, egia esan...


# DESKARGA ZERBITZARIAK:

Zer dira deskarga zerbitzariak?
Jendeak pisu asko duten artxiboak igotzeko, jaisteko eta, beraz, konpartitzeko erabiltzen dituen zerbitzariak. Pelikula edo disko bat hautatzen dugunean, normalean, jaisteko linkak beste zerbitzari batera eramaten gaitu. Ohikoenak Megaupload eta RapidShare dira.

· Megaupload:
erosoa eta azkarra da. eskatzen duten hiru letrak sartu, segundo batzuk itxoin, eta kito. behin deskarga amaitzean, berehala has zaitezke beste deskarga batekin.
· Rapidshare:
erosoa eta azkarra da, baina ordaindutako erregistro bat izan ezean, deskarga batetik bestera zenbait minutu itxoin behar izaten dira.


# FORMATUAK:
Pelikulekin batera, normalean, zein formatutan dauden ageri da.
Hau aurkitu dut hor nonbait:
· FULLDVD es el DVD sin comprimir y sin quitar nada.
· DVDR o DVD-Rip es el DVD comprimido para un DVD virgen.
· RatDVD formato de compresión para que ocupe unos 2 Gb.
· Custom cuando se crea con imagen o sonido que no proviene de un DVD.
· CAM es un pelicula filmada durante la proyección en una sala de cine. Calidad mediocre.
En esos casos, el sonido suele ser SCREEN.

Askotan, nahasketak izaten dira:
DVD-Screen > Internetetik lortutako DVD orijinal bat, zine areto batean grabatutako gaztelerazko bertsioarekin.
Horregatik, seguruena, beti DVD-Rip delakoak dira. Nik horietan soilik egiten dut bilaketa, hartara irudiaren eta soinuaren kalitatea bermatuta dagoelako.



Bueno, uste dut nonbaitetik hasteko honekin nahikoa dugula, baina musikaz gozatzeko eta baita dokumentalez, pelikulez eta gustuko serieez gozatzeko ere.

Dena dela, joango gara kontu honen ingurukoak zehazten, zabaltzen, dituzuen galderak eta zalantzak argitzen, webgune eta blog berriak deskubritzen, eta gustuko diskoak eta pelikulak konpartitzen.

Izan ere, ez dago bizitza maite ditugunekin konpartitzea baino ezer ederragorik, ezta?
Tira, beharbada gaurko elurra, baina elurra beti da iheskorra...

Besarkadak eta muxuak,

gaRi*

2008/12/18

KOKODRILO AFARIA

Azkenean asmatu det (Gariren laguntzaz) mezu bat nik neuk idaztea.

Azken mezuak direla eta, jendeak ditugun agenda arazoak direla eta afarirako eguna zehastu eta erabaki dugu. Ea jendeak denbora duen moldatzeko eta urteari elkarrekin ematen diogun hasiera. Afaria urtarrilaren 3an egingo dugu. Beraz, aurretik azaldu den bezala, bikoteak ere gonbidatuak daude. Ez dutenei gainera epea luzatu zaie (urtezaharrak tarteko), beraz hasi bilatzen.

Ondo izan. Animo laneko azken egun hauekin eta janak eda edanak on egin gaitzatela!!!!!!!!!!

Eros

2008/12/15

HAN ZEUUUUU DEN..........

KOKODRILO ETA...

Beno, ba kontua da abenduaren 20rako geratu ginela kokodriloak afaria antolatzeko baina, berrantolaketa lanetan gabiltza eta data atzeratzea pentsatu dugu. Hau inkesta antzeko bat da, jendeak data egokia proposatzeko. Guk proposatzen ditugunak urteko azken larunbata eta urteko aurrenengoa dira adibidez. Zer diozue? Data hain bereziak izanda, saiatu mesedez zuen jantzirik hoberenez eta bikotearekin etortzea, bai bikotea duzuenok baita ez duzuenok ere... O sea ke hasi umedadea aparkatzen, azken afaria dator eta...
Abenduak 27an orduan?
Ala urtarrilak 3an?? zer diozue??
KOKODRILO BAT

2008/12/03

Txokolatada Orion

Eguraldi eder honekin ba al da plan hoberik txokolatada eder bat baino? Ba, badakizue, bihar Anek eta Klarak urtea beteko dutela eta 'Balea' sozidadean elkartuko gara txokolate beroaren usainera. Denok gonbidatuta zaudete!

2008/11/27

Koadrilako I. Marihuana Dastaketa [ofiziala]

Aupa!



Koadrilan belarra etxean landatu eta bakoitzak bere uzta erretzeko edota sukaldaritzarako erabiltzeko joera azken urteotan indartuz
joan denez, eta aurten dagoeneko lauzpabost lagunek dugunez etxean landatutako belarra, koadrilako lehen dastaketa ofiziala antolatu dugu larunbat honetarako, Mante eta Eneritzen eskaera ideia ona irudituta.
Baldintza bakarra, bertan izango direnen belarra dastatzea eta baloratzea izango da.
Azken Portuko, Zumaiako, Zarauzko eta Getariako belarra izango dugu, eta horren aitzakian afaria ere egingo dugu.
Postrerako, berriz, belarrarekin egindako bizkotxoa izango da.

Hitzordua zehaztu gabe dago, baina aurreko bazkarian erabaki genuen moduan, larunbat honetan izango da.

Gonbidatuta zaudete.

gaRi*

2008/11/06

Gaileta Marian bazkaria 15ean; ze mouz?

Miraria pasa zaigu!!! ALELUYA!!!
Espiritu santua Txan magoaren magiarekin nahastu da eta gaileta maria kadukatuen agendak besarkada batean lotu dira.
Ze mouz 15ian??

ALELUUUUYAAAA, AALEEELUYAAA, ALLEELUUUYAAAAA.
OSTIYAN BIZI ZERA...

GALLETA MARIAk.

AVE MARIA STELLA DEI MATER ALMA ATQUE SEMPER VIRGO FELIX CELI PORTA
מיכאל
ἄγγελος

2008/10/30

KIXTON EDADIA

Zorionak Gari!!!!
Kixton edadia dakak, ta gaiñea:
1. Zuhaitz bat, gutxinez, ladau huan, lasallen txikitan ta astin beste bat, usteyat.
2. Liburu bat idatzi huan, gutxiñez; milaka xobau dituk, ta milloika irakurri'tuk.
3. Dezzendentzia euki'ek: bai, hiria dek, kixton antza zakak.BAT GUTXINEZ.

Zahartzen ai nauk; lista hola huan, ezta?
Ni listan aurreneko puntuan geatu nituan, oain dala 25bat urte.... koska earra ateayak denboa berdiñian!!
ONDO BUKAU EGUNA TA MUXU BAT.

asti

2008/10/16

Koadrilen Egunerako proposamena



Aupa!

Oraingoz beste planik zehaztuta ez dagoenez, hona larunbat honetarako lehen proposamena: Olatxo eta biok Nafarroa aldera edo beste nonbaitera goaz larunbatean, goizean goiz, onddoren batzuk lapurtzeko asmoarekin.

Denboraldi txarra izaten ari da aurtengoa perretxikoei dagokionez, baina, azkenean, azken egunotako euriarekin eta hego-haizearekin ari dira basoak animatzen.

Beraz, eta bakoitzarentzat hain isilpekoak diren lekuak alde batera utzi eta Nafarroa aldera goazenez, norbaitek gurekin basoetan barrena ibili nahi badu, eman toke bat lasai.

Eta biltzen dugunarekin, edo biltzen ez dugunarekin, bazkaria, afaria edo dena delakoa egin dezakegu gero egunean bertan. Edota Koadrilen Eguneko parranda, perretxikoekin… ;-)

Onddo segi eta izan mongi!

gaRi*

2008/09/29

Gaileta Mariak - Agenda arazoak

Aupa koadrila.
Laguntza behar degu fetxa jartzeko.
Joxean New Yorken izango da 11 eta 18ko asteburuetan.
Asko ez atzeratzeko astebukaera hontan egiteko posibilidadian pentsatu deu, baina jendian agenda arazotan ere pentsatu behar deu, fetxaren hurbiltasuna dala-ta.

Ze diozue?

Asti

2008/09/22

MADDI JAIO DA

Ez dakit gauza askorik baina atzo Bittoren mezua jaso genuen eta hitz batzu aitatxorekin egin genituen. Atzo goizaldera jaio omen zen hilak 21, eta dena ondo joan omen da.
Muxu haundi bat lauroi eta Zorionak !
amaia

2008/09/08

Atzoko argazkiak

Aupi!

