
Mixik isil-isilik idatzi du, oihartzun askorik gabe, beheko mezuaren bosgarren komentarioa.
Baina bere mezua handitu eta titularrera ekartzeko modukoa da, dudarik gabe!!!
Hauek dira bere hitzak:
"Azken aldian kalabaza dexente ematen ari natzaizue, urtebetetze afarian, orain... Asuntoa da bi hilabete eta zerbaiteko nagoela, haurdun bai, eta gorputzaldi "horrorosoarekin" gainera. Horregatik ez nintzen joan aurrekora (ezin parrandarik egin) eta horregatik pixkatean lasai xamar egon beharko dut, hobeto sentitu arte. Dena ondo joanez gero, urtea bukatzerako koadrilan beste kakanarru bat. Eongo gatxink!".
AUPA MIXI!!!! ZORIONAK!!!!
ETA HIRI ERE BAI, XABI!!!
Hau ospatu beharra dago!!!
Muxu erraldoi bana.
PKN
7 comentarios:
Zorionak Mixi eta familia! Handitzen ari garela! Non ematen dute "kuadrilla numerosa"ren titulua?
Zorionak MIXI, zorionak Xabi, zorionak Nora!
Gaur bezalako egunetan lanbroa ageri den arren, ederra da bizitza gero! Ingurura begiratu, eta aurtengo udaberriak inoiz baino lore eta kolore gehiago duela iruditzen zait niri...
Biba zuek!!!
Zorionak familia ! A ze berri ona, ostiralari alaitzeko beste motibu bat emateko...
zaindu bai zure burua,"barren" horiek lasaitzen joango dira eta.
muxu haundi bat hiruroi.
Zorionak!!!
Astelehena hasteko berri hoberik ezin izan dut jaso. Pasa zaizkit logurak eta alperraldiak. Kafe bero batekin ospatuko dut.
Muxu haundi bat hiruroi!
Aupa Mixi!!!!!
Zorionak!!!!!
Duela mordobat enekala blogean sartzeko aukerik eta kuriositate puntu batekin ireki det baina enuen holako sorpresik espero!!!! Gustua emateu honelako berriak topatzea!!!!
Aupa zuek!!!
Zorionak Mixi! Ederra sorpresa! Martxa honetan kuadrilako umeak koadrilako xarrak baino izango dira. Ni jada kontuak galtzen hasia naiz...
Finaletan zerbait jakingo hunan ba, ezta? Ea noiz ikuten gean. Ondo ibili!
Publicar un comentario