2008/09/08

Atzoko argazkiak

Aupi!

Lanean zeharo liatuta nabilenez gaur [bihar eta etzi jai hartu ahal izateko lan hirukoitza egin behar, jejeje... ]
goizean zehar joango naiz atzoko zenbait argazki sartzen.
























...eta batzuk batera esertzea ere lortu genuen segundo apur batzuetan!



Beste batzuk ezin izan nituen harrapatu, edota argazkilaria ez zen behar bezain fin ibili.
Ez daude, beraz, atzo zeuden guztiak, eta atzo ez zeuden diren guztiak ere.

Hala ere, bihar beste aukera bat dugunez, ea laster osatzen dugun PIURA TXIKIAren albuma.

[ eta norbaitek argazkiak erresoluzio hobean bidaltzea nahi baldin badu, eskatu lasai ]

gaRi*

2008/09/03

Gora Euskal Jaiak!


Hementxe dugu euskal jai eguna laisterrian!!Deus ez degu esan bazkariataz! Zuek, guraso zaretenok, ze plan mota nahi dezuen jakitia ondo etorriko litzaiguke besteoi. Nik pertsonalki ogitartekoren bat jango nuke nuke hor nonbait..zer diozue?

2008/09/02

Iera


Ba gu Igandean egon ginen Iera eta bere superamatxo bixitatzen. Biak ere oso ondo aurkitu genitun!! Argazki hauxe atera genuen. Ea bere amak argazki geio bidaltzen ditun Iera ondo ikusteko.
Alazniet.

ZORIONAK MANTE!!

Atzo Manten urtebetetzea izan zen eta gixajoa aita bihurtu denetik irteteko aitzaki baten bila ibiltzen denez ea galleta Maria kadukatuek behingoz afaria prestatzen duten. Eskuminak denei!!

2008/09/01

Gaileta Mariak ia-ia kadukauta!!!

Hauxe gertatzea denbora askuan Galleta Mariadun gosari natualik eiten ezpada... kadukatu...
Nagoren dei batek, gosari ear batek eta Piurako mezu zaharretan ikerketa zorrotz batek dana bere lekuan jarri dute.

Laster izango dezu Galleta Marien berri... udara oandik ezta bukatu...

GALLETA MARIAk.

AVE MARIA STELLA DEI MATER ALMA ATQUE SEMPER VIRGO FELIX CELI PORTA
מיכאל
ἄγγελος

Iera larunbatean jaio zen!

Espero det hankik ez sartzia, baina datuak nere amak eman dizkit...
Ostiralian gaban jun omen zian ospitalera.... eta 00:45 aldian jaio omen zan Iera (hau nere hausarketa izan da, nere amak esan diten pseudo izenan eta Amaian aurreko mezuak nahastu ondoren....)

ZORIONAK!!!!!

2008/08/25

HAURREN EUSKAL JAIETAKO PLANA

AUPA TXIKI !

Mezu hau zuretzat da. Ea ez zaidan inor ahazten: Oier, Nora, Irati, Hegoa, Naroa, Igor, Naia, Gorka, Beñat, Ane, Klara, Peru, Araitz, Iera eta Maddi (animatuz gero).
Irailak 7, haurren euskal - jai eguna. Beste urteetan Isabel taberna kanpoan bazkaldu izan degu eta gero plazara joan gara txaranga, erraldoi eta buruhandiekin San Pelaioko ZELAIRA joateko...
ba hori, animatzen bazarete (aitatxo eta amatxo konbentzitu), ba kasu egin zein bazkaritara zein arratsaldeko festara elkartzeko eta bide batez piura txiki baserritarren argazki polit bat ateratzeko.

Aprobatxatzen du Hegoak, baita ere gonbidatzeko (eguraldi ona egiten badu) astin egingo degun merienda txikira bere 4. urtebetetzea ospatzeko. Irailaren 3an, asteazkena arratsaldeko 5ak aldera.

Muxu txiki asko !

amaia

2008/07/29




Aurreko mezua ez det sinatu!!!
Alazniet.
Eta Perun argazkiak ere etzaizkit sartu!!!
Ea orain bialtzeituten!!
Alazniet.

piura oporretan???


