2006/05/24

ARRANTZA EGUNA

Larunbateko plana aurrera al tziak? Ez leoke gaizki txalupa lortzea, zer iruditzen? Astik txalupa eramateko baimena badu eta ni txalupa lortzen saia ninteke, baina horretarako lehenbailehen mugitu beharko nintzateke. Krixton plana iruditzen zait, eta egun hauetako eguraldia mantenduz geo earki pasatzeko aukera izango diau. Bestalde ura hotza baldin badago ere neopreno jantziak lortuz geo Mollarri alden edo Orioko mojoi inguruan arrantzarik egin gabe itsasazpiaz gozatzeko aukera izan genezake (6 bat pare aleta eta betaurrekoak lortzeko ez dut arazorik). Bazkaltzeko aukera ezberdinak daude, sozietatea, parrillada bat nonbait, ... Beaz zuen ideien zain geatzen naiz, ea hautako arrainen bat harrapatzen diagun, jejeje...



24 comentarios:

Anónimo dijo...

Iepa!
Ez dakit zeini erantzuten ari naizen, baina, tira...
Nik, pertsonalki, nahiago lurretik jardutea. Horrela "zabalagoa" litzateke deialdia, ezta? Batzuk arrantzan ari diren bitartean, besteak eguzkia hartzen ere egon daitezke, edo auskalo zertan, arroketan edo auskalo non. Jende gehiago animatzeko modukoa iruditzen zait.
Dena dela, txalupako plana ere asko gustatzen zait. Jende gutxi bagara, ez dago gaizki, eta hori ere gustura egingo nuke.
Eta noiz geratu... hori ere hitz egin beharko da, ezta? Hasiera batean ez al zegoen afaria aurreikusita? Izan ere, gauerditik aurrera Asti eta Olaxen urtebetetzea da, eta ospakizunarekin lotzeagatik zen. Dena dela, bazkaltzen hasita ere luzatu daiteke gauerdiraino... baina akaso gehitxo, ezta?
Ea jendeak zer dioen...

Anónimo dijo...

Garikin ados nago. Txalupan ez gara jende asko sartuko eta lurrean geratzeak beste aukera batzuk ditu: jende gehiago animatuko dela iruditzen zait.

Neregatik arratsalde-pasa polita egin (bazkalondorenetik hasita) eta afari goxo-goxo bat.

Anónimo dijo...

aupa kuadrilla! ni egun horretan bertan bermeoko Amaiakin eguneko-plana daukat baina gauean afaltzen nun zaudeten jakinda, ba agian animatuko nintzateke, eta belarri-tirada batzuk egin kafetxoaren inguruan...
Arraina aukeratzen hasita, 2.nakin geratzen naiz. ke xalau!
muxuak

Anónimo dijo...

Axikin hitzein det goizian. Beak familiyakin afaia daka Getaian.Egunpasako apuntatzeala. Ni eozertako nao. Kasualidadia izangoa baina astebukaera hontan eztakat zeiñik (playeruak, neska... bakizue). Louniko, afaitako plana aklaratzia ondo leoke, gehienbat, Manex-ta galdezka dazkaulako.

Anónimo dijo...

Asti: hirugarren lerrotik aurrera erdiya ez diyat ulertu... Seriyo ari nauk...
Ein??? Plaieruak? Neska? Ironiarik ez diat gosaldu gaur eta agian horregatik izango dek...

Anónimo dijo...

Hoixe izango'ek. Nik gosaitako, bazkaitako, meriendako eta afaitako ironia eukitze'it lehenengo plater.

Anónimo dijo...

Barkatu, e?
Eske 2 aste marabillosisimo damazkit. Nunbaitetik askatu behar...

Anónimo dijo...

2 aste marabillosisimo?

"neska"?

nor? zein? noiztik? ba al dator afaritara?

Anónimo dijo...