Lanean zeharo liatuta nabilenez gaur [bihar eta etzi jai hartu ahal izateko lan hirukoitza egin behar, jejeje... ]
goizean zehar joango naiz atzoko zenbait argazki sartzen.
























...eta batzuk batera esertzea ere lortu genuen segundo apur batzuetan!



Beste batzuk ezin izan nituen harrapatu, edota argazkilaria ez zen behar bezain fin ibili.
Ez daude, beraz, atzo zeuden guztiak, eta atzo ez zeuden diren guztiak ere.

Hala ere, bihar beste aukera bat dugunez, ea laster osatzen dugun PIURA TXIKIAren albuma.

[ eta norbaitek argazkiak erresoluzio hobean bidaltzea nahi baldin badu, eskatu lasai ]

gaRi*

2008/09/03

Gora Euskal Jaiak!


Hementxe dugu euskal jai eguna laisterrian!!Deus ez degu esan bazkariataz! Zuek, guraso zaretenok, ze plan mota nahi dezuen jakitia ondo etorriko litzaiguke besteoi. Nik pertsonalki ogitartekoren bat jango nuke nuke hor nonbait..zer diozue?

2008/09/02

Iera


Ba gu Igandean egon ginen Iera eta bere superamatxo bixitatzen. Biak ere oso ondo aurkitu genitun!! Argazki hauxe atera genuen. Ea bere amak argazki geio bidaltzen ditun Iera ondo ikusteko.
Alazniet.

ZORIONAK MANTE!!

Atzo Manten urtebetetzea izan zen eta gixajoa aita bihurtu denetik irteteko aitzaki baten bila ibiltzen denez ea galleta Maria kadukatuek behingoz afaria prestatzen duten. Eskuminak denei!!

2008/09/01

Gaileta Mariak ia-ia kadukauta!!!

Hauxe gertatzea denbora askuan Galleta Mariadun gosari natualik eiten ezpada... kadukatu...
Nagoren dei batek, gosari ear batek eta Piurako mezu zaharretan ikerketa zorrotz batek dana bere lekuan jarri dute.

Laster izango dezu Galleta Marien berri... udara oandik ezta bukatu...

GALLETA MARIAk.

AVE MARIA STELLA DEI MATER ALMA ATQUE SEMPER VIRGO FELIX CELI PORTA
מיכאל
ἄγγελος

Iera larunbatean jaio zen!

Espero det hankik ez sartzia, baina datuak nere amak eman dizkit...
Ostiralian gaban jun omen zian ospitalera.... eta 00:45 aldian jaio omen zan Iera (hau nere hausarketa izan da, nere amak esan diten pseudo izenan eta Amaian aurreko mezuak nahastu ondoren....)

ZORIONAK!!!!!

2008/08/25

HAURREN EUSKAL JAIETAKO PLANA

AUPA TXIKI !

Mezu hau zuretzat da. Ea ez zaidan inor ahazten: Oier, Nora, Irati, Hegoa, Naroa, Igor, Naia, Gorka, Beñat, Ane, Klara, Peru, Araitz, Iera eta Maddi (animatuz gero).
Irailak 7, haurren euskal - jai eguna. Beste urteetan Isabel taberna kanpoan bazkaldu izan degu eta gero plazara joan gara txaranga, erraldoi eta buruhandiekin San Pelaioko ZELAIRA joateko...
ba hori, animatzen bazarete (aitatxo eta amatxo konbentzitu), ba kasu egin zein bazkaritara zein arratsaldeko festara elkartzeko eta bide batez piura txiki baserritarren argazki polit bat ateratzeko.

Aprobatxatzen du Hegoak, baita ere gonbidatzeko (eguraldi ona egiten badu) astin egingo degun merienda txikira bere 4. urtebetetzea ospatzeko. Irailaren 3an, asteazkena arratsaldeko 5ak aldera.

Muxu txiki asko !

amaia

2008/07/29




Aurreko mezua ez det sinatu!!!
Alazniet.
Eta Perun argazkiak ere etzaizkit sartu!!!
Ea orain bialtzeituten!!
Alazniet.

piura oporretan???