San Pelaioko afai proposamena aspaldi xamar izan zenez piurako oporraldi luze hau apurtzea erabakiet. Oiartzun aldean iada konektatu gea internetera eta ea hemendik aurrera geixeago sartzen gean!! Bide batez animatu jendeari blogean idaztera:jendearen berri jakiteak ilusio egiten du beraz edozein uskeri berri izan daiteke; Adibidez Olatxo: ze mouz getaia-zarautz trabesia? zenbat denboran bete zenuen? pikatu al zizun medusarik? Bai bai; ondo irakurri duzue: gure Olatxok igandean trabesia egin zuen ta gu enteratu gabe!! Jakin izan bagenu getai kamiñuan pankarta erraldoi batekin jarriko ginen!!! Eskerrak helmugan piurareportero bat genuen momentua harrapatzeko!!! Horra hor Olatxon helmugeratze argazkia eta bide batez Peruk ere agur bat guztiontzat!!!Muxu!!!!

2008/06/25

Gaur, San Pelaioren afaria

Koadrilla! Herriko jaiak iritsi zaizkigu ta Txarlin afaria izango degu, euria egiten ez badu behintzat. Ala bada, gure inprobisazio sena atera beharko degu plazara ta hor nunbait afaldu. Dana dala, lehenago poteo bat iteko asmuakin, 19:30tan Salegin ikusiko geralakoan, muxu bero bat bakoitzantzat
Axi

2008/06/20

Sardiñajana Alaznen txaletian


Egunon kuadrilla! Ba bai, bere egunian bota genun proposamena bihar larunbatian beteko degu. 14:00ak aldera izango da bazkaria, baino lehenago azaltzen dana beti izango da ongietorria Alaznen txaletian. Oinarrizko menua izango degu; sardinak eta sagardoa. Mesedez, denbora exkaxa dakagula`ta, izena eman lehenbailen.
Esker mila
Axi

2008/06/13

besarkadak eta araitzen lehen argazkiak

aupa denoi!

bost egun eta gero, oraintxe 'konektatu' naiz berriro ere errealitatera, mundura, sarera, egunerokotasunera...

igande goizean koadrilako lauzpabost lagunei mezua bidali nien, eta honezkero gehienok badakizue, baina, tira, gainerakoentzat ere hemen doa 'ofizialki' jakinarazpena:
igande goizaldean jaio zen araitz, 05:42an, 2.740 kg-ko pisuarekin.

dena primeran, egia esan.
arratsaldeko 17:00etan joan ginen ospitalera, eiderrek dagoeneko izarrak ikusteko moduko kontrakzioak zituelako. 23:00ak aldera arte aguantatu genuen horrela, gehiago ezin eta paritoriora bidali gintuzten arte. han epidurala eskatu, eta ordudanik eiderrek dioen moduan,
"erditzez gozatu egin genuen", 05:20ak aldera haurra kanporatzeko bultzadekin hasi eta araitz jaio arte.

ordutik aurrera ere, ez gaude kexatzeko moduan oraingoz, ohi baino lo gutxixeago egiten dugun arren. ;-)
eider, gainerakoan, ondo. puntuak osatzen, baina animatuta.

guraso zaretenoi ez dizuet ezer berririk esango, baina gainerakoei, benetan, animatu dediooooooo!
flipe bat da hau.

hemen doazkizue igande arratsaldeko hiru argazki, araitz jaio eta ordu batzuetara ateratakoak, ospitaleko logelan. erditzearen argazkiak ere baditut, baina horiek ez ditut hemen jarriko...

besarkadak guztiontzat!!!

gaRi*





2008/06/09

ARAITZ JAIO DA!

Igandean, 2008ko ekainaren 8an, Garik hau bidali zuen SMS bidez goizeko 10:52an:

"Aupa! Araitz goizeko 05:42an jaio da, azkenean! Dena primeran. Besarkadak!"

asti

2008/05/30

Euskal Jai eguna Getarian (koadrilako ohitura onei eustearren...)

Aupa denoi!

Azken bi urteotan koadrilako hainbatek Getariako Euskal Jai egunean bota izan dugun parranda kontuan hartuta (duela bi urtekoa antologikoa izan zen, e?! eta iazkoa, berriz, ez kontatzeko moduko horietakoa...), eta aurtengoa bihar dela jakinda, biharko gonbidapena eginda geratzen da.
Aurten dudarik gabe maiatzaren 31n beste egiteko batzuk izango genituelakoan geunden, baina argi dago Araitzek Euskal Jaietan parranda txikia egiteko aukera ez digula kendu nahi...

Beraz, hemen doakizue biharko egitaraua.

