2006/05/10

Kuadrilako I-go furgosafari proposamena

Norbaitek noizbait kontuak atera al ditu zenbat furgoneta dauzkagun kuadrilan? Ba badira mordoxka bat. Horrenbeste furgoneta edukita zergatik ez dugu asteburu pasa bata antolatzen Landetara adibidez? Furgonetez baliatuz akanpada bikain bat antola dezakegu.
Pentsa, bakeroek indioen erasoak saiezteko beraien karromatoekin korroak formatzen zituzten modu berean antola dezakegu gura akanpada lekua. Honela gendarmeak hurbiltzen ere ez dira ausartuko. Asterix eta Obelixen abentura denak afari eder batekin bukatzen diren moduan, guk ere afari eder bat egin dezakegu gure herrixka partikularrean. Basurde errea beharrean kostilla erreak izango genituzke baina tira....Aste buru pasa ederra litzateke dudarik gabe.

[Olatxoren proposamena ilustratzeko argazki egokia. Lekua eta data: Etxarriko Gazte Topagunea, aurtengo Aste Santua. Bai, bai... Gezurra badirudi ere, oraindik, gazte eta errebelde sentitzen direnik badugu koadrilan! Eta horko hori, ba bai... Aser da! Astik izandako istripua eta gero, azkenean bera izan zen Kattalin eta Gariren batera Gazte Topagunean! Imaginatu hirurak furgoneta batean: hura zen hura zurrunka hotsa eta marihuana usaina!].

6 comentarios:

Anónimo dijo...

Ideia ona iruditzen zait.
Galdera: nork sinatzen du proposamena?
Gogoratu PKNk soilik duela sinatu gabeko mezuak idazteko baimena, PKNko erredakzio batzorde ohiko kideak ezagunak direlako...
Ondo segi!

Anónimo dijo...

Barkatu, mezua ez zinatu izana. Ni izan nauk

Anónimo dijo...

Nun ostitik ateaek argazki hori?

Anónimo dijo...

Aupa Olatxo!!!!
Neri plana kristona iruditzen zait. Ze mouz Maiatzak 26-27 eta 28ko asteburua???? Nik furgoneta bat ipiniko nuke (nire furgoneta besteena baino txikiagoa da eta bi pertsonek bakarrik egin dezakete lo...); Manterolaren suita agian oso solizitatua izango da...Furgoneta faltagatik behintzat ez da izango!!! Landetarako destinua oso egokia iruditzen zait: Ostiral arratsaldean elkartu, konpratxo batzuk egin eta ordu betean Landetako paraje zoragarri batean gaude!!! Segunta nola organizatzen gean bizikletak ere eraman ditzazkegu!!! Ni apuntatzen naiz!!!

Anónimo dijo...

BARKATU!!!!
Enaiz konturatu fetxak jartzeko orduan asteburu horretan arrantza lehiaketa dagoela!!!Ba orduan hurrengo asteburuan???

Anónimo dijo...

Olatxo baakik nei plana asko iten ziakela baino nei fetxa asuntuak mugatzen ziak. Bestela proposamen bikaina iruditzen zaidak.