2005/08/29

Opor bikainak ESLOVENIAN


Oporraldiak norberak bere modura antolatu ohi ditu, gustuko jardunak eta egunerokotasunetik at egiteko bideak jorratu ohi ditugu ahalik eta ondoen pasatzeko asmoarekin.

Aurten ihesaldi earra burutu dugu, 10 lagun bi furgonetetan Eslovenia aldera abiatu gara malabaristen topagune batean parte hartzeko.

Topaketa Esloveniako Ptuj (Tiuj ahozkatuko genuke) herrian burutu zen eta benetan giro aparta izan genuen bertan. Malabar eta zirko zaleontzat paradisu txiki bat bihurtu zen topagunea, jende berria ezagutu, malabaren munduan sakondu, truko eta jolas berriak ezagutu, benetako artista eta profesionalen lanak gauero zuzenean bizi, buff... Benetan berriz errepikatzeko esperientzia...

Beno eta gehiegi ez luzatzeko afari baten aitzakiz mahai inguruan elkartzeko gonbitea luzetzen det, aspaldi ez deu afarik bota eta...

ONDO PASA NIKOLASA.

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Aupa Aser!

Ongi etorri!
Ikusten diat ederki ibili zaretela!

Pare bat kontu:
1. Afaria, hik esan noiz. Zabalduko diagu blogaren bidez.
2. HITZArako erreportaje polita izan zitekek zuen bidaiaren berri ematea. Azkenean, Zarauzko malabar talde bat nazioarteko jardunaldi batzuetan. Badik interesa.

Ondo segi!

Anónimo dijo...

Aupa Aser!
Aspaldiko, ongi etorri etxera!! Argi zegok ez duala denbora alperrik galdu. Afaria antolatzearena komentatuko diagu astean zehar. Blogarekin gauzak asko erraztu dituk planak antolatzeko orduan. Zaitu hai!!

Anónimo dijo...

Ongietorri!
Poztu nau zure berri izateak. Nik gustura aituko nuke nondik nora ibili zareten eta..., eta afari batean bada hobe!

Bide batez, ikusten duzuenez ni ere hasi naiz lanean. Iufi!

Anónimo dijo...

Animo lanera itzuli zareten horiei!!!
Jakin dezazuen (segur aski afaria antolatu baino lehen argitaratuko dugulako): Aser eta lagunekin aritu gara solasean beraien bidaiaz, argazkiak ere lortu ditugu, eta biharko HITZAn aterako dira...

Olatxo: hiri ere ongietorri! Ez haut ikusi oraindik, baina egongo gaituk hauetakoren batean...

Anónimo dijo...

Azkar egin duzue Hitzakoa! Oso polita geratu da.

Aser: buzeatzeko betaurreko eta guzti, inkonfundiblia haiz!