MAIATZAK 31, LARUNBATA, EUSKAL JAI EGUNA:
· 09:30ean. Goiz soinua, Getariako txistulariekin.
· 10:30etik eta 14:00etara. Frontoian, azoka.
· 11:00etan. Dultzaineroekin kalejira. Txikientzat, idi-busa.
· 12:00etan. Harritarten, ardi zakurrak lanean antzarrekin.
· 12:30ean. Sardina jana eta sagardo dastaketa.
· 13:00etan. Plazan, Larrain-dantza dultzaineroekin eta banakoa txistulariekin dantzatzeko aukera edonorentzat.
· Ondoren. Irrintzi Lehiaketa Herrikoia.
· 17:30ean. Plazan, Trikitilari Gazteen Getariako IX. Txapelketa.
· Ondoren. Bertso-Triki poteoa, Hamaika Bertuteko Julen Zelaietaren eta Jokin Labayenen eta herriko bertso eskolako kideen eskutik, Saioa eta Alabier trikitilariak lagun dituztela.
· 23:00etan. Herriko plazan, Tapia eta Leturiarekin erromeria.

Koadrilakoen artean estimu gehien sardina janak eta sagardo dastaketak duela kontuan hartuta, kedadaren bat egitekotan, 12:00ak aldean izan daiteke...

Asteburu on denoi!

gaRi*


[ koadrilako askok honela amaitu genuen duela bi urte egun horretan... ;-)
bueno, amaitu ez, argazki hau arratsaldean atera genuen-eta...]

2008/05/22

Joxeanen amona hil da

Oraintxe jakin det gaur gaba-goizaldean Joxeanen amona zendu dala. Azken denboraldian ospitalean sartuta zebilela bagenekin. Joxeanek esan zigun bezela, gauza batek fallo egin ta atzetik beste mordua batzen zaizkio edade hoitan.

Ba hoixe, goian bego ta besarkada bat Joxean ta familiari.

Hau da hau denboaldia damakiuna...

asti

2008/05/15

Larunbat honetan, KOADRILAKO AFARIA




Aupa gaztiak!

Apirilaren 22ko mezuan proposatu zen bezala, larunbat honetan, MAIATZAREN 17an, KOADRILAKO AFARIA dago.
Huts egin ezineko urteko lau afari horietako bat, alegia.

Zakilixuten taldeari dagokio udaberriko afaria antolatzea, eta afaria ORION izango dela erabaki dugu.

Hitzordua:
20:00etan, Errusta tabernan, Orion.

Zarautz aldetik iritsita, zubia pasata, Oriorako sarreran, errepideak kurba egiten duen pare horretan dagoen taberna da Errusta.

Berez, konfirmazio ezak baiezkoa suposatzen du. Baina azkenaldian nola gabiltzan ikusita,
eskertuko genuke zein etorriko den eta zein ez ahalik eta lasterren konfirmatzea.

Mertzi.

Bertan ikusiko garelakoan,

Zakilixuten taldeko lau sukaldariak:

Miren, Mixi, Olax eta gaRi*

2008/05/12

Manteren amona hil da

Atzo eguerdian Jexuxa hil zen, gaixotasun luze baten ondoren. Ziur, askok duzuela gogoan Jexuxa, baina batez ere umetan Manteren txabola inguran makina bat ordu jolasean eta bihurrikerietan pasatakoak garenok ederki gogoratzen dugu bera. Hantxe izaten zen beti, txirriki txarraka hara eta hona, nekaezin bere jardunean..."En fin, çe la vie", amona Jexuxaren oroitzapen ederrekin gelditzen naiz. Jakin dezazuela gaur 19:00tan parrokian dela bere aldeko meza

Xabi

2008/05/05

PERU JAIO DA!

13:20an iritsi da gehienon mobiletara honako mezua, Alazneren telefonotik:

“Gaur goizeko 05:30tan Peru iritsi da, maiatzeko ihintz eder moduan! Dena ondo!”.

Ez dakigu gehiago, baina “dena ondo” irakurrita, lasai geratzeko moduan gaude.

ZORIONAK, beraz, Alazneri eta Jabiri, eta ongietorri alaiena Perurentzat.

gaRi*

2008/04/22

udaberriko afaria

Dagoenekoz udaberrian gaudela eta...
Pare bat Zakilixut topatu ginen igande goizean plaierotako finalen aitzakian. Nunbaitetik hasi behar eta afarirako fetxa zehaztea pentsatu genuen. Han geundenak kontuan hartuta (Olatxo eta Eba, Aser, Olas eta Miren) MAITZAREN 17a proposatzea erabaki genuen. Ohitura oneri segiz, ezezkoa botatzen ez duena baizkotzat hartua izango da; beraz, hasi eguna erreserbatzen eta hementxe bertan zuen berri ematen.
Bestalde, Asti, hurrengoan beharko duela ezta? Goleatzaileari saririk eman zizuten?

