Aurreko afariko herri-erretzea ikusita, fiestavascan belaxe jartzia pentsau deu, afaria lasai-antzea hartu eta 9ko aitzakia jartzeko.
Ordurarte pa bana.

hitzordua: ekainak 12, 19:30ean, Salegin
udaberria amaitu aurretik, udaberriko afaria prestatzearen ardura hartu zuen taldeak, atsegin handiz gonbidatzen zaituzte ekainaren 12an, larunbatarekin, antolatu duen koadrilako afarira.
afalostean, zarautz erretzera goaz. premeditazio eta alebosia askorekin. parrandarako gogoarekin ateratzea, beraz, ezinbestekoa izango da.
bertan ikusiko garelakoan, aldez aurretik, hasi agendan lekua gordetzen.
[ bide batez esanda, kartelean ikus dezakezuen moduan, deialdia Twitter eta Facebook bidez ere jasotzeko aukera dago. gaur arratsaldetik aurrera izango duzue T eta F bidez zuzenean PIURAko nobedade guztiak jasotzeko aukera, automatikoki, blogera sartzen hasi beharrean. ez dago esan beharrik, baina bi sareetan informazio guztia itxia izango da, eta sarrera koadrilako lagunek soilik izango dute ]
Irratiko ahots goxoena, orain telebistan: está naciendo un mitoooooooooooo.... ta ni, pare-parian tokau. Hemendik pixkatea... Wazemank-en fijo!
Bideua, hemen:

Zuetako batzuekin komentatu dut noizbait, baina hemen orain arte honi buruz inoiz ez dudala idatzi ohartu naiz gaur, beste blog batean zeliakiaren inguruko mobidak idazten ari nintzen bitartean.
Bueno, kontua da duela zenbait aste Araitz zeliakoa dela konfirmatu zigutela. Bueno, zalantzekin [txapa luzeegia da antikuerpoena eta azterketa genetikoarena eta antzekoak esplikatzea], baina glutenik gabeko dieta ezarri zioten behintzat dagoeneko. Urtarrilean hasi zitzaizkion probak egiten, eta martxoaren amaieran-edo ezarri zioten glutenik gabeko dieta. Eta ezagutzen nauzuenez, badakizue veleta puta bat naizela, eta zerbait buruan sartzen zaidanean harrikada horrekin irauten dudala beste harrikada bat sartzen zaidan arte.
Ba horrela nabil azkenaldian. Euskaraz zeliakiaren inguruan ezer askorik ez dagoela ohartuta, horren inguruko blog bat sortu nuen, twitter-eko eta facebook-eko erabiltzaileak eta taldeak sortu ditut, horren inguruko liburu bat idazten ari naiz haurrentzat (7 urteko haur zeliako bat da protagonista: gaixotasuna zer den, dieta, ezberdina sentitzearen gorabeherak, eskola, lagunak... ekainean amaitu nahi dut), eta abar. Biztanleen %1 da zeliakoa, eta normal elