2005/08/29

Opor bikainak ESLOVENIAN


Oporraldiak norberak bere modura antolatu ohi ditu, gustuko jardunak eta egunerokotasunetik at egiteko bideak jorratu ohi ditugu ahalik eta ondoen pasatzeko asmoarekin.

Aurten ihesaldi earra burutu dugu, 10 lagun bi furgonetetan Eslovenia aldera abiatu gara malabaristen topagune batean parte hartzeko.

Topaketa Esloveniako Ptuj (Tiuj ahozkatuko genuke) herrian burutu zen eta benetan giro aparta izan genuen bertan. Malabar eta zirko zaleontzat paradisu txiki bat bihurtu zen topagunea, jende berria ezagutu, malabaren munduan sakondu, truko eta jolas berriak ezagutu, benetako artista eta profesionalen lanak gauero zuzenean bizi, buff... Benetan berriz errepikatzeko esperientzia...

Beno eta gehiegi ez luzatzeko afari baten aitzakiz mahai inguruan elkartzeko gonbitea luzetzen det, aspaldi ez deu afarik bota eta...

ONDO PASA NIKOLASA.

2005/08/25

Herri Bazkaria irailaren 3an


Urtero bezala, Euskal Jaien aurreko larunbatean Zarauzko Herri Bazkaria antolatzen du Euskal Herrian Euskaraz taldeak, AEKren eta herriko hainbat soziedaderen laguntzarekin.
Ehunka lagun elkartzen da urtero Musika Plazan, egundoko giroan, eta txartelak aurreko astean jartzen dituzte salgai, berehala agortzen direlako.

Aurreko urtean Aser eta biok bakarrik joan ginen gure koadrilatik bazkarira (hala uste dut behintzat), eta Eider egun batzuk lehenago "ezagutu" nuenez, Eiderren koadrilakoekin bazkaldu genuen.

Aurten ere gure koadrilak ez al du ordezkaritzarik bidali behar?
Plan ederra izaten da egun horretan.
Ea jendea animatzen den eta parte hartzen dugun.
TXARTELAK BIHAR EROSI BEHAR DIRA!!!

Egitaraua:

—Irailak 3, larunbata: EUSKARAREN EGUNA

· Goizeko 09:30ean, euskararen aldeko lasterketa.
· Eguerdian: herri bazkaria, eta bazkalondoan, txistulariak, koroa,
abestiak, antzerkia...
· Gaueko 23:00etan hasita, txosnetan: Tapia eta Leturia eta Amaiur taldeekin
goizaldera arteko parranda.


[Hitzak: Gari].

2005/08/22

Mante eta Eneritz, bi urte elkarrekin

Kasualitatez, duela urtebeteko abuztuaren 22ko HITZA hartu, eta zorion agurretan Mante eta Eneritz aurkitu ditut, elkarrekin urtebete egin zutela-eta. Beraz, gaur bi urte egin dituzte elkarrekin. Dagoeneko! Azkar pasatzen da denbora, e?!
Zorionak, eta ondo pasatu eta ospatu eguna!!!

2005/08/17

Oooooooooooooohhhh... ze politaaaa...

"Ez dago Azken Porturik zu txalupan baldin bazaude...".
"Zuregatik trenbidea ere pasatuko nuke...".
Eta abar.



Hori begirada...
No comment.

2005/08/08

SKAPA JAIAK 2005, aste honetan!!!

Gainean ditugu Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak.
Aste honetan ba al da ezer garrantzitsuagorik koadrilan?
Agian bai (jakinarazi hala bada), baina batzuentzat hau da aste honetako kontu nabarmenena...
Amaia, Txabillo, Oier, Hegoa, Joxean, Nagore, Olatxo, Eba, Aser, Gari, Eider... Koadrila erdia ia-ia Azken Portun edota Aritzbatalden bizi da, eta hori exiliatuak ahaztu gabe: Eneritz, Mante, Miren...

