2006/06/28

San Fermin, San Fermin, San Fermin...


Sanpelaioetako erresaka pasatu gabe (atzo gauean oraindik txosnetan koadrilako zenbait lagun geratzen ziren, oraindik ere gazteak garela erakutsi nahian), dagoeneko hurrengo parranda handiaren proposamena mahai gainean jarriko dugu.

Izan ere, astebete besterik ez da geratzen sanferminak hasteko, eta aurreko urteetako esperientzia ikusita, eta aurten ere koadrilako batek baino gehiagok dagoeneko larunbatean Iruñera joateko asmoa agertu duela ikusita, honakoa da proposamena:

—UZTAILAK 8, LARUNBATA, 15:30ak aldera geratu eta Iruñera, sanferminetara. Ohi bezala, igande arratsaldean itzuliko ginateke.

Dena esan dago, ezta?
GORA SAN FERMIN!!!

PKN

2006/06/23

Koadrilako lehen politikoa

Gaurko egunkariak zabaldu eta... ieeeeup... hori da ezustekoa hartuko zuena akaso batek baino gehiagok.
Zarauzko Aralarrek jendaurreko lehen agerraldia egin duela, eta tartean, Aser.



Eta PIURAren hasierako urrezko arauek PIURAn politikaz eta arraunaz ezin zela hitz egin esaten bazuten ere,
koadrilakoren bat tartean baldin bada salbuespenak egin izan ditugunez, oraingoan ere,
lerro hauek erabili nahi ditut Aser eta konpainiaren ekimenari ongietorria emateko.

Izan ere, Aser, ezberdintasun guztien gainetik, animoak eta besarkada handi bat bidali nahi dizkiat hemendik.
Estimatzekoa duk atzo erakutsi zenuten ausardia, ohiko politikoek, ohi bezala [atzo Donostian, esaterako] benetako arazoekiko paso egiten jarraitzen duten bitartean.
Suerterik onena opa dizuet.
Ustelkeriak jandako herri honetan beti baita albiste ona haize fresko bolada berri bat.

Gari

2006/06/19

Pelaio, Pelaio...



Kostako zaigu larunbatean Aserrek prestatutako arkumea baino ezer ederragorik prestatzen, baina aurten iazko titulua behintzat defenditu egin beharko dugula komentatu zuen jendeak larunbatean.
Aser eta Alazne, berriz, baltsa karrerarako ere prest agertu ziren, baina ez da denbora askorik izango aste honetan horretan hasteko.
Paella Lehiaketarena eta ondorengo bazkariarena, berriz, errazagoa da.
Luzatu gabe, bada, berriro ere galderak:
· Zenbat izan gaitezke?
· Sua eta bonbonak lortzeko nola ibiliko gara?
· Blusak garbituta al dituzue?
· Beste proposamenik ba al da?

Eta eutsi astelehenari, datorren astekoa ez da samurragoa izango eta!

PKN

2006/06/07

EKAINAREN 17an izango da Mantek eta Eneritzek antolatutako afaria

Atzo, azkenean, koadrilako dozena bat lagun elkartu ginen Xoxoa tabernan, Mante eta Eneritzen deialdiari erantzunez,
eta finkatu genuen afaria egiteko eguna: EKAINAREN 17a, larunbata, sanpelaioen aurreko asteburua.
Soziedaderen batean egingo dugu afaria, eta aurrerago zehaztuko dugu hitzordua.

PKN

2006/06/06

UDAKO EGUTEGIA, denon artean osatzeko

Aupa!

Gaur kafe-bilera polita dugu Azken Portun, eta badirudi, aurreko mezuak izan dituen erantzunak ikusita, koadrilako hainbat lagun bilduko garela. Primeran! Bertan zehaztuko dugu Mantek eta Eneritzek egin nahi duten afaria noiz izango den. Dena dela, eguraldi ederra dugu dagoeneko, sargori egiten du, uda gainean da, eta batekin eta bestearekin hitz eginez, eta batez ere aurreko astean Getarian hasita bota genuen parrandaren antzeko gehiago gozatu nahian, UDAKO EGUTEGIA lehenbailehen egitea beharrezkoa iruditu zait, hartara denok jakin dezagun zer dagoen, noiz, eta koadrilako lagunekin noiz izan dezakegun aukera solasean aritzeko, afaltzeko, biltzeko edo parranda egiteko.
Niri, boteprontoan, hauek behintzat okurritzen zaizkit.
Baina guztion artean moldatu, hitz egin eta zehaztu beharko ditugu.
Gero, jakina, plan batzuetara batzuk bakarrik animatuko dira, eta agian beste batzuek plan berriak proposatuko dituzte. Hori da egutegi honen helburua. Hemenik egun batzuetara, gutxi gorabehera, udako egutegia osatuta izatea, elkarrekin noiz, non eta nola egoteko aukera dugun aldez aurretik jakin dezagun, beti ere inprobisazioa gauza ederra dela oso kontuan izanda.

Muxuak denoi.

Gari



EKAINA:
· 17: Koadrilako afaria, Mantek eta Eneritzek antolatuta.
· 23: San Joan bezpera.
· 24: Sanjoanak.
· 25: San Pelaio bezpera: paella lehiaketa, baltsa karrera portutik hondartzara…
· 26, 27: sanpelaioak

UZTAILA:
· 7, 8, 9: sanferminak
·

ABUZTUA:
· 10, 11, 12: Azken Portuko jaiak.


IRAILA:
· 9: Euskal Jai eguna.
· 23: Manteren despedida (???)

URRIA:
· 7: Eneritz eta Manteren ezkontza.
· 21: Koadrilen Eguna.


Hauez gain, honako hauek ere geratzen zaizkigu:

—Arrantza Eguna.
—Udan egin beharreko afariren bat edo beste…

2006/06/05

Bihar, asteartea, kafea afari-fetxa jartzeko

Jakingo duzuenez pasa den ostiralean Mantek antolatu nahi zuen afaria bertan behera joan zen jendearen agenda arazoak zirela-ta. Hori dela eta Asteartean kafetxo bat hartzeko geratzea okurritu zitzaion "zumaiarra"ri, 21.30tan Xoxoa tabernan. Zenbat eta jende gehiago egon fetxa hobea aukeratuko dugula bota zigun. Beraz, badakizue, ahal duzuenak.........
BIHAR, ASTEARTEA, 21.30TAN XOXOA TABERNAN.

2006/05/30

Koadrilako hiru lagunen irratsaioa, Arraio Irratian




Misterioa, kontu ilunak, azalpenik ez duten gertaerak, kondaira bereziak, euskal mitologia, sorginak, banpiroak, gure herrietako istorio harrigarriak, beste aldera igarotzeko ateak...
Askotan hizpide izan ditugun kontuak dira. Orain, laster, Asti, Kattalin eta Gariren eskutik gogoratu eta ezagutu ahal izango ditugu, asteartero, ilunabarreko 21:00etatik 22:00etara, Zarauzko Arraio Irratian.

Laster izango duzue gure berri...

2006/05/29

Zorionak maiatzaren 28kooi!



Pentsatzen dut gehientsuenek zuzenean eta egun berean (edo bezperan) zorionduko zintuztetela baina gainontzekoak ere gogoratu gara (bestela Hitzan begiratu eta listo). Beheko argazkiak ikusita, eta hori hasiera besterik izango ez zela pentsatuta, ondo ospatua geratuko zen. Baina jakinmina piztu didazue... Kontatu pixkat gehiago...Zer gertatu zen gero, arratsaldearen bukaeran, iluntzean...Azken argazkikoa nor da? Zer esan nahi du horrek?
Dena dela, ZORIONAK ASTI ETA AXI!

Arrainik ez, baina giro ederra eta maitasuna, tope!

Atal honi AKI HAY PIURA deitu beharko geniokeela proposatu zuen aurreko astean Olatxok, baina larunbatekoa ikusita, KORAZON KORAZON ere izan zitekeen... Izan ere, arrantzarako plana behar zuenak ez zuen zerikusi handirik izan arrantzarekin, eguerdian bina sardina jan bagenituen ere (espabilatuenek, hiru).

Puntualitate askorik gabe hasi zen agertzen jendea Aser eta Kattaren etxe atarira, baina azkenean koadrilako hamabi lagun ere elkartu ginen Urdaneta tabernan.


Behin arrantzara joatea beste baterako uztea erabaki ondoren, Getariako Euskal Jai egunera joan ginen eta, egia esan, parrandarako gogoa sumatzen zen hasieratik...


Flipa... santuei laguntza ere eskatu zieten batzuk...


Baina auskalo zer ulertu zuten santuek!


Parranda ederra bota genuela agerikoa da, oraindik arratsaldeko 16:00ak zirela kontuan hartuta behintzat...


Beste batzuk, berriz, santuen laguntza askorik gabe moldatzen dira...


[Badakigu KORAZON KORAZON aipatu dugula hasieran, eta maitasuna tituluan, baina argazki batzuk gordetzea erabaki du Piurarekn Komite Nagusiak. Baina... ummmm... badakizue: maite zaituztegu!!!]

Muxuak denoi!

PKN

2006/05/26

BIHAR, 11:00ETAN, ASERREN ETXEKO ATARIAN

Bertsolariei, bat-batekotasuna gustukoa duzuenoi, inprobisatzaileei, arrantzale kaxkarrei, anarkistei, oraindik gazte sentitzen direnei, parrandarako gogoa dutenei, bakarrik sentitzen direnei, lagunartean egoteko gogoa dutenei, antolatzaile makalak direnei...
BIHAR, LARUNBATA, 11:00ETAN, ASERREN ETXEKO ATARIAN, AZKEN PORTUN.

[Eta gero ikusiko dugu nora joan, arrantza egin ala ez, non bazkaldu eta gainerako guztia].

Ale, bihar arte!

PKN

2006/05/25

ING DIRECT Banku birtualarekin kontuak dituztenentzat...

Gaur goizean iritsi zaidan kontua da, eta ez zait Internet bitartez iritsi. Nahiko zuzenean iritsitako kontua da. Ez dakit dagoeneko bolo bolo dabilen kontua den, baina nik badaezpada esan beharra daukat. Datozen egunotan ING DIRECT banku birtuala interbenitu egingo duten zurrumurrua iritsi zait. Azken aldian entzuten diren fraude guztiak kontutan hartuta ez da txantxetako kontua.

Xabi

2006/05/24

ARRANTZA EGUNA

Larunbateko plana aurrera al tziak? Ez leoke gaizki txalupa lortzea, zer iruditzen? Astik txalupa eramateko baimena badu eta ni txalupa lortzen saia ninteke, baina horretarako lehenbailehen mugitu beharko nintzateke. Krixton plana iruditzen zait, eta egun hauetako eguraldia mantenduz geo earki pasatzeko aukera izango diau. Bestalde ura hotza baldin badago ere neopreno jantziak lortuz geo Mollarri alden edo Orioko mojoi inguruan arrantzarik egin gabe itsasazpiaz gozatzeko aukera izan genezake (6 bat pare aleta eta betaurrekoak lortzeko ez dut arazorik). Bazkaltzeko aukera ezberdinak daude, sozietatea, parrillada bat nonbait, ... Beaz zuen ideien zain geatzen naiz, ea hautako arrainen bat harrapatzen diagun, jejeje...



2006/05/19

Zorionak, Eneritz!


Gaurko HITZAn jartzen duen moduan, bizi al gea eooo?!!!
Ondo pasatu eguna, eta ea noiz ospatzen degun!

28 muxu handi!!!

PKN

2006/05/10

Kuadrilako I-go furgosafari proposamena

Norbaitek noizbait kontuak atera al ditu zenbat furgoneta dauzkagun kuadrilan? Ba badira mordoxka bat. Horrenbeste furgoneta edukita zergatik ez dugu asteburu pasa bata antolatzen Landetara adibidez? Furgonetez baliatuz akanpada bikain bat antola dezakegu.
Pentsa, bakeroek indioen erasoak saiezteko beraien karromatoekin korroak formatzen zituzten modu berean antola dezakegu gura akanpada lekua. Honela gendarmeak hurbiltzen ere ez dira ausartuko. Asterix eta Obelixen abentura denak afari eder batekin bukatzen diren moduan, guk ere afari eder bat egin dezakegu gure herrixka partikularrean. Basurde errea beharrean kostilla erreak izango genituzke baina tira....Aste buru pasa ederra litzateke dudarik gabe.

[Olatxoren proposamena ilustratzeko argazki egokia. Lekua eta data: Etxarriko Gazte Topagunea, aurtengo Aste Santua. Bai, bai... Gezurra badirudi ere, oraindik, gazte eta errebelde sentitzen direnik badugu koadrilan! Eta horko hori, ba bai... Aser da! Astik izandako istripua eta gero, azkenean bera izan zen Kattalin eta Gariren batera Gazte Topagunean! Imaginatu hirurak furgoneta batean: hura zen hura zurrunka hotsa eta marihuana usaina!].