2008/03/27

Iepaaaa!!!!

Iepaaaa!!!!
Ba al dabil norbait hortik???
Zer moduz aste santua??? Denak oporretan ala?? inork ez al du ezer kontatzeko??
Newyorkinos: ze mouz pasaezue sagar-handian???argazkiak ikusi nahi ditugu!!
Eta haurdun gaudenok zer??? Ze mouz dijuazte gure ondorengoak???Ze mouz lenengo ekografiak???edota azkenengoak???Eta iada hemen ditugunak zer?? Ze mouz konpontzen da Nagore bi titikin...barkatu: bi umekin???Ta ze mouz kuadrilako beste txikiak???Badirudi bloga ikusita mundua geratu dela!!! Ea hautsa pixkat aztintzen diogun piurari!!!!
Gure partetik: iada azken txanpan sartuak gera: hilabete besterik ez da falta morroxkoa mundura irtetzeko. Iada azken ekografia ikusi dugu eta 2kilotik gora ere bada!!! Irrikitan gaude besoetan hartzeko!!! Portzerto oraindik izenik ez du eta proposamenak onartzen dira. Muxu eta besarkadak guztiontzat!!!!
alazniet.

2008/03/07

Martxoaren 8a dela eta, elezio bezpera, edota inbidiak jota...

Aupa lagunak! ba animatzen den edonori biharko hitzordua eskeintzen diot, afari-paxa lasaia egin nahi duenari, tertuliaren inguruan. Noiz eta non ba animatzen denarekin ba zeaztuko degu.
nik badut zuekin egoteko gogo pixkat...

Amaia

2008/03/05

Lehen afaria mundiala joan zen

Ikustet inork eztual ezer idazten asike neonek hasi berko'et.
Afaya prestatu zutenak jatea jun giñanak baina gehio zian... propaganda fallua??
Halare esan berra do dana oso goxua zeola ta rezeta berriyak ikasi genitula.
Nibela topian hasi da...
Gainea, erdi nahigabe, gaua earki bukatu genun...
Bixiguek bikain bat merezi izan zuten.
Datozenak prepatzen jun!!!

asti

2008/02/08

Urteko lehenengo afariaren data

Honezkero ariko zarete pentsatzen zertan dabiltzan afariaren antolatzaileak. Ba lasai, ez gara gure ardurez ahaztu, pixkat atzeratuta gabiltza antolamentu kontutan baina beno, ari gara zerbaitetan. Gutxienez data bat adostu dugu: martxoak 1 larunbata.

Ez da erraza izan. Batetik Olatxo, azkenaldi honetan ez dago Zarautzen geldituko duenik, bestetik Aser, zer esango dugu Aserretaz, kanpaina betean dagoela mutila! Eta Alazne eta Nerea, ba biak ala biak ahurdun! Beraz badakizue, martxoak 1 larunbata, apuntatu zuen agendeta, Outlooketan edo dena delakoetan. Laister arte!!

2008/02/01

"Euskal Errepublikaren aldarria Espainiako Gorteetara eraman nahi dugu"


kontxo, kontxo, kontxo...

Atzo Teleberrin ikusi nuen, eta gaur prentsan irakurri dut, hainbat komunikabidetan.
Martxoaren 9ko Espainiako hauteskundeetan, Senaturako zerrendaburua da Aser Gipuzkoatik.

Eta gu ezer jakin gabe...

Informazio osatuagoa, gaurko edozein egunkaritan, edota www.aralar.net webgunean.

gaRi*

2008/01/26

Plan aldaketa

Ajedrezeko fitxena gustatzen zait. Gogoratzen naiz ideiak botatzeko esan nuela eta nik ere botako nituela... Burua beste zerbaitetan daukat. Uste dut ez naizela aterako. 2007ko uzta oparoa izan da, baina 2008koa ere ez da motz geratuko. Laguntxo bat gehiago Ane, Klara, Araitz eta momentuz izenik gabe daudenentzat. Udara tripa handiarekin pasatzeko plana daukat. Argiago esatea nahi duzue?