ASTI!!!!!!!! Ze esatek???!!??!!!!!
AZALPENAK ORAIN!!!
[eta gainerakoei: ez duela balio izenik gabe sinatzea, dedio!!!]

Anónimo dijo...

Jodeee....blogari izena aldatu beharko zioagu eta "AKI AI PIURA" izena jarri. Kotilleoa bezalakorik ez zegok. Bai bai Asti, azalpenen zain gatxabeztik!!!

Por tzierto, larunbateko plana dela eta: bazkaria egin genezakek arroketan Getaria eta Zumaia artean, egurrezko mahai luze bat zagok. Aserrek buzeatzeko antiajuak lortzeko aukera badula dirudi (mezua hik idatzi dek ezta??). Kainabera pare bat lortzea ere ez litzateke txarra. Eguraldia ere portauko dala zirudik

Xabi

Anónimo dijo...

Bi kontu:
1. Erabaki egin behar dugu bazkaria edota afaria, eta arrantza lehorretik edota itsasotik. Bozketa egingo dugu boto gehien lortzen dituen plana onartzeko? Eta gaur eta bihar jasotako bozkak soilik onartuko ditugu? Bestela, ezer zehaztu gabe segituko dugu hemen.
Nire proposamenak: lehorretik eta afaria.
2. Asti: eskakeatu gabe! Erantzun beharrekoei erantzun!!!

Anónimo dijo...

Tontotzen ai gea eo ze os***!
'Kotilla'k (eztakit zein dan) kaka nahastu du.
Berriz irakurri... nik eta rey republikanok (alegiya, nik)idatzitakua irakurri. IRONIAz ai gea TONAKA IRONIAz.

Nik flipau itet.
Oain arte eneon preokupauta. Preokupatzen hasi berko... KALE O BALE neska bila hasi berko'et.

HAU PRESIYUA.

Neregatik lehorretik eta bazkaia, gehienbat Axi eoteagatik, gabian familiyakin daka-ta...

Anónimo dijo...

Etxetik prepauta eman laike, baita oilasko erria edo beste zerbait enkargatuta euki ta momentuan eaman, itsasparian bazkaldu nahi bada behintzat...

Anónimo dijo...

Asti: aklarau! Jejeje... Hi, ez haiz kejatuko: ikusi dek a la minima zenbaterainoko konfiantza duen jendeak higan. Zerbait sugeritu, eta denak amuari kosk eta kosk, egia delakoan!
Bazkaria egiteko problemarik ez nik. Berdin zait bat ala bestea. Eta behin horrela jarrita, Getarian Euskal Jai eguna da larunbatean. Zergatik ez? Arrantza, eta gero bazkari-bokata-pintxo-txakolin-poteoa izan daiteke...
Baina, tira, dagoeneko desbariatzen ari gara! Ea nork jartzen duen orden pixka bat hemen, larunbateko plana pulamentuz antolatzeko... Gero arteee!

Anónimo dijo...

Nei ikearria iruitze'zaiak Getaikua. Zer dio herriak.

Anónimo dijo...

Nik ere lehorrian eta bazkaria nahiago. Ez duk konplikatua: jan edanak erosi, txaparruak eta toalla hartu eta arroketara. Konprak larunbatean bertan egin ditzazkegu. Eguraldia fundamentozkoa ez bada Laurgainera ere jun gaitezke baina hori azken momentuan erabaki dezakegu.

Anónimo dijo...

Ni nahi dezueneako prest. Bazkai-plana mundiala iruditzen zait! Zenbat gean jakinez gero bazkaia egiteko prest nago.

Menu-proposamena:
-Pikatzeko zerbait (pentsatuko dugu)
-Legatza arrautzaztatua piper berde eta gorriekin
-Bukatzeko: marrubiak, txokolatea eta intxaurrak.

Zer iruditzen?

Anónimo dijo...

