2005/07/07

PIURAren bloga, koadrilaren beste bitarteko bat



Iepaaaaaaa!

Koadrilaren PIURA astekariaren osagarria da blog hau.

Abantaila asko eta desabantailaren bat edo beste du.
PIURAren osagarri izango da, dudarik gabe, astean zehar sarean nabigatzeko aukera duten lagunentzat.
Hartara, plan berriak egiteko, edota PIURAn egindako proposamenetan parte hartuko dugun ala ez lehenbailehen gainerakoei jakinarazteko eta iritziak emateko baligarria izango zaigu blog hau.
Abantailen artean, hori aipatu dezakegu batez ere: koadrilako edonork idatzi ahal izango du hemen, behin testuak eta argazkiak editatzeko erabiltzaile izena eta pasahitza jakinda.
Eta koadrilako edonork idatzi duenari berehala erantzun daiteke hemen, eta gainerakoek ere berehala ikusiko dute.
Desabantaila txiki bat du: PIURA ez bezala, blog hau publikoa da, eta sarean dago, interneten. Baina helbide honen berri inori ematen ez badiogu, inork ez du jakingo badenik ere. Beraz, askoz nahiago dugu gure artean mantendu, koadrilakideen artean, PIURA barruan.

Izango dugu aurrerantzean elkarren berri.

Gora San Fermin!!!

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Hau da hau emoxioaaaaaa!
Eta gainera gero eta gutxiago falta da asteburu iritsi eta sanferminetara joateko!!!

Anónimo dijo...

Ai ama. Ze modernoak gean!

Gora sanfermin!!!!
Eta gora Sarri!

Anónimo dijo...

Deabruaren tresna bat duk hau txo! inkisizioan hau baino gutxiogatik jendia sutara bidaltzen ziaten...Gora San Fermin esan beharko diau pekatuak lehuntzeko..xin pekado kontzebido..goraintziak denei!

Anónimo dijo...

Zer izango ote da hurrena? Martxa hontan etzakiat nun bukatuko diagun...Blog eginda natxiok.

Gora aurrerakuntza teknologikoak!