2008/07/29




Aurreko mezua ez det sinatu!!!
Alazniet.
Eta Perun argazkiak ere etzaizkit sartu!!!
Ea orain bialtzeituten!!
Alazniet.

piura oporretan???


San Pelaioko afai proposamena aspaldi xamar izan zenez piurako oporraldi luze hau apurtzea erabakiet. Oiartzun aldean iada konektatu gea internetera eta ea hemendik aurrera geixeago sartzen gean!! Bide batez animatu jendeari blogean idaztera:jendearen berri jakiteak ilusio egiten du beraz edozein uskeri berri izan daiteke; Adibidez Olatxo: ze mouz getaia-zarautz trabesia? zenbat denboran bete zenuen? pikatu al zizun medusarik? Bai bai; ondo irakurri duzue: gure Olatxok igandean trabesia egin zuen ta gu enteratu gabe!! Jakin izan bagenu getai kamiñuan pankarta erraldoi batekin jarriko ginen!!! Eskerrak helmugan piurareportero bat genuen momentua harrapatzeko!!! Horra hor Olatxon helmugeratze argazkia eta bide batez Peruk ere agur bat guztiontzat!!!Muxu!!!!

2008/06/25

Gaur, San Pelaioren afaria

Koadrilla! Herriko jaiak iritsi zaizkigu ta Txarlin afaria izango degu, euria egiten ez badu behintzat. Ala bada, gure inprobisazio sena atera beharko degu plazara ta hor nunbait afaldu. Dana dala, lehenago poteo bat iteko asmuakin, 19:30tan Salegin ikusiko geralakoan, muxu bero bat bakoitzantzat
Axi

2008/06/20

Sardiñajana Alaznen txaletian


Egunon kuadrilla! Ba bai, bere egunian bota genun proposamena bihar larunbatian beteko degu. 14:00ak aldera izango da bazkaria, baino lehenago azaltzen dana beti izango da ongietorria Alaznen txaletian. Oinarrizko menua izango degu; sardinak eta sagardoa. Mesedez, denbora exkaxa dakagula`ta, izena eman lehenbailen.
Esker mila
Axi

2008/06/13

besarkadak eta araitzen lehen argazkiak

aupa denoi!

bost egun eta gero, oraintxe 'konektatu' naiz berriro ere errealitatera, mundura, sarera, egunerokotasunera...

igande goizean koadrilako lauzpabost lagunei mezua bidali nien, eta honezkero gehienok badakizue, baina, tira, gainerakoentzat ere hemen doa 'ofizialki' jakinarazpena:
igande goizaldean jaio zen araitz, 05:42an, 2.740 kg-ko pisuarekin.

dena primeran, egia esan.
arratsaldeko 17:00etan joan ginen ospitalera, eiderrek dagoeneko izarrak ikusteko moduko kontrakzioak zituelako. 23:00ak aldera arte aguantatu genuen horrela, gehiago ezin eta paritoriora bidali gintuzten arte. han epidurala eskatu, eta ordudanik eiderrek dioen moduan,
"erditzez gozatu egin genuen", 05:20ak aldera haurra kanporatzeko bultzadekin hasi eta araitz jaio arte.

ordutik aurrera ere, ez gaude kexatzeko moduan oraingoz, ohi baino lo gutxixeago egiten dugun arren. ;-)
eider, gainerakoan, ondo. puntuak osatzen, baina animatuta.

guraso zaretenoi ez dizuet ezer berririk esango, baina gainerakoei, benetan, animatu dediooooooo!
flipe bat da hau.

hemen doazkizue igande arratsaldeko hiru argazki, araitz jaio eta ordu batzuetara ateratakoak, ospitaleko logelan. erditzearen argazkiak ere baditut, baina horiek ez ditut hemen jarriko...

besarkadak guztiontzat!!!

gaRi*





2008/06/09

ARAITZ JAIO DA!

Igandean, 2008ko ekainaren 8an, Garik hau bidali zuen SMS bidez goizeko 10:52an:

"Aupa! Araitz goizeko 05:42an jaio da, azkenean! Dena primeran. Besarkadak!"

asti

2008/05/30

Euskal Jai eguna Getarian (koadrilako ohitura onei eustearren...)

Aupa denoi!

Azken bi urteotan koadrilako hainbatek Getariako Euskal Jai egunean bota izan dugun parranda kontuan hartuta (duela bi urtekoa antologikoa izan zen, e?! eta iazkoa, berriz, ez kontatzeko moduko horietakoa...), eta aurtengoa bihar dela jakinda, biharko gonbidapena eginda geratzen da.
Aurten dudarik gabe maiatzaren 31n beste egiteko batzuk izango genituelakoan geunden, baina argi dago Araitzek Euskal Jaietan parranda txikia egiteko aukera ez digula kendu nahi...