San Pelaioko afai proposamena aspaldi xamar izan zenez piurako oporraldi luze hau apurtzea erabakiet. Oiartzun aldean iada konektatu gea internetera eta ea hemendik aurrera geixeago sartzen gean!! Bide batez animatu jendeari blogean idaztera:jendearen berri jakiteak ilusio egiten du beraz edozein uskeri berri izan daiteke; Adibidez Olatxo: ze mouz getaia-zarautz trabesia? zenbat denboran bete zenuen? pikatu al zizun medusarik? Bai bai; ondo irakurri duzue: gure Olatxok igandean trabesia egin zuen ta gu enteratu gabe!! Jakin izan bagenu getai kamiñuan pankarta erraldoi batekin jarriko ginen!!! Eskerrak helmugan piurareportero bat genuen momentua harrapatzeko!!! Horra hor Olatxon helmugeratze argazkia eta bide batez Peruk ere agur bat guztiontzat!!!Muxu!!!!

2008/06/25

Gaur, San Pelaioren afaria

Koadrilla! Herriko jaiak iritsi zaizkigu ta Txarlin afaria izango degu, euria egiten ez badu behintzat. Ala bada, gure inprobisazio sena atera beharko degu plazara ta hor nunbait afaldu. Dana dala, lehenago poteo bat iteko asmuakin, 19:30tan Salegin ikusiko geralakoan, muxu bero bat bakoitzantzat
Axi

2008/06/20

Sardiñajana Alaznen txaletian


Egunon kuadrilla! Ba bai, bere egunian bota genun proposamena bihar larunbatian beteko degu. 14:00ak aldera izango da bazkaria, baino lehenago azaltzen dana beti izango da ongietorria Alaznen txaletian. Oinarrizko menua izango degu; sardinak eta sagardoa. Mesedez, denbora exkaxa dakagula`ta, izena eman lehenbailen.
Esker mila
Axi

2008/06/13

besarkadak eta araitzen lehen argazkiak

aupa denoi!

bost egun eta gero, oraintxe 'konektatu' naiz berriro ere errealitatera, mundura, sarera, egunerokotasunera...

igande goizean koadrilako lauzpabost lagunei mezua bidali nien, eta honezkero gehienok badakizue, baina, tira, gainerakoentzat ere hemen doa 'ofizialki' jakinarazpena:
igande goizaldean jaio zen araitz, 05:42an, 2.740 kg-ko pisuarekin.

dena primeran, egia esan.
arratsaldeko 17:00etan joan ginen ospitalera, eiderrek dagoeneko izarrak ikusteko moduko kontrakzioak zituelako. 23:00ak aldera arte aguantatu genuen horrela, gehiago ezin eta paritoriora bidali gintuzten arte. han epidurala eskatu, eta ordudanik eiderrek dioen moduan,
"erditzez gozatu egin genuen", 05:20ak aldera haurra kanporatzeko bultzadekin hasi eta araitz jaio arte.

ordutik aurrera ere, ez gaude kexatzeko moduan oraingoz, ohi baino lo gutxixeago egiten dugun arren. ;-)
eider, gainerakoan, ondo. puntuak osatzen, baina animatuta.

guraso zaretenoi ez dizuet ezer berririk esango, baina gainerakoei, benetan, animatu dediooooooo!
flipe bat da hau.

hemen doazkizue igande arratsaldeko hiru argazki, araitz jaio eta ordu batzuetara ateratakoak, ospitaleko logelan. erditzearen argazkiak ere baditut, baina horiek ez ditut hemen jarriko...

besarkadak guztiontzat!!!

gaRi*





2008/06/09

ARAITZ JAIO DA!

Igandean, 2008ko ekainaren 8an, Garik hau bidali zuen SMS bidez goizeko 10:52an:

"Aupa! Araitz goizeko 05:42an jaio da, azkenean! Dena primeran. Besarkadak!"

asti

2008/05/30

Euskal Jai eguna Getarian (koadrilako ohitura onei eustearren...)

Aupa denoi!

Azken bi urteotan koadrilako hainbatek Getariako Euskal Jai egunean bota izan dugun parranda kontuan hartuta (duela bi urtekoa antologikoa izan zen, e?! eta iazkoa, berriz, ez kontatzeko moduko horietakoa...), eta aurtengoa bihar dela jakinda, biharko gonbidapena eginda geratzen da.
Aurten dudarik gabe maiatzaren 31n beste egiteko batzuk izango genituelakoan geunden, baina argi dago Araitzek Euskal Jaietan parranda txikia egiteko aukera ez digula kendu nahi...