2006/05/09

Agurtzanek ostiralean izan zuen haurra: Ibaia

Bazenekiten Agurtzane haurdun zegoela.
Bada, pasa den ostiralean, maiatzaren 5ean izan zuen haurra.
Oraindik, bihar edo etzi arte, Iruñean jarraitzen du, erietxean, baina ondo joan omen da guztia.
Ibaia izena jarri diote haurrari.

Jakin dezazuen, besterik gabe.

Ondo segi!

gari

2006/05/05

ITZIAR HAURDUN DAGO!!!



Mixik isil-isilik idatzi du, oihartzun askorik gabe, beheko mezuaren bosgarren komentarioa.
Baina bere mezua handitu eta titularrera ekartzeko modukoa da, dudarik gabe!!!

Hauek dira bere hitzak:

"Azken aldian kalabaza dexente ematen ari natzaizue, urtebetetze afarian, orain... Asuntoa da bi hilabete eta zerbaiteko nagoela, haurdun bai, eta gorputzaldi "horrorosoarekin" gainera. Horregatik ez nintzen joan aurrekora (ezin parrandarik egin) eta horregatik pixkatean lasai xamar egon beharko dut, hobeto sentitu arte. Dena ondo joanez gero, urtea bukatzerako koadrilan beste kakanarru bat. Eongo gatxink!".


AUPA MIXI!!!! ZORIONAK!!!!
ETA HIRI ERE BAI, XABI!!!

Hau ospatu beharra dago!!!

Muxu erraldoi bana.

PKN

2006/05/02

Koadrilako I. Arrantza Txapelketa



Ideiak bonbero ideia dirudi, badakigu, baina, tira... proposamen bat besterik ez da.
Egunotako eguraldiarekin, eta itsas ertzean edota arroketan kainaberarekin arrantzan ikusten den jende guztia ikusita, haurtzaroko oroitzapenak sortu zaizkigu. Zenbat denbora da amuarekin karraspio bat harrapatu duzuenetik? Gehienentzat, asko, ezta?
Ba hau da proposamena (data eta gainerako guztiak aldatu daitezke!).

MAIATZAK 27, LARUNBATA, 15:30etatik aurrera, KOADRILAKO I. ARRANTZA LEHIAKETA:

—Kainaberarekin.
—Elkarren ondoan.
—Lekua, aukeratuko dugu.
—Ondoren, afaria egingo dugu soziedaderen batean.
—Eta gauerditik aurrera, M28koen urtebetetzea denez, ospakizunerako eta parrandarako aitzakia ez da faltako.

Zer diozue? Einnnnn????

2006/04/28

Mahai borobilerako proposamena

Atzo arratsaldean Orioko hondartzan ireki duten jatetxearen inaugurazioan izan ginen. Itsasoari begira dagoen mahai borobila gustatu zitzaigun. Zortzi aulki. Hor zortzi onenen bilkura egin beharko genuke, pentsatu genuen. Nortzu dira (gara) baina zortzi onenak? Hasteko gure buruak jarri genituen: Nagore, Alazne eta ni neu. Falta diren bostak deialdi honi baiezkoa emanaz erantzungo dioten lehenak izango zirela erabaki genuen. Berandu gabe zortzientzako mahaia erreserbatu eta hitzordua jarri genuen: GAUR, 20.30etan Orioko Aterpe tabernan elkartuko gara mahai borobila inauguratzeko. Zeren zain zaude, erantzun!

Miren

2006/04/27

Pelikularen bat gomendatzeko ?

Aupa kuadrilla !

Gaur nere lagun batekin zineko plana egin det. Bateren batek ikusi al du azkenaldi honetan pena merezi duenik??
idatzi mesedez, a tiro fijo juteko.
merziz,

amaia

2006/04/25

Zorionak, berandu bada ere.

Honezkero ahaztuta geundela pentsatuko zuten Olatxok eta Joxanek, baina ez!
Zorionak, bikote!
Dagoeneko koadrilako beste bi sartu dira 31 urtekoen talde berezi bezain efimeroan. Pote bat ez ordaintzeko ihesi ote dabiltza?