Batzuk barru-barrutik bizitzen ari gara festa hauek azken asteotan: komisioa, bilerak, kamisetak, publizitatea, txosnak...
Ostegunean bertan, 22:00etatik 24:00etara, txosnetako batean nik turnoa dut, eta Egoitz, Manex eta Eider izango ditut laguntzaile (Asti, animatzen bahaiz, hi ere bai, noski!). Egun eta ordu berean, beste txosnan, Eneritzek du turnoa, eta Mante behintzat liatu du laguntzeko... Koadrilakideak, bada, ez dira faltako festa eremuan ere.
Larunbatean, dagoeneko, mus txapelketan, koadrilako batzuk aritu ziren... (Aupa Aser!). Ostiralean, koadrilako batzuk aritu ziren festetako nikiak saltzen, eta koadrilako beste batzuei ere saldu zizkieten (Aupa Eider, aupa Joxean!). Larunbatean, Eiderrek mus txapelketako sariak banatu zituen... Igande eguerdian Eneritz kamisetak saltzen egon zen...
Ikusten duzuenez, batzuentzat, handiak dira festa hauek.

Informazio askoz osatuagoa, eta festei buruzko guztia, berriz, nik neuk kudeatzen dudan
http://azkenportu.blogspot.com
blogean duzue.
Sartu, eta ea animatzen zareten egunotan Azken Portura hurbildu eta festaz gozatzera!

Besarkada bat guztioi, eta batez ere auzokideei.
Baita arrazoi ezberdinengatik kanpoan diren koadrilako auzokideei ere.

2005/08/02

Larunbatean Hondarribira

Larunbaterako plana badaukagu: egun-pasa Hondarribira!

Oraindik zehaztu gabe daukagu plana, baina Alazne eta Nagore (eta apuntatzen zareten guztiok) Hondarribira joango gara. Finkatuta dagoen gauza bakarra da estropada ikustea; arratsaldeko seiak aldera izango da hori. Beraz, gainerakoa pentsatuko dugu: hondartzara joan ala ez, non bazkaldu...

Dena dela, goizean elkartuko gara. Zer iruditzen korrika-saio lasai bat eta bainutxo bat hondartzan? Eta gero gosari eder bat!

Animatu zaitezte, koadrila!

2005/07/29

GAUR, ostirala, uztailak 30, gauerako plana...


Telefonoak jo du oraintsu, eta Mixi zen:
ostirala dela, eta ea gauean atera behar dugun, bokata bat jatera, buelta bat ematera...

????????

Alegia, Mixik parrandarako egundoko gogoa duela!

Ez dugu bakarrik utziko, ezta?

Ea erabakitzen dugun zerbait: azalduko garen ala ez, noiz gera gaitezkeen eta abar.

Animatu, eta gero arte!!!

2005/07/22

Piura bidaltzeko arazoak

Eztakit zer gertatzen dan. Piura atzo bidali nuen. Nei etzait iritsi. Badaezpadan berriz bidali det gaur goizian. Hau're etzait iritsi.
Eta zuei? Azkar komentatu.

2005/07/20

Pirineos Sur Festibalera animatzen?

Datorren aste buruan kontzertu interesgarriak ditugu Pirineos Sur festibalean. Kontzertu interesgarriez gain Huescako Pirineoez gozatzeko aukera izango dugu. Ezin gehiago eskatu!!

Programazioaz jakiteko hona hemen linka: http://www.pirineos-sur.com/es/index.asp. Axi: Calexikok larunbaten jotzen dik.

Momentuz John, Goretti, Eva eta laurok fijo goaz. Sarrerak ostiralerako eta larunbaterako hartu ditugu (denera 30 Euro pertsonako). Sarrerak erosteko:www.ticktackticket.com

Aste buru alternatiboa nahi duenak animatu dadila!! Por tzierto, koadrilako kanpina non den jakitea ez litzateke txarra izango, jende dexente animatzen baldin bada kanpinen bat beharrezkoa izango bait da.

Animau!!

2005/07/15

Azken Portukoak, animatu komisiora!



Aupaaa!