Miren

2008/01/20

Ane eta Klara etxean

Hemen dituzue gure bi txikirrinak: Ane lo eta Klara esna, biak seaska berean. Hau poza!

Asier eta Nagore



2008/01/15

INHAUTERIAK

Inhautteriak datoztela eta koadrilako afaria egiteko data egokia dela dirudi. Sondeo moduan organizatzaileok jakin nahi dugu ea zer iruditzen zaizuen.

Por zierto, Gartxitarrok ere familia ugarituko dugu. Momentu honetan 9 astetako umetxo bat daukat nerekin.

Muxus eta ongi etorri dagoeneko etxean dauden Puertas neskatilei.

2007/12/13

Gabon zoriontsu ta urte berri on opa dizuet


Hementxe ziak nere errepublikar postaltxoa! Laister gea gabonetan ta denori muxu haundi bat bidali nahi nizuen. Postala pornoxamarra da baino zartzaroan sartzen hasi geanez ezto arazoik

2007/12/05

Koadrilan bi gehiago gea: ANE ETA KLARA JAIO DIA!!!

Atzo goizeko 7:47an bi neskato jaio zian 1,500 kilo. eta 1,600 kilorekin. Amatxok esan digunez Ane izango da 1,600ekoa...baina ez da segurua....
Ea idatzi beharreko danak jartzen dituten...
Astelehen arratsaldian Alazne eta Oreretako Itziar Nagoren etxian bixitan zeuden eta Nagorek oso egun ona zakala komentatu zien. Komunera joan zanian, ordea, odola galtzen hasi zen. Eritetxea hotsegin eta gero, Donostira irtetzea erabaki zuten; Aitatxo Hondarribin. Itziar Lurrekin Alaznen kotxian ospitalea; Nagore Alaznek eramango zuen Nagore eta Asierren kotxian. Itziar irten zen eta... kaosa. Nagorek eta Alaznek kotxeko giltzik topatzen ez.... garajeko giltzik topatzen ez...... AIAMA.
Azkenian iritsi zian ospitalera eta erditzea atzeratzeko eginahalak egin zizkioten. Hemen'e ez eskau nei datu asko... "Desplazamiento de placenta" ta horrelakuak aitu'itut. Baina bueno azkenian, zesarea bat egin eta dana arriskuz kanpo.
Nagore atzo ohetik jaiki ezinik omen zegoen, jaioberriak ikusi gabe, nekatuta eta mobileko bateria beya jota.
Asierrek ikusi ditu Ane ta Klara inkubadoran eta Nagorek ohetik jaiketzeik baldin badu gaur ikusiko ditu.

Ba hori, susto haundiya, lasai hartu behar. Nagorek egun batzu egingo ditu ospitalian errekuperazioan. Oaindik bixitan ez azaltzeko eskaera egin digu, hobetoxo egon arte. Blogean jarriko deu bixitatzeko mouan daudenian....

ESKUMINAK NAGOREN PARTEZ, bereziki bere etxera bixitan etorri eztirenei (JA JA JA, parre artian bota digu....)

Ni gaur goizian bere etxea jutekua nitzan... baina ez genitun hain azkar espero.

ZORIONAK FAMILIARI, MUXU MORDUA TA LASAI-LASAI HARTU.

p.d.: gaurko prepauta nazkan mendaroko txokolate bonboiak zeinek jan nahi ditu nerekin?

asti

2007/11/22

Larunbatean Joxeanen etxearen inaugurazio afaria

Gogorarazi nahi dizuet, baten bat akordatzen ez baldin bada, larunbat honetan Joxeanen etxearen inaugurazio afaria dagoela. Atzo topatu nintzen Nagore eta Joxeanekin eta horixe komentatu zidaten. Zenbat izango garen jakitea komeniko litzateke. Poteon bat eo in biarko deu afal aurretik ezta? 20:00 tan Salegin?
PD: edari kontu, norberak eraman dezala gusokoa duen edaria

2007/11/21

gu ere bai...

aupa denoi!

noizbait esan behar genuen, eta… tira, hemen doakizue:
eider haurdun dago.

hiru hilabete pasatxoko kontua da dagoeneko.

irailaren amaiera aldera jakin genuen, eta atzo izan genuen lehen ekografia: gozada bat, egia esan.

jakin genuenetik 200.000 aldiz entzun behar izan dugu ea noiz animatzen garen, hurrengoak gu, eta antzekoak.
presing zorrotza, egia esan, eta gu isil-isilik, irribarrea ezkutatu ezinik.

hemen doazkizue dena ondo joanez gero maiatzaren amaiera edota ekainaren hasiera alderako koadrilako haur berria izan daitekeenaren lehen argazkiak, atzokoak.

muxuak denoi.


gaRi* eta eider

[ atzo, egia esan, flipatu egin genuen...]

