2006/02/02

HITZAren II. urteurren festa



Iepa!

Datorren otsailaren 20an Urola Kostako HITZAren II. urteurrena beteko dugunez, urteurren festa antolatzea erabaki dugu aurten ere. Iazkoa ondo egon zen, lagun giroan, baina langileak erotu egin ginen denentzat kostillak prestatzen, eta aurten festa sagardotegi batean egitea erabaki dugu.
OTSAILAREN 18an izango da, larunbatean, Azpeitiko Añota sagardotegian.
Deialdia irekia izango da, baina errealistak izanda, asmoa, HITZAko lankideak eta gure hurbileko lagunak eramatea da, lagun giroko parranda majo bat egiteko: 100-125 bat lagun biltzeko asmoa dugu gutxi gorabehera.
Afaria 22 eurotan izango da, eta afaria eta autobusa, Zarauztik edota Oriotik, 26 euro inguru (hau zehazteke dago, baina laster jakinaraziko).
Sagardotegira joan, eta han parranda (trikitilariak —Agosti eta Barrena—, bertsolariak, eta inprobisazioa). Gero, buelta, autobusean.

Beraz, nahi duzuen guztioi animatzeko gonbidapena egiten dizuet. Iaz koadrilako batzuk agertu zineten urteurren festara. Aurten, antzeko giroa izango da, baina hobeto jango dugu, eta sagardotegian izango da parranda.

Besarkada bana,

Gari

12 comentarios:

Anónimo dijo...

Joliiiin!

Aurten ere ezin det! Ezkontza batera goaz (beste bat!).

Muxu danoi. Ostirala!!!!!!!!

Anónimo dijo...

Aupa Gari ! ni apuntatzen naiz, lehengo urtean ez nintzen zuen festan izan eta ezta sagardotegi batean ere...beraz aukera paregabea neretzat.

Anónimo dijo...

Hori, hori!
Barrena eta Agosti trikitilariek konfirmatu dute beraiek alaituko dutela giroa...
Bertsotan, Nahikari eta Mantxi ariko dira segur aski kostaldetik, eta Urola aldetik Jokin Uranga eta Leire Ostolaza lotzen ari gara...
Aupa Amaia!!!
Ea besteei inbiria sanoa sortzen diezun...

Anónimo dijo...

ÑÑÑÑÑÑÑñññññññooooooooo...

Earra plana.Agenda beirau ta uste't ezer eztakatela.
Konfirmaziorako denboa pixkat eukiko'yu, ezta?

Anónimo dijo...

Barkau... ni niñuan...

Anónimo dijo...

Bai, bai... ondo begiratu, eta konfirmatuz gero... Iepalaaaaaaa!!! Txoooooootx!

Anónimo dijo...

Aupa mutillllak! ba ni ere apuntatzekotan natxabillek baina etzekiyat posible izango dudan....plan eerra. Ikusikoyau. Muxu!

Anónimo dijo...

Nik ere ezkontza bat daukat egun horretan. Bestela ere, pentsatzen jarrita, sagardotegia... datorren urtean agian.

Anónimo dijo...

Alazne ere Sagardotegirako planera apuntatzen da, eta agian ostiraleko zinera ere.
Gari; txartelak hartu beharko dizkiagu, ezta? hitzan bertan?

amaia eta alazne

Anónimo dijo...

Aupaaaa!
Pozten naiz! Txartelak nik gordeko ditut, nahi baduzue. Bi, fijo (Alazne eta Amaia), eta bi zalantzan (Asti eta Olax. Zuek zehaztu). Iepaaaaaa!!!!

Anónimo dijo...

Gabon Gari! Nik azkenian ezin izango det jun festa zoragarri horretara Madriden geldituko naiz eta. Hurrengo asteko ostegunian Zaautza jungo naiz, ea topatzen garen hor nunbait. Besarkada bat.

Anónimo dijo...

Ondo zagok, hi! Ea ba datorren astean topatzeko aukerarik diagun. Zaindu hadi!