2008/02/01

"Euskal Errepublikaren aldarria Espainiako Gorteetara eraman nahi dugu"


kontxo, kontxo, kontxo...

Atzo Teleberrin ikusi nuen, eta gaur prentsan irakurri dut, hainbat komunikabidetan.
Martxoaren 9ko Espainiako hauteskundeetan, Senaturako zerrendaburua da Aser Gipuzkoatik.

Eta gu ezer jakin gabe...

Informazio osatuagoa, gaurko edozein egunkaritan, edota www.aralar.net webgunean.

gaRi*

7 comentarios:

Anónimo dijo...

Izan ere jende famosoa daukagu koadrilan. Portzierto Gari, zorionak liburu berriarengatik (beti esatekotan, utzi eta utzi...)

mixi

Anónimo dijo...

Mixik dioen bezela, famatuenea dirudi gure kuadrilak. Imaginatzen hemendik hamarkada pare batera, Aser Euskal Herriko Errepublikako lehendakari eta Gari berriz kultura sailburu, Aralar eta EHAKren (edo batek daki ze siglapean)arteko koalizio gobernu baten eskutik? Zientzia fikziozko film baten gidoia dirudi, hala beldurrezko film batena ote? Jeje...

Anónimo dijo...

Olatxo: Goenkaleren 37. denboraldia emango ditek orduan ETB7an, eta Maria Luisa zenaren bilobek Egunkaria irakurriko ditek Arraldeko etxeetan... eta hire semea agertuko duk olatuen gainean telebistan, euskal prentsa sustatzeko Kultura Sailetik diruz lagunduko ditugun iragarkietan...

hurrengo parranda noiz?

mxk!

Anónimo dijo...

Ai ama!

Nik orduan kontziertillo ear batzu montatzeko dirua're (laguntza, politikoki hitz hobea) eskatuko dizuet.
Ta MUTILZARREN KOFRADIAko buru izango naizenez, "caravana de mujeres" bat montatzeko're bai.

Kieto!! Idea gehiegi etortzen ai zaizkit....

Anónimo dijo...

Egia esan gustoko diat Olatxoren etorkizuneko ikuspegia, hala ere errealistak izango gaituk lehendakari papera ordurako emakumeen esku egongo dek, beraz, hezkuntza sailan esku sartzearekin konformatuko nauk.

Anónimo dijo...

[ aiba: Aser bizi da-eta! ]

ba ni orduan lehendakariari eskua sartzen ahaleginduko nauk...

eta astiren hitzak nire eginez,
Kieto!! Idea gehiegi etortzen ai zaizkit...

Anónimo dijo...

HI Ase, argazkitan serio xamar azaltzen haiz beti....laister karteletan eta aterako haizenez...hire figura landu beharra zegok, txo! jungo al gaituk pala saioa botatzera?