2008/09/29

Gaileta Mariak - Agenda arazoak

Aupa koadrila.
Laguntza behar degu fetxa jartzeko.
Joxean New Yorken izango da 11 eta 18ko asteburuetan.
Asko ez atzeratzeko astebukaera hontan egiteko posibilidadian pentsatu deu, baina jendian agenda arazotan ere pentsatu behar deu, fetxaren hurbiltasuna dala-ta.

Ze diozue?

Asti

2008/09/22

MADDI JAIO DA

Ez dakit gauza askorik baina atzo Bittoren mezua jaso genuen eta hitz batzu aitatxorekin egin genituen. Atzo goizaldera jaio omen zen hilak 21, eta dena ondo joan omen da.
Muxu haundi bat lauroi eta Zorionak !
amaia

2008/09/08

Atzoko argazkiak

Aupi!

Lanean zeharo liatuta nabilenez gaur [bihar eta etzi jai hartu ahal izateko lan hirukoitza egin behar, jejeje... ]
goizean zehar joango naiz atzoko zenbait argazki sartzen.
























...eta batzuk batera esertzea ere lortu genuen segundo apur batzuetan!



Beste batzuk ezin izan nituen harrapatu, edota argazkilaria ez zen behar bezain fin ibili.
Ez daude, beraz, atzo zeuden guztiak, eta atzo ez zeuden diren guztiak ere.

Hala ere, bihar beste aukera bat dugunez, ea laster osatzen dugun PIURA TXIKIAren albuma.

[ eta norbaitek argazkiak erresoluzio hobean bidaltzea nahi baldin badu, eskatu lasai ]

gaRi*

2008/09/03

Gora Euskal Jaiak!


Hementxe dugu euskal jai eguna laisterrian!!Deus ez degu esan bazkariataz! Zuek, guraso zaretenok, ze plan mota nahi dezuen jakitia ondo etorriko litzaiguke besteoi. Nik pertsonalki ogitartekoren bat jango nuke nuke hor nonbait..zer diozue?

2008/09/02

Iera


Ba gu Igandean egon ginen Iera eta bere superamatxo bixitatzen. Biak ere oso ondo aurkitu genitun!! Argazki hauxe atera genuen. Ea bere amak argazki geio bidaltzen ditun Iera ondo ikusteko.
Alazniet.

ZORIONAK MANTE!!

Atzo Manten urtebetetzea izan zen eta gixajoa aita bihurtu denetik irteteko aitzaki baten bila ibiltzen denez ea galleta Maria kadukatuek behingoz afaria prestatzen duten. Eskuminak denei!!

2008/09/01

Gaileta Mariak ia-ia kadukauta!!!

Hauxe gertatzea denbora askuan Galleta Mariadun gosari natualik eiten ezpada... kadukatu...
Nagoren dei batek, gosari ear batek eta Piurako mezu zaharretan ikerketa zorrotz batek dana bere lekuan jarri dute.

Laster izango dezu Galleta Marien berri... udara oandik ezta bukatu...

GALLETA MARIAk.

AVE MARIA STELLA DEI MATER ALMA ATQUE SEMPER VIRGO FELIX CELI PORTA
מיכאל
ἄγγελος

Iera larunbatean jaio zen!

Espero det hankik ez sartzia, baina datuak nere amak eman dizkit...
Ostiralian gaban jun omen zian ospitalera.... eta 00:45 aldian jaio omen zan Iera (hau nere hausarketa izan da, nere amak esan diten pseudo izenan eta Amaian aurreko mezuak nahastu ondoren....)

ZORIONAK!!!!!

2008/08/25

HAURREN EUSKAL JAIETAKO PLANA

AUPA TXIKI !

Mezu hau zuretzat da. Ea ez zaidan inor ahazten: Oier, Nora, Irati, Hegoa, Naroa, Igor, Naia, Gorka, Beñat, Ane, Klara, Peru, Araitz, Iera eta Maddi (animatuz gero).
Irailak 7, haurren euskal - jai eguna. Beste urteetan Isabel taberna kanpoan bazkaldu izan degu eta gero plazara joan gara txaranga, erraldoi eta buruhandiekin San Pelaioko ZELAIRA joateko...
ba hori, animatzen bazarete (aitatxo eta amatxo konbentzitu), ba kasu egin zein bazkaritara zein arratsaldeko festara elkartzeko eta bide batez piura txiki baserritarren argazki polit bat ateratzeko.

Aprobatxatzen du Hegoak, baita ere gonbidatzeko (eguraldi ona egiten badu) astin egingo degun merienda txikira bere 4. urtebetetzea ospatzeko. Irailaren 3an, asteazkena arratsaldeko 5ak aldera.

Muxu txiki asko !

amaia

2008/07/29




Aurreko mezua ez det sinatu!!!
Alazniet.
Eta Perun argazkiak ere etzaizkit sartu!!!
Ea orain bialtzeituten!!
Alazniet.

piura oporretan???


San Pelaioko afai proposamena aspaldi xamar izan zenez piurako oporraldi luze hau apurtzea erabakiet. Oiartzun aldean iada konektatu gea internetera eta ea hemendik aurrera geixeago sartzen gean!! Bide batez animatu jendeari blogean idaztera:jendearen berri jakiteak ilusio egiten du beraz edozein uskeri berri izan daiteke; Adibidez Olatxo: ze mouz getaia-zarautz trabesia? zenbat denboran bete zenuen? pikatu al zizun medusarik? Bai bai; ondo irakurri duzue: gure Olatxok igandean trabesia egin zuen ta gu enteratu gabe!! Jakin izan bagenu getai kamiñuan pankarta erraldoi batekin jarriko ginen!!! Eskerrak helmugan piurareportero bat genuen momentua harrapatzeko!!! Horra hor Olatxon helmugeratze argazkia eta bide batez Peruk ere agur bat guztiontzat!!!Muxu!!!!

2008/06/25

Gaur, San Pelaioren afaria

Koadrilla! Herriko jaiak iritsi zaizkigu ta Txarlin afaria izango degu, euria egiten ez badu behintzat. Ala bada, gure inprobisazio sena atera beharko degu plazara ta hor nunbait afaldu. Dana dala, lehenago poteo bat iteko asmuakin, 19:30tan Salegin ikusiko geralakoan, muxu bero bat bakoitzantzat
Axi

2008/06/20

Sardiñajana Alaznen txaletian


Egunon kuadrilla! Ba bai, bere egunian bota genun proposamena bihar larunbatian beteko degu. 14:00ak aldera izango da bazkaria, baino lehenago azaltzen dana beti izango da ongietorria Alaznen txaletian. Oinarrizko menua izango degu; sardinak eta sagardoa. Mesedez, denbora exkaxa dakagula`ta, izena eman lehenbailen.
Esker mila
Axi

2008/06/13

besarkadak eta araitzen lehen argazkiak

aupa denoi!

bost egun eta gero, oraintxe 'konektatu' naiz berriro ere errealitatera, mundura, sarera, egunerokotasunera...

igande goizean koadrilako lauzpabost lagunei mezua bidali nien, eta honezkero gehienok badakizue, baina, tira, gainerakoentzat ere hemen doa 'ofizialki' jakinarazpena:
igande goizaldean jaio zen araitz, 05:42an, 2.740 kg-ko pisuarekin.

dena primeran, egia esan.
arratsaldeko 17:00etan joan ginen ospitalera, eiderrek dagoeneko izarrak ikusteko moduko kontrakzioak zituelako. 23:00ak aldera arte aguantatu genuen horrela, gehiago ezin eta paritoriora bidali gintuzten arte. han epidurala eskatu, eta ordudanik eiderrek dioen moduan,
"erditzez gozatu egin genuen", 05:20ak aldera haurra kanporatzeko bultzadekin hasi eta araitz jaio arte.

ordutik aurrera ere, ez gaude kexatzeko moduan oraingoz, ohi baino lo gutxixeago egiten dugun arren. ;-)
eider, gainerakoan, ondo. puntuak osatzen, baina animatuta.

guraso zaretenoi ez dizuet ezer berririk esango, baina gainerakoei, benetan, animatu dediooooooo!
flipe bat da hau.

hemen doazkizue igande arratsaldeko hiru argazki, araitz jaio eta ordu batzuetara ateratakoak, ospitaleko logelan. erditzearen argazkiak ere baditut, baina horiek ez ditut hemen jarriko...

besarkadak guztiontzat!!!

gaRi*





2008/06/09

ARAITZ JAIO DA!

Igandean, 2008ko ekainaren 8an, Garik hau bidali zuen SMS bidez goizeko 10:52an:

"Aupa! Araitz goizeko 05:42an jaio da, azkenean! Dena primeran. Besarkadak!"

asti

2008/05/30

Euskal Jai eguna Getarian (koadrilako ohitura onei eustearren...)

Aupa denoi!

Azken bi urteotan koadrilako hainbatek Getariako Euskal Jai egunean bota izan dugun parranda kontuan hartuta (duela bi urtekoa antologikoa izan zen, e?! eta iazkoa, berriz, ez kontatzeko moduko horietakoa...), eta aurtengoa bihar dela jakinda, biharko gonbidapena eginda geratzen da.
Aurten dudarik gabe maiatzaren 31n beste egiteko batzuk izango genituelakoan geunden, baina argi dago Araitzek Euskal Jaietan parranda txikia egiteko aukera ez digula kendu nahi...

Beraz, hemen doakizue biharko egitaraua.

MAIATZAK 31, LARUNBATA, EUSKAL JAI EGUNA:
· 09:30ean. Goiz soinua, Getariako txistulariekin.
· 10:30etik eta 14:00etara. Frontoian, azoka.
· 11:00etan. Dultzaineroekin kalejira. Txikientzat, idi-busa.
· 12:00etan. Harritarten, ardi zakurrak lanean antzarrekin.
· 12:30ean. Sardina jana eta sagardo dastaketa.
· 13:00etan. Plazan, Larrain-dantza dultzaineroekin eta banakoa txistulariekin dantzatzeko aukera edonorentzat.
· Ondoren. Irrintzi Lehiaketa Herrikoia.
· 17:30ean. Plazan, Trikitilari Gazteen Getariako IX. Txapelketa.
· Ondoren. Bertso-Triki poteoa, Hamaika Bertuteko Julen Zelaietaren eta Jokin Labayenen eta herriko bertso eskolako kideen eskutik, Saioa eta Alabier trikitilariak lagun dituztela.
· 23:00etan. Herriko plazan, Tapia eta Leturiarekin erromeria.

Koadrilakoen artean estimu gehien sardina janak eta sagardo dastaketak duela kontuan hartuta, kedadaren bat egitekotan, 12:00ak aldean izan daiteke...

Asteburu on denoi!

gaRi*


[ koadrilako askok honela amaitu genuen duela bi urte egun horretan... ;-)
bueno, amaitu ez, argazki hau arratsaldean atera genuen-eta...]

2008/05/22

Joxeanen amona hil da

Oraintxe jakin det gaur gaba-goizaldean Joxeanen amona zendu dala. Azken denboraldian ospitalean sartuta zebilela bagenekin. Joxeanek esan zigun bezela, gauza batek fallo egin ta atzetik beste mordua batzen zaizkio edade hoitan.

Ba hoixe, goian bego ta besarkada bat Joxean ta familiari.

Hau da hau denboaldia damakiuna...

asti

2008/05/15

Larunbat honetan, KOADRILAKO AFARIA




Aupa gaztiak!

Apirilaren 22ko mezuan proposatu zen bezala, larunbat honetan, MAIATZAREN 17an, KOADRILAKO AFARIA dago.
Huts egin ezineko urteko lau afari horietako bat, alegia.

Zakilixuten taldeari dagokio udaberriko afaria antolatzea, eta afaria ORION izango dela erabaki dugu.

Hitzordua:
20:00etan, Errusta tabernan, Orion.

Zarautz aldetik iritsita, zubia pasata, Oriorako sarreran, errepideak kurba egiten duen pare horretan dagoen taberna da Errusta.

Berez, konfirmazio ezak baiezkoa suposatzen du. Baina azkenaldian nola gabiltzan ikusita,
eskertuko genuke zein etorriko den eta zein ez ahalik eta lasterren konfirmatzea.

Mertzi.

Bertan ikusiko garelakoan,

Zakilixuten taldeko lau sukaldariak:

Miren, Mixi, Olax eta gaRi*

2008/05/12

Manteren amona hil da

Atzo eguerdian Jexuxa hil zen, gaixotasun luze baten ondoren. Ziur, askok duzuela gogoan Jexuxa, baina batez ere umetan Manteren txabola inguran makina bat ordu jolasean eta bihurrikerietan pasatakoak garenok ederki gogoratzen dugu bera. Hantxe izaten zen beti, txirriki txarraka hara eta hona, nekaezin bere jardunean..."En fin, çe la vie", amona Jexuxaren oroitzapen ederrekin gelditzen naiz. Jakin dezazuela gaur 19:00tan parrokian dela bere aldeko meza

Xabi

2008/05/05

PERU JAIO DA!

13:20an iritsi da gehienon mobiletara honako mezua, Alazneren telefonotik:

“Gaur goizeko 05:30tan Peru iritsi da, maiatzeko ihintz eder moduan! Dena ondo!”.

Ez dakigu gehiago, baina “dena ondo” irakurrita, lasai geratzeko moduan gaude.

ZORIONAK, beraz, Alazneri eta Jabiri, eta ongietorri alaiena Perurentzat.

gaRi*