Beraz, hemen doakizue biharko egitaraua.

MAIATZAK 31, LARUNBATA, EUSKAL JAI EGUNA:
· 09:30ean. Goiz soinua, Getariako txistulariekin.
· 10:30etik eta 14:00etara. Frontoian, azoka.
· 11:00etan. Dultzaineroekin kalejira. Txikientzat, idi-busa.
· 12:00etan. Harritarten, ardi zakurrak lanean antzarrekin.
· 12:30ean. Sardina jana eta sagardo dastaketa.
· 13:00etan. Plazan, Larrain-dantza dultzaineroekin eta banakoa txistulariekin dantzatzeko aukera edonorentzat.
· Ondoren. Irrintzi Lehiaketa Herrikoia.
· 17:30ean. Plazan, Trikitilari Gazteen Getariako IX. Txapelketa.
· Ondoren. Bertso-Triki poteoa, Hamaika Bertuteko Julen Zelaietaren eta Jokin Labayenen eta herriko bertso eskolako kideen eskutik, Saioa eta Alabier trikitilariak lagun dituztela.
· 23:00etan. Herriko plazan, Tapia eta Leturiarekin erromeria.

Koadrilakoen artean estimu gehien sardina janak eta sagardo dastaketak duela kontuan hartuta, kedadaren bat egitekotan, 12:00ak aldean izan daiteke...

Asteburu on denoi!

gaRi*


[ koadrilako askok honela amaitu genuen duela bi urte egun horretan... ;-)
bueno, amaitu ez, argazki hau arratsaldean atera genuen-eta...]

2008/05/22

Joxeanen amona hil da

Oraintxe jakin det gaur gaba-goizaldean Joxeanen amona zendu dala. Azken denboraldian ospitalean sartuta zebilela bagenekin. Joxeanek esan zigun bezela, gauza batek fallo egin ta atzetik beste mordua batzen zaizkio edade hoitan.

Ba hoixe, goian bego ta besarkada bat Joxean ta familiari.

Hau da hau denboaldia damakiuna...

asti

2008/05/15

Larunbat honetan, KOADRILAKO AFARIA




Aupa gaztiak!

Apirilaren 22ko mezuan proposatu zen bezala, larunbat honetan, MAIATZAREN 17an, KOADRILAKO AFARIA dago.
Huts egin ezineko urteko lau afari horietako bat, alegia.

Zakilixuten taldeari dagokio udaberriko afaria antolatzea, eta afaria ORION izango dela erabaki dugu.

Hitzordua:
20:00etan, Errusta tabernan, Orion.

Zarautz aldetik iritsita, zubia pasata, Oriorako sarreran, errepideak kurba egiten duen pare horretan dagoen taberna da Errusta.

Berez, konfirmazio ezak baiezkoa suposatzen du. Baina azkenaldian nola gabiltzan ikusita,
eskertuko genuke zein etorriko den eta zein ez ahalik eta lasterren konfirmatzea.

Mertzi.

Bertan ikusiko garelakoan,

Zakilixuten taldeko lau sukaldariak:

Miren, Mixi, Olax eta gaRi*

2008/05/12

Manteren amona hil da

Atzo eguerdian Jexuxa hil zen, gaixotasun luze baten ondoren. Ziur, askok duzuela gogoan Jexuxa, baina batez ere umetan Manteren txabola inguran makina bat ordu jolasean eta bihurrikerietan pasatakoak garenok ederki gogoratzen dugu bera. Hantxe izaten zen beti, txirriki txarraka hara eta hona, nekaezin bere jardunean..."En fin, çe la vie", amona Jexuxaren oroitzapen ederrekin gelditzen naiz. Jakin dezazuela gaur 19:00tan parrokian dela bere aldeko meza

Xabi

2008/05/05

PERU JAIO DA!

13:20an iritsi da gehienon mobiletara honako mezua, Alazneren telefonotik:

“Gaur goizeko 05:30tan Peru iritsi da, maiatzeko ihintz eder moduan! Dena ondo!”.