Azalpenak
Asti maitia; sentitzen det gaizki sentitu izana. Etzen nire asmoa "kaka nastia" zuk aurretik esandako hitzak errepikatu eta "saltsa" sortzia baizik..
kontuz ibili halere, "kañaberaz inguratua" zaude eta,laister harrapatuko zaitu bateren batek...
muxu zuri bakarrik

Amaia (bazenekin nin nintzela ezta?)

Anónimo dijo...

Asti: ados. Oihukatu dezagun elkarrekin: Zer dio herriak? Getaira! Getaira! Getaira!!! Zumaia bidean jarriz gero arrantzarako kanpo-basea, arrantza, bazkari-paxa, Getariako Euskal Jaitako plana... denetik egin daiteke! Horretarako, baina, goiz samar geratzea onena, ezta? 10:00ak aldean-edo...
Nik goizean Decathlon-en kainabera erostea pentsatzen nuen, baina...

Anónimo dijo...

Bueno, plana zehaztu beharko dugu, ezta? Alazne ere etorriko omen da.

Bide batez, gaur arratsaldean Ficobara goaz Bioterra 2006 azoka dago, eta oso ondo egoten omen da (hitzaldiak, erakustokiak...). Animatzen bazarete deitu. Oraindik ordurik ez dugu jarri.

Anónimo dijo...

Nagore: nik ezingo dut gaur arratsaldeko planarekin bat egin.
· Portzierto, horrekin lotuta, AZKEN PORTUKO BIZTANLE BERRIEI, ZAHARREI ETA ERBESTERATUEI: Azken Portuko festak konturatzerako gainean ditugu, eta gaur bilera deitu du komisiyuak, gauzak antolatzen hasteko eta ardurak banatzeko. Animatu, eta parte hartu! Aurreko urtean koadrilatik Eneritz eta biok bakarrik ibili ginen komisiyuan. Festak denonak dira, eta ea antolatu ere denon artean antolatzen ditugun!
· Biharko planari dagokionez, hau da hau erabakitzeko gaitasun falta... Zer iruditzen zaizue arrantzarako goizean geratu, poteo-parranda-bazkaria Getariako Euskal Jai egunean egin, eta arratsaldean ver-venir? Zerbait esateagatik... Zer dio herriak?

Anónimo dijo...

Ala, ala, ala!!!! Ke desfas!!!
Oraintxe sartu naiz blogean eta flipatuta geatu naiz plan honen inguruan sortu diren komentario pila eta nola jun zeaten desbariatzen!!!Parre batzu bota ditut!!!
Beno Nagorek komentau dun bezela ni apuntatzen naiz al plan que sea!!! Gehien gustatzen zaidana goizetik geatu eta bazkaria egitearena.Getaiko bokata-pintxo-txakoli...hori ere oso tentagarria. Ni uste segunta zenbat gean bazkaria antolatu leikela (Nagoren menu-proposamena) eta jende asko elkartzen bagea ba soluzio errezena Getaian poteo-pintxota bazkaria egitea!! Bi aukerak politak baina lenengo aukera hartzekotan zenbat gean jakin behar da. Buzeo plana ere oso polita baina iruitzen zait ura hotzegia egongo dela oraindik; halare arratsalde-gau partian ur hotzetan bainutxo bat ondo etorriko zaigu!! Goizean hamaikak aldera gera gaitezke!!

Anónimo dijo...

Tira... badirudi ari gerala zerbait zehazten.
Goizean geratu eta bazkaria (Nagoreren menua edota Getariako Euskal Jaietako inprobisatua) ari da indar hartzen. Niregatik, de luxe. Badaukat parrandarako gogoa!!! Jendeari dagokionez, erantzunak irakurrita, plan horretarako behintzat, a boleo, honakoak behintzat agertzen zaizkit gutxi gorabehera: Nagore, Alazne, Olatxo, Asti, Aser eta Eider eta biok, ia fijo. Zalantzan ditut "postizoak": Katta, Asier, Olax, Eba...
Fijo, 7 bat lagun.
Zalantzan, beste 4 bat...

Anónimo dijo...

axi bai fijo.