Datorren aste buruan kontzertu interesgarriak ditugu Pirineos Sur festibalean. Kontzertu interesgarriez gain Huescako Pirineoez gozatzeko aukera izango dugu. Ezin gehiago eskatu!!
Programazioaz jakiteko hona hemen linka: http://www.pirineos-sur.com/es/index.asp. Axi: Calexikok larunbaten jotzen dik.
Momentuz John, Goretti, Eva eta laurok fijo goaz. Sarrerak ostiralerako eta larunbaterako hartu ditugu (denera 30 Euro pertsonako). Sarrerak erosteko:www.ticktackticket.com
Aste buru alternatiboa nahi duenak animatu dadila!! Por tzierto, koadrilako kanpina non den jakitea ez litzateke txarra izango, jende dexente animatzen baldin bada kanpinen bat beharrezkoa izango bait da.
Animau!!
7 comentarios:
Aupaaaa!
Nik zalantza diat: asteburu honetan ala hurrengoan zoazte? Hurrengoan, Carlinhos Brown eta Ismael Lö daudela ikusi diat webgunean... Ez da batere plan txarra!
Agian animatuko ginateke...
Dena dela, hori zehazten baduzue, primeran!
Aste honetan ala hurrengoan zoazte?
plana asteburu honetarako diagu antolatuta
OK.
Ondo.
Datorren asteburuko kontzertuak nahiago dizkiat... baina guk hurrengoan boda diagu, eta ezin!
Asteburu honetan, jo... ba beharbada bai!
Zehaztuko diagu egunotan!
Ondo segi!
Ni enitxiak. Jazzaldirako sarrerak zauzkat iganderak eta...
Zoaztenei... ONDO IBILI!
Ni ere ez naiz joango. Baina jazzaldira bisitatxo batzuk egingo nituzke. Ondo pasa!
Hi Gari.... Calexicok bezalako zuzeneko soinua oso talde gutxik lortzen diate.. benetan bikainak dituk eta pirineotako landagune ikusgarriari batzen badiogu...ba..zalantzik gabe joan behar duzute
Etzekiagu oraindik zer egingo diagun...
Eiderrek gaur arratsaldera arte ez dik jakingo hiru egunotan lana duen ala ez...
Proposamena tentagarria duk oso.
Emango dizuegu toke bat!
Publicar un comentario