Ez dakigu gehiago, baina “dena ondo” irakurrita, lasai geratzeko moduan gaude.

ZORIONAK, beraz, Alazneri eta Jabiri, eta ongietorri alaiena Perurentzat.

gaRi*

2008/04/22

udaberriko afaria

Dagoenekoz udaberrian gaudela eta...
Pare bat Zakilixut topatu ginen igande goizean plaierotako finalen aitzakian. Nunbaitetik hasi behar eta afarirako fetxa zehaztea pentsatu genuen. Han geundenak kontuan hartuta (Olatxo eta Eba, Aser, Olas eta Miren) MAITZAREN 17a proposatzea erabaki genuen. Ohitura oneri segiz, ezezkoa botatzen ez duena baizkotzat hartua izango da; beraz, hasi eguna erreserbatzen eta hementxe bertan zuen berri ematen.
Bestalde, Asti, hurrengoan beharko duela ezta? Goleatzaileari saririk eman zizuten?

2008/03/27

Iepaaaa!!!!

Iepaaaa!!!!
Ba al dabil norbait hortik???
Zer moduz aste santua??? Denak oporretan ala?? inork ez al du ezer kontatzeko??
Newyorkinos: ze mouz pasaezue sagar-handian???argazkiak ikusi nahi ditugu!!
Eta haurdun gaudenok zer??? Ze mouz dijuazte gure ondorengoak???Ze mouz lenengo ekografiak???edota azkenengoak???Eta iada hemen ditugunak zer?? Ze mouz konpontzen da Nagore bi titikin...barkatu: bi umekin???Ta ze mouz kuadrilako beste txikiak???Badirudi bloga ikusita mundua geratu dela!!! Ea hautsa pixkat aztintzen diogun piurari!!!!
Gure partetik: iada azken txanpan sartuak gera: hilabete besterik ez da falta morroxkoa mundura irtetzeko. Iada azken ekografia ikusi dugu eta 2kilotik gora ere bada!!! Irrikitan gaude besoetan hartzeko!!! Portzerto oraindik izenik ez du eta proposamenak onartzen dira. Muxu eta besarkadak guztiontzat!!!!
alazniet.

2008/03/07

Martxoaren 8a dela eta, elezio bezpera, edota inbidiak jota...

Aupa lagunak! ba animatzen den edonori biharko hitzordua eskeintzen diot, afari-paxa lasaia egin nahi duenari, tertuliaren inguruan. Noiz eta non ba animatzen denarekin ba zeaztuko degu.
nik badut zuekin egoteko gogo pixkat...

Amaia

2008/03/05

Lehen afaria mundiala joan zen

Ikustet inork eztual ezer idazten asike neonek hasi berko'et.
Afaya prestatu zutenak jatea jun giñanak baina gehio zian... propaganda fallua??
Halare esan berra do dana oso goxua zeola ta rezeta berriyak ikasi genitula.
Nibela topian hasi da...
Gainea, erdi nahigabe, gaua earki bukatu genun...
Bixiguek bikain bat merezi izan zuten.
Datozenak prepatzen jun!!!

asti

2008/02/08

Urteko lehenengo afariaren data

Honezkero ariko zarete pentsatzen zertan dabiltzan afariaren antolatzaileak. Ba lasai, ez gara gure ardurez ahaztu, pixkat atzeratuta gabiltza antolamentu kontutan baina beno, ari gara zerbaitetan. Gutxienez data bat adostu dugu: martxoak 1 larunbata.

Ez da erraza izan. Batetik Olatxo, azkenaldi honetan ez dago Zarautzen geldituko duenik, bestetik Aser, zer esango dugu Aserretaz, kanpaina betean dagoela mutila! Eta Alazne eta Nerea, ba biak ala biak ahurdun! Beraz badakizue, martxoak 1 larunbata, apuntatu zuen agendeta, Outlooketan edo dena delakoetan. Laister arte!!

2008/02/01

"Euskal Errepublikaren aldarria Espainiako Gorteetara eraman nahi dugu"


kontxo, kontxo, kontxo...

Atzo Teleberrin ikusi nuen, eta gaur prentsan irakurri dut, hainbat komunikabidetan.
Martxoaren 9ko Espainiako hauteskundeetan, Senaturako zerrendaburua da Aser Gipuzkoatik.

Eta gu ezer jakin gabe...

Informazio osatuagoa, gaurko edozein egunkaritan, edota www.aralar.net webgunean.

gaRi*

2008/01/26

Plan aldaketa

Ajedrezeko fitxena gustatzen zait. Gogoratzen naiz ideiak botatzeko esan nuela eta nik ere botako nituela... Burua beste zerbaitetan daukat. Uste dut ez naizela aterako. 2007ko uzta oparoa izan da, baina 2008koa ere ez da motz geratuko. Laguntxo bat gehiago Ane, Klara, Araitz eta momentuz izenik gabe daudenentzat. Udara tripa handiarekin pasatzeko plana daukat. Argiago esatea nahi duzue?

Miren

2008/01/20

Ane eta Klara etxean

Hemen dituzue gure bi txikirrinak: Ane lo eta Klara esna, biak seaska berean. Hau poza!

Asier eta Nagore



2008/01/15

INHAUTERIAK

Inhautteriak datoztela eta koadrilako afaria egiteko data egokia dela dirudi. Sondeo moduan organizatzaileok jakin nahi dugu ea zer iruditzen zaizuen.

Por zierto, Gartxitarrok ere familia ugarituko dugu. Momentu honetan 9 astetako umetxo bat daukat nerekin.

Muxus eta ongi etorri dagoeneko etxean dauden Puertas neskatilei.

2007/12/13

Gabon zoriontsu ta urte berri on opa dizuet


Hementxe ziak nere errepublikar postaltxoa! Laister gea gabonetan ta denori muxu haundi bat bidali nahi nizuen. Postala pornoxamarra da baino zartzaroan sartzen hasi geanez ezto arazoik

2007/12/05

Koadrilan bi gehiago gea: ANE ETA KLARA JAIO DIA!!!

Atzo goizeko 7:47an bi neskato jaio zian 1,500 kilo. eta 1,600 kilorekin. Amatxok esan digunez Ane izango da 1,600ekoa...baina ez da segurua....
Ea idatzi beharreko danak jartzen dituten...
Astelehen arratsaldian Alazne eta Oreretako Itziar Nagoren etxian bixitan zeuden eta Nagorek oso egun ona zakala komentatu zien. Komunera joan zanian, ordea, odola galtzen hasi zen. Eritetxea hotsegin eta gero, Donostira irtetzea erabaki zuten; Aitatxo Hondarribin. Itziar Lurrekin Alaznen kotxian ospitalea; Nagore Alaznek eramango zuen Nagore eta Asierren kotxian. Itziar irten zen eta... kaosa. Nagorek eta Alaznek kotxeko giltzik topatzen ez.... garajeko giltzik topatzen ez...... AIAMA.
Azkenian iritsi zian ospitalera eta erditzea atzeratzeko eginahalak egin zizkioten. Hemen'e ez eskau nei datu asko... "Desplazamiento de placenta" ta horrelakuak aitu'itut. Baina bueno azkenian, zesarea bat egin eta dana arriskuz kanpo.
Nagore atzo ohetik jaiki ezinik omen zegoen, jaioberriak ikusi gabe, nekatuta eta mobileko bateria beya jota.
Asierrek ikusi ditu Ane ta Klara inkubadoran eta Nagorek ohetik jaiketzeik baldin badu gaur ikusiko ditu.

Ba hori, susto haundiya, lasai hartu behar. Nagorek egun batzu egingo ditu ospitalian errekuperazioan. Oaindik bixitan ez azaltzeko eskaera egin digu, hobetoxo egon arte. Blogean jarriko deu bixitatzeko mouan daudenian....

ESKUMINAK NAGOREN PARTEZ, bereziki bere etxera bixitan etorri eztirenei (JA JA JA, parre artian bota digu....)

Ni gaur goizian bere etxea jutekua nitzan... baina ez genitun hain azkar espero.

