2007/08/14

Umeen Euskal Jai eguna

Datorren irailaren 2rako (igandea) proposamena:
Eguna elkarrekin pasatzea, umeekin, goiz partean kalean dagoen giroan ibili, bazkaldu, eta arratsaldean pasakallean san pelaiora.
Festa gogoz egotea da baldintza bakarra.
Gure kuadrilan ume jendea gero eta gehiago dela ikusita deialdiak arrakasta izango duela pentsatzen dut. Bide batez, ume jaio berrien gurasoei gogorarazi nahi diet bataiatu ere egin beharko ditugula txikienak, kuadrilan alegia, eta denok baiezkoa erantzungo bazenute ez litzatekeela aukera txarra izango egun hau bera aprobetxatzea.
Erantzun ezazue baizkoa edo ezezkoa bazkaltzeko lekua lehenbailehen hartzeko.
Animatu!

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Ahaztu egin zait sinatzea. Miren naiz.

Anónimo dijo...

gurekin kontatu !

Anónimo dijo...

Nik esan nizun bezala, guk ere bazkaria izan ohi dugu. Hala ere, kalean elkar ikustea espero dut.

Anónimo dijo...

Ni (ezustekorik ez bada) Kontxako estropada ikustera joango naiz.
Dena dela, Euskal Jai egunerako ere zerbait pentsatu beharko dugu, ezta? Hamaiketakorik bai/ez, non bazkaldu...

Anónimo dijo...

Irati, Igor eta ni apuntatzen gara.

Muxus.

Nerea.