Azken Portuko festetarako hiru aste pasatxo geratzen dira, eta egundoko lan piloa dago egiteko: egitaraua antolatu, banderillak, publizitatea, kamisetak, taldeak lortu, txosnak, edaria, gaueko txirrindularitza kriteriuma, kontzertuak, eta abar, eta abar.
Atzo egin zuen festetako komisioak lehen bilera irekia, festak antolatu, iritziak jaso eta ideiak biltzeko.
Koadrilatik Eneritz eta biok bakarrik agertu ginen.
Non zaudete gainerakoak?
Azken Portuko koadrilakideok: ANIMATU KOMISIOAREN HURRENGO BILERARA!
Asteazkena, uztailak 20, 20:00etan, Urpekoak elkartean.
Badago zeregina!
Eider, Mante, Olatxo, Eba, Aser, Ainhoa, Eros...
Festa parekide, herrikoi eta parte hartzaileen alde!
GORA AZKEN PORTU FESTAK!

2005/07/11

Hondarribia berriro irabazle

Aste honetan ere Galizian izan da Asier, Boiron, TKE ligako traineru estropadetan.
Hondarribiak irabazi du berriro ere.
Hori da hori sasoia!
Zorionak!!!

2005/07/08

SANFERMINETARA!



Azkenean, iritsi da asteburua! Eta sanferminetara goaz! Plan ederra dugu...
Dena dela, oraindik ez daukagu oso argi zein goazen fijo, eta ondo legoke lehenbailehen jakitea, bihar noren zain egon ala ez jakiteko.
GALDERA, beraz, zuzena da: ba al zatoz sanferminetara?

Oraingoz, fijo, hauen erantzunak dakizkigu:

Asti: bai.
Eider eta Gari: bai.
Eneritz eta Mante: ez, mendira doaz.
Manex: bai.
Nagore: ?
Mixi: ?
Olatxo eta Eba: ?
Olax: ?
Alazne: ?

Gainerakoen arrastorik ere ez dugu. Ea zerbait esaten diguzuen!!!

PKN

2005/07/07

AUPA HONDARRIBI!


Barkatu Nagore. Barkatu Piurakideok.

Ez da zentsura izan. Gure bizimodu xtrexantia baizik. Piura egiterakoan 2 zatitan banatu genuen zure mezua; gaur, Piura bidaltzerakoan, bigarren zatia ohean ahaztu dugu.
Gure Asier Orion arraunean balebil zentsura posible (ziurra esango nuke)litzateke. Ez da kasua.
Barkatu berriz ere.

Laguntzatxo bat eskatzerik bai? Zuen mezu edo berriak bidaltzerakoan Piuran ikusiko diren moduan bidaltzen badituzue (estruktura, etab.) ez da berriz arazorik izango.

MUXU eta ZORIONAK ASIER!!!




Ni falta nituan argazkiyan...katxis...

PIURAren bloga, koadrilaren beste bitarteko bat



Iepaaaaaaa!

Koadrilaren PIURA astekariaren osagarria da blog hau.

Abantaila asko eta desabantailaren bat edo beste du.
PIURAren osagarri izango da, dudarik gabe, astean zehar sarean nabigatzeko aukera duten lagunentzat.
Hartara, plan berriak egiteko, edota PIURAn egindako proposamenetan parte hartuko dugun ala ez lehenbailehen gainerakoei jakinarazteko eta iritziak emateko baligarria izango zaigu blog hau.
Abantailen artean, hori aipatu dezakegu batez ere: koadrilako edonork idatzi ahal izango du hemen, behin testuak eta argazkiak editatzeko erabiltzaile izena eta pasahitza jakinda.
Eta koadrilako edonork idatzi duenari berehala erantzun daiteke hemen, eta gainerakoek ere berehala ikusiko dute.
Desabantaila txiki bat du: PIURA ez bezala, blog hau publikoa da, eta sarean dago, interneten. Baina helbide honen berri inori ematen ez badiogu, inork ez du jakingo badenik ere. Beraz, askoz nahiago dugu gure artean mantendu, koadrilakideen artean, PIURA barruan.

Izango dugu aurrerantzean elkarren berri.

Gora San Fermin!!!