ZORIONAK FAMILIARI, MUXU MORDUA TA LASAI-LASAI HARTU.

p.d.: gaurko prepauta nazkan mendaroko txokolate bonboiak zeinek jan nahi ditu nerekin?

asti

2007/11/22

Larunbatean Joxeanen etxearen inaugurazio afaria

Gogorarazi nahi dizuet, baten bat akordatzen ez baldin bada, larunbat honetan Joxeanen etxearen inaugurazio afaria dagoela. Atzo topatu nintzen Nagore eta Joxeanekin eta horixe komentatu zidaten. Zenbat izango garen jakitea komeniko litzateke. Poteon bat eo in biarko deu afal aurretik ezta? 20:00 tan Salegin?
PD: edari kontu, norberak eraman dezala gusokoa duen edaria

2007/11/21

gu ere bai...

aupa denoi!

noizbait esan behar genuen, eta… tira, hemen doakizue:
eider haurdun dago.

hiru hilabete pasatxoko kontua da dagoeneko.

irailaren amaiera aldera jakin genuen, eta atzo izan genuen lehen ekografia: gozada bat, egia esan.

jakin genuenetik 200.000 aldiz entzun behar izan dugu ea noiz animatzen garen, hurrengoak gu, eta antzekoak.
presing zorrotza, egia esan, eta gu isil-isilik, irribarrea ezkutatu ezinik.

hemen doazkizue dena ondo joanez gero maiatzaren amaiera edota ekainaren hasiera alderako koadrilako haur berria izan daitekeenaren lehen argazkiak, atzokoak.

muxuak denoi.


gaRi* eta eider

[ atzo, egia esan, flipatu egin genuen...]

[ oinak, eskuak, eta behatzak ere pasote bat ikusten ziren. aluzinantea...]

[ argi dago astiri eta bioi ez ezik, eiderri ere extraterresteak gustatzen zaizkiola: begira zer-nolako martzianito aurpegia daukan honek...]

2007/11/16

Mexiko lindo y querido...

Mexiko lindo y querido, Ruperrek azken diskoan abesten duen moduan...

Hemen doazkizue Alazne eta Jabiren etxeko aurtengo festa mexikarreko zenbait argazki.

Mertzi guztiagatik anfitrioiei!!!

gaRi*
































[ irudien gainean klik eginez gero, argazkiak tamaina handiagoan agertuko zaizkizue ]

2007/11/13

Etxezulotik

Ez zait izenburu egokiagorik etorri burura. Badakit normalean berriak emateko edo planak eta deialdiak egiteko erabiltzen dugula Piura; baina oraingo honetan beste erabilera bat eman nahi diot nik. Etxezuloan sartuta nagoen honetan lehiotxo bat irekiko dut argi eta haize piskat sar dadin.

Gehienok jakingo duzue reposoan egoteko garaia aurreratu egin zaidala. Afarian esan nizuen hilaren 20tik aurrera etxean egon beharko nuela, ba uste baino lehenago etorri zait "entzierroa" (San Ferminen batere antzik ez duena). Kontrakzioak zirela eta beldurtuta joan nintzen ginekologoarengana azkeneko hitzorduan; baina arazoa beste nonbaitetik etorri zen: dilatatzen hasia nengoen, bi txiki hauek pisua hartzen hasiak dira (kilo bana!) eta horregatik omen da. Haurrak komeni baino lehen jaioko ez badira zutik ahalik eta gutxien egotea komeni omen da.

Ba, horixe egoera; gaur 13. eguna dut etxetik atera gabe, ohetik sofara eta sofatik oherako bidea egiten dut asko jota. Suerte piskatekin beste hilabete pare bat egingo ditut horrela (oso optimista naiz, Eguberriak arte aguantatuz gero gustura!).

Ta rollo hori dena, esateko, noizbehinka sartuko naizela Piuran zuen berri jakiteko eta bisita bat egin nahi badidazue, badakizuela non nagoen (ez naiz urrutira joango).

Muxu haundi bana!

Nagore

2007/11/07

ANDELE,ANDELE....

Aupa kuadrila!!
Lenengo eskerrak eman guztioi lengo asteko une latzetan eman zenidaten animo mezu guztiengatik eta zuen berotasunagatik.Eskerrikasko.Pentsatzen nuen agian pesta mexikarra egiteko animoa faltako zitzaidala baina ze demontre... pa parrandero nere aita!! Beraz larunbat hontako konbokatoriak aurrera jarraitzen du. Gogoratu: eguerdiko 14:00ak aldera Oiartzungo kantinan!!!Erantzun!!!!
P.D: festa organizaziua laguntzeko bakoitzak gustoko duen edaria ekar dezala!