Beraz, hemen doakizue biharko egitaraua.

MAIATZAK 31, LARUNBATA, EUSKAL JAI EGUNA:
· 09:30ean. Goiz soinua, Getariako txistulariekin.
· 10:30etik eta 14:00etara. Frontoian, azoka.
· 11:00etan. Dultzaineroekin kalejira. Txikientzat, idi-busa.
· 12:00etan. Harritarten, ardi zakurrak lanean antzarrekin.
· 12:30ean. Sardina jana eta sagardo dastaketa.
· 13:00etan. Plazan, Larrain-dantza dultzaineroekin eta banakoa txistulariekin dantzatzeko aukera edonorentzat.
· Ondoren. Irrintzi Lehiaketa Herrikoia.
· 17:30ean. Plazan, Trikitilari Gazteen Getariako IX. Txapelketa.
· Ondoren. Bertso-Triki poteoa, Hamaika Bertuteko Julen Zelaietaren eta Jokin Labayenen eta herriko bertso eskolako kideen eskutik, Saioa eta Alabier trikitilariak lagun dituztela.
· 23:00etan. Herriko plazan, Tapia eta Leturiarekin erromeria.

Koadrilakoen artean estimu gehien sardina janak eta sagardo dastaketak duela kontuan hartuta, kedadaren bat egitekotan, 12:00ak aldean izan daiteke...

Asteburu on denoi!

gaRi*


[ koadrilako askok honela amaitu genuen duela bi urte egun horretan... ;-)
bueno, amaitu ez, argazki hau arratsaldean atera genuen-eta...]

2008/05/22

Joxeanen amona hil da

Oraintxe jakin det gaur gaba-goizaldean Joxeanen amona zendu dala. Azken denboraldian ospitalean sartuta zebilela bagenekin. Joxeanek esan zigun bezela, gauza batek fallo egin ta atzetik beste mordua batzen zaizkio edade hoitan.

Ba hoixe, goian bego ta besarkada bat Joxean ta familiari.

Hau da hau denboaldia damakiuna...

asti

2008/05/15

Larunbat honetan, KOADRILAKO AFARIA




Aupa gaztiak!

Apirilaren 22ko mezuan proposatu zen bezala, larunbat honetan, MAIATZAREN 17an, KOADRILAKO AFARIA dago.
Huts egin ezineko urteko lau afari horietako bat, alegia.

Zakilixuten taldeari dagokio udaberriko afaria antolatzea, eta afaria ORION izango dela erabaki dugu.

Hitzordua:
20:00etan, Errusta tabernan, Orion.

Zarautz aldetik iritsita, zubia pasata, Oriorako sarreran, errepideak kurba egiten duen pare horretan dagoen taberna da Errusta.

Berez, konfirmazio ezak baiezkoa suposatzen du. Baina azkenaldian nola gabiltzan ikusita,
eskertuko genuke zein etorriko den eta zein ez ahalik eta lasterren konfirmatzea.

Mertzi.

Bertan ikusiko garelakoan,

Zakilixuten taldeko lau sukaldariak:

Miren, Mixi, Olax eta gaRi*

2008/05/12

Manteren amona hil da

Atzo eguerdian Jexuxa hil zen, gaixotasun luze baten ondoren. Ziur, askok duzuela gogoan Jexuxa, baina batez ere umetan Manteren txabola inguran makina bat ordu jolasean eta bihurrikerietan pasatakoak garenok ederki gogoratzen dugu bera. Hantxe izaten zen beti, txirriki txarraka hara eta hona, nekaezin bere jardunean..."En fin, çe la vie", amona Jexuxaren oroitzapen ederrekin gelditzen naiz. Jakin dezazuela gaur 19:00tan parrokian dela bere aldeko meza

Xabi

2008/05/05

PERU JAIO DA!

13:20an iritsi da gehienon mobiletara honako mezua, Alazneren telefonotik:

“Gaur goizeko 05:30tan Peru iritsi da, maiatzeko ihintz eder moduan! Dena ondo!”.

Ez dakigu gehiago, baina “dena ondo” irakurrita, lasai geratzeko moduan gaude.

ZORIONAK, beraz, Alazneri eta Jabiri, eta ongietorri alaiena Perurentzat.

gaRi*

2008/04/22

udaberriko afaria

Dagoenekoz udaberrian gaudela eta...
Pare bat Zakilixut topatu ginen igande goizean plaierotako finalen aitzakian. Nunbaitetik hasi behar eta afarirako fetxa zehaztea pentsatu genuen. Han geundenak kontuan hartuta (Olatxo eta Eba, Aser, Olas eta Miren) MAITZAREN 17a proposatzea erabaki genuen. Ohitura oneri segiz, ezezkoa botatzen ez duena baizkotzat hartua izango da; beraz, hasi eguna erreserbatzen eta hementxe bertan zuen berri ematen.
Bestalde, Asti, hurrengoan beharko duela ezta? Goleatzaileari saririk eman zizuten?