[ oinak, eskuak, eta behatzak ere pasote bat ikusten ziren. aluzinantea...]

[ argi dago astiri eta bioi ez ezik, eiderri ere extraterresteak gustatzen zaizkiola: begira zer-nolako martzianito aurpegia daukan honek...]

2007/11/16

Mexiko lindo y querido...

Mexiko lindo y querido, Ruperrek azken diskoan abesten duen moduan...

Hemen doazkizue Alazne eta Jabiren etxeko aurtengo festa mexikarreko zenbait argazki.

Mertzi guztiagatik anfitrioiei!!!

gaRi*
































[ irudien gainean klik eginez gero, argazkiak tamaina handiagoan agertuko zaizkizue ]

2007/11/13

Etxezulotik

Ez zait izenburu egokiagorik etorri burura. Badakit normalean berriak emateko edo planak eta deialdiak egiteko erabiltzen dugula Piura; baina oraingo honetan beste erabilera bat eman nahi diot nik. Etxezuloan sartuta nagoen honetan lehiotxo bat irekiko dut argi eta haize piskat sar dadin.

Gehienok jakingo duzue reposoan egoteko garaia aurreratu egin zaidala. Afarian esan nizuen hilaren 20tik aurrera etxean egon beharko nuela, ba uste baino lehenago etorri zait "entzierroa" (San Ferminen batere antzik ez duena). Kontrakzioak zirela eta beldurtuta joan nintzen ginekologoarengana azkeneko hitzorduan; baina arazoa beste nonbaitetik etorri zen: dilatatzen hasia nengoen, bi txiki hauek pisua hartzen hasiak dira (kilo bana!) eta horregatik omen da. Haurrak komeni baino lehen jaioko ez badira zutik ahalik eta gutxien egotea komeni omen da.

Ba, horixe egoera; gaur 13. eguna dut etxetik atera gabe, ohetik sofara eta sofatik oherako bidea egiten dut asko jota. Suerte piskatekin beste hilabete pare bat egingo ditut horrela (oso optimista naiz, Eguberriak arte aguantatuz gero gustura!).

Ta rollo hori dena, esateko, noizbehinka sartuko naizela Piuran zuen berri jakiteko eta bisita bat egin nahi badidazue, badakizuela non nagoen (ez naiz urrutira joango).

Muxu haundi bana!

Nagore

2007/11/07

ANDELE,ANDELE....

Aupa kuadrila!!
Lenengo eskerrak eman guztioi lengo asteko une latzetan eman zenidaten animo mezu guztiengatik eta zuen berotasunagatik.Eskerrikasko.Pentsatzen nuen agian pesta mexikarra egiteko animoa faltako zitzaidala baina ze demontre... pa parrandero nere aita!! Beraz larunbat hontako konbokatoriak aurrera jarraitzen du. Gogoratu: eguerdiko 14:00ak aldera Oiartzungo kantinan!!!Erantzun!!!!
P.D: festa organizaziua laguntzeko bakoitzak gustoko duen edaria ekar dezala!

2007/10/30

Hiletarako hitzordua: gaur 18:30ean Euskaldunan

Eguerdion denoi:

Atzo Nagoreren mezua jasota jakingo zenuten guztiok Alazneren aitarena.
Hileta gaur da, 19:00etan, eta gaur goizean telefonoak astinduz
elkarrekin joateko geratu dira dagoeneko koadrilako zenbait:

hitzordua, 18:30ean, Euskalduna tabernan.

Handik elkarrekin joango gara hiletara.

Bertan ikusiko garelakoan, animo!

Eta muxurik samurrenak Alazne eta Jabirentzat.


gaRi*

2007/10/29

larunbateko afaia

Azken afariko txefei zorionak!!
Oso ondo afaia ta baita giroa!!! Hurrengo urteko taldeen zozketa benetan originala!! Ea datozen afaiek holako konbokatoria exitoa izaten duten!!

andele,andele

Pesta mexikarra demoratzen ari denez fetxa bat finkatzea erabakiet. Parean dakaun zubian jende batzu kanpora juteko plana dutenez ba hurrengo larunbatean egitea iruitu zaigu onena: azaroak 10;ta iada oso goiz iluntzen hasi denez ba eguerdian egitea erabaki dugu.Beraz hitzordua: Azaroak 10 eguerdiko 14:00 aldera.Espero deu jende geienei fetxa hau ondo etortzea!!!
Alazniet.

