bost egun eta gero, oraintxe 'konektatu' naiz berriro ere errealitatera, mundura, sarera, egunerokotasunera...
igande goizean koadrilako lauzpabost lagunei mezua bidali nien, eta honezkero gehienok badakizue, baina, tira, gainerakoentzat ere hemen doa 'ofizialki' jakinarazpena:
igande goizaldean jaio zen araitz, 05:42an, 2.740 kg-ko pisuarekin.
dena primeran, egia esan.
arratsaldeko 17:00etan joan ginen ospitalera, eiderrek dagoeneko izarrak ikusteko moduko kontrakzioak zituelako. 23:00ak aldera arte aguantatu genuen horrela, gehiago ezin eta paritoriora bidali gintuzten arte. han epidurala eskatu, eta ordudanik eiderrek dioen moduan,
"erditzez gozatu egin genuen", 05:20ak aldera haurra kanporatzeko bultzadekin hasi eta araitz jaio arte.
ordutik aurrera ere, ez gaude kexatzeko moduan oraingoz, ohi baino lo gutxixeago egiten dugun arren. ;-)
eider, gainerakoan, ondo. puntuak osatzen, baina animatuta.
guraso zaretenoi ez dizuet ezer berririk esango, baina gainerakoei, benetan, animatu dediooooooo!
flipe bat da hau.
hemen doazkizue igande arratsaldeko hiru argazki, araitz jaio eta ordu batzuetara ateratakoak, ospitaleko logelan. erditzearen argazkiak ere baditut, baina horiek ez ditut hemen jarriko...
besarkadak guztiontzat!!!
gaRi*



