2008/03/27

Iepaaaa!!!!

Iepaaaa!!!!
Ba al dabil norbait hortik???
Zer moduz aste santua??? Denak oporretan ala?? inork ez al du ezer kontatzeko??
Newyorkinos: ze mouz pasaezue sagar-handian???argazkiak ikusi nahi ditugu!!
Eta haurdun gaudenok zer??? Ze mouz dijuazte gure ondorengoak???Ze mouz lenengo ekografiak???edota azkenengoak???Eta iada hemen ditugunak zer?? Ze mouz konpontzen da Nagore bi titikin...barkatu: bi umekin???Ta ze mouz kuadrilako beste txikiak???Badirudi bloga ikusita mundua geratu dela!!! Ea hautsa pixkat aztintzen diogun piurari!!!!
Gure partetik: iada azken txanpan sartuak gera: hilabete besterik ez da falta morroxkoa mundura irtetzeko. Iada azken ekografia ikusi dugu eta 2kilotik gora ere bada!!! Irrikitan gaude besoetan hartzeko!!! Portzerto oraindik izenik ez du eta proposamenak onartzen dira. Muxu eta besarkadak guztiontzat!!!!
alazniet.

2008/03/07

Martxoaren 8a dela eta, elezio bezpera, edota inbidiak jota...

Aupa lagunak! ba animatzen den edonori biharko hitzordua eskeintzen diot, afari-paxa lasaia egin nahi duenari, tertuliaren inguruan. Noiz eta non ba animatzen denarekin ba zeaztuko degu.
nik badut zuekin egoteko gogo pixkat...

Amaia

2008/03/05

Lehen afaria mundiala joan zen

Ikustet inork eztual ezer idazten asike neonek hasi berko'et.
Afaya prestatu zutenak jatea jun giñanak baina gehio zian... propaganda fallua??
Halare esan berra do dana oso goxua zeola ta rezeta berriyak ikasi genitula.
Nibela topian hasi da...
Gainea, erdi nahigabe, gaua earki bukatu genun...
Bixiguek bikain bat merezi izan zuten.
Datozenak prepatzen jun!!!

asti

2008/02/08

Urteko lehenengo afariaren data

Honezkero ariko zarete pentsatzen zertan dabiltzan afariaren antolatzaileak. Ba lasai, ez gara gure ardurez ahaztu, pixkat atzeratuta gabiltza antolamentu kontutan baina beno, ari gara zerbaitetan. Gutxienez data bat adostu dugu: martxoak 1 larunbata.

Ez da erraza izan. Batetik Olatxo, azkenaldi honetan ez dago Zarautzen geldituko duenik, bestetik Aser, zer esango dugu Aserretaz, kanpaina betean dagoela mutila! Eta Alazne eta Nerea, ba biak ala biak ahurdun! Beraz badakizue, martxoak 1 larunbata, apuntatu zuen agendeta, Outlooketan edo dena delakoetan. Laister arte!!

2008/02/01

"Euskal Errepublikaren aldarria Espainiako Gorteetara eraman nahi dugu"


kontxo, kontxo, kontxo...

Atzo Teleberrin ikusi nuen, eta gaur prentsan irakurri dut, hainbat komunikabidetan.
Martxoaren 9ko Espainiako hauteskundeetan, Senaturako zerrendaburua da Aser Gipuzkoatik.

Eta gu ezer jakin gabe...

Informazio osatuagoa, gaurko edozein egunkaritan, edota www.aralar.net webgunean.

gaRi*

2008/01/26

Plan aldaketa

Ajedrezeko fitxena gustatzen zait. Gogoratzen naiz ideiak botatzeko esan nuela eta nik ere botako nituela... Burua beste zerbaitetan daukat. Uste dut ez naizela aterako. 2007ko uzta oparoa izan da, baina 2008koa ere ez da motz geratuko. Laguntxo bat gehiago Ane, Klara, Araitz eta momentuz izenik gabe daudenentzat. Udara tripa handiarekin pasatzeko plana daukat. Argiago esatea nahi duzue?

Miren

2008/01/20

Ane eta Klara etxean

Hemen dituzue gure bi txikirrinak: Ane lo eta Klara esna, biak seaska berean. Hau poza!

Asier eta Nagore



2008/01/15

INHAUTERIAK

Inhautteriak datoztela eta koadrilako afaria egiteko data egokia dela dirudi. Sondeo moduan organizatzaileok jakin nahi dugu ea zer iruditzen zaizuen.

Por zierto, Gartxitarrok ere familia ugarituko dugu. Momentu honetan 9 astetako umetxo bat daukat nerekin.

Muxus eta ongi etorri dagoeneko etxean dauden Puertas neskatilei.