2007/10/23

Azken afarirako apostolu zerrenda behar degu!

Hitzordua: larunbatian, atsaldeko 8tan, Xaleginian.
Afaria ondo prentatzeko etorriko zaretenen zerrenda ber deu, ta postizuena rebai.
Ba hoixe.... larunbaterarte.

mirentxef
nahastitxef
mixitxef?

2007/10/21

Eskuminak Agurtzaneren partetik

Ostiralean Agurtzane ikusi nuen Zarautzen mutila eta umearekin . Oraindik Tafallan bizi bada ere, Bardeetan etxe bat egiten ari omen dira eta laster hara joatekotan dira. Denentzat eskuminak eman zizkidan.

2007/10/19

Koadrila eguneko bazkaria, EUSKALDUNAn

Aupa koadrila.
Harritzekua baina bat'e problemik'pe hartu gendun atzo lekua bazkaltzeko Euskaldunanian.
Axierrek atzo bota zun bezela hitzordua "11ak aldian plazan..."
Ni nere aldetik, gauza gaur gabian okertzen ezpada, goitiberak ikusteko intentziyua dakat (aupa Aser, ohitura onak eztituk galdu ber). Asike ni 10 aldea plaza-bixtalegrea azalduko naiz.
Txintxuak izan.

asti, behingoz ez nahasti.

2007/10/16

alazniet

Aurrekko mezua firmatu gabe utziet.
Ni naiz.
Alazniet

larunbat honetan kuadrila eguna

Larunbat honetan kuadrila eguna da eta ez dakit jendeak ateratzeko planik baduen edo...Ni behintzat animatuko nitzake bazkari bat egitera!!!!Ea zenbat jende elkartzen garen eta nunbaiten bazkaitako tokia hartzen dugun!!

2007/10/09

Azken afaria: URRIAK 27

Erreserbatu eguna, mugitu fitxak, "birkolokatu" umeak, hartu indarra, egin gosea eta gora animoak! Beste guztia gure esku, antolatzaileei uzteko alegia. Hori bai, erantzutea nahi genuke, piura bidez, telefonoz (676639040)edo aurrez aurre; ezezko erantzun zehatzik ez balego baiezkoa dela ulertuko da.

Mirenchef

2007/10/05

Koadrilako afaria dala-ta... S.O.S.....S.O.S

Alaznekin hitzeiten eon naiz, afai mexikarra 22ko astian eitia komeni zaiola, sukaldeko leiho berria jarrita.
Karo, geo dakau pare xamarrian koadrilako urteko azken afaia; ta juxtu-juxtu parian koadrila eguna.
Alaznei Mantek komentau omen zion, koadrila afaia (urteko azkena) 20an ote dan; dirudinez nik baino gehio daki.
Ba hori; ia, danon artian, pixkat aklaratzen deun afai katalogo honen nundik noakua.

Edo, ni bakarrik al naiz kakanahaste hau dakana?

asti nahasti

2007/10/02

aspaldiko!!!!

Iepa!!!
Eztakit zenbat hilabete enitzala piurako blogera sartzen!!!Alare ezdet mobimento gehiegi ikusten bertan!!Beno nere partetik pare bat kontu:
Batetik komentau Jabi eta biok haurdun gaudela (nik uste kuadrilako guztiek dakizutela baina baezpa...agian norbait despistauta dabil!)
Bestetik, laster lengo urteko mexikar pesta errepikatuko deula!! Lengo urteko exitoaren ondoren pesta hau ohitura bihurtzea erabaki deu:eztakit noiz baina nik uste Urriaren 22ko astean egingo deula asike asi iada bigoteak prestatzen!!Andele,andele!!! Muxu guztiontzat!!!
Alazniet.

2007/09/27

ARATZ jaio da!

Dagoeneko jakinaren gainean eongo zeate, baina, notiziya argazkiik pe etzala konpleto eongo ta hauek izanarte itxoin behar izan det. Osaba bihurtzian poza ezta guraso bihurtzian aiñakua izango, baña egiya esan inguruan aitzean poza ezta makala... Beno besteik pe hemen familikide berriyan argazkiya...

2007/09/18

EUSKAL JAIA


Hona hemen koadrialeren argazki bat. Jakin denok Igor-rek ikastolara eraman behar duen albunean argazki hau ipini dudala. Zuen baimena nuelakoan nago. Bere momentu tristetan erabiliko duten kontsueloa. Beharko du ze hau hasiera hau....

Muxu bat denoi eta ondo pasa Artxandan. Qué recuerdos.

2007/09/17

Artxanda herdoildura bisita...

Aupa denoi!

Harrikada bat da hau, badakit, baina bota egingo dut.
Saioa Olmo artistari okurritu zaion puntazo bati buruzko erreportajea ikusi nuen atzo ETBn. Kontua da Artxandako jolas-parkera bisita gidatuak antolatu dituela artista honek, urriko asteburuetan. Artxanda duela 17 urte itxi zuten, atrakzioak saldu zituzten, eta jolas-parkea bera itxita, abandonatuta eta landaretzak eta herdoilak hartuta dago.
Bisita gidatua, beraz, beldurrezko pelikula bat egiteko moduko leku batera izango da: abandonatutako jolas-parke zahar batera.

Nor ez da gogoratzen Artxandaz?
Ez zinatekete bueltatuko hura ikustera? Eta, batez ere, hura abandonatuta, herdoilak janda eta landareek hartuta, bere horretan, nola dagoen ikustera? Puntazoa da, ezta?

Gaur sartu naiz ideia berezi honi buruzko webgunera, eta aldez aurretik izena eman behar da.
20 laguneko taldeak soilik onartuko dituzte, eta eguna hartu behar da, bakoitzak 3 euro soilik ordainduta.

Animatuko gara urrian larunbat edo igande batean joatera?
Bost animatzen garela? Ba bost… Hamar, ba hamar. Hiru, ba hiru…

Zer diozue?

Informazio gehiago, hemen: http://www.vuelvenlasatracciones.com

gaRi*

2007/09/05

Girotzen hasteko...

Tori iazko pare bat argazki.
Hamaiketakokoak dira.
Hortik aurrera aurkitu ditudan gehienak, ez erakusteko horietakoak...





gaRi*

2007/09/04

Oaindik bazkaitako lekurik gabe

Aupa koadrila.
Ba hoixe. Atzo Axierrekin eon nitzan ta leku bilaketa utzi egin omen du pixkat desesperauta, eta koadrilaren gogoeza ikusita...
Gehienetan galdetu omen du. Taberna zaharrian ez omen du galdetu. Joxeanek, berriz, astebukaeran komentatu zigunez Euromarren ondo ematen omen dute.
Eztakit, nei Txarli etorri zait burura... Edo Iruretagoiena (Kukulu)...
Zer dio herriak? Esan zeoze ze bestela bokailo lehorren bat jan berko deu.

Asti

2007/08/27

EuskalJaitan nun demontre bazkaldu ber deu?

Eutsi goyai koadrilla!
Galdera ugari daude euskaljai inguruan...zenbat izango gea bazkaitan? ta nun demontre nahi dezue bazkaldu? nik folloitik gertuen egingo nuke. Proposamenik?

Axi

2007/08/14

Umeen Euskal Jai eguna

Datorren irailaren 2rako (igandea) proposamena:
Eguna elkarrekin pasatzea, umeekin, goiz partean kalean dagoen giroan ibili, bazkaldu, eta arratsaldean pasakallean san pelaiora.
Festa gogoz egotea da baldintza bakarra.
Gure kuadrilan ume jendea gero eta gehiago dela ikusita deialdiak arrakasta izango duela pentsatzen dut. Bide batez, ume jaio berrien gurasoei gogorarazi nahi diet bataiatu ere egin beharko ditugula txikienak, kuadrilan alegia, eta denok baiezkoa erantzungo bazenute ez litzatekeela aukera txarra izango egun hau bera aprobetxatzea.
Erantzun ezazue baizkoa edo ezezkoa bazkaltzeko lekua lehenbailehen hartzeko.
Animatu!

2007/08/04

Beñaten argazkiak

Atzo arratsaldean Mante eta Eneritzekin egoteko eta Beñati lehen argazkiak ateratzeko aukera izan genuen.
Go-za-da bat, egia esan.

Hemen doazkizue hiru argazki.





Zorionak familia, eta eutsi irribarre horri!!!

gaRi*

[ argazkiak handiago ikusteko, argazkien gainean klik egin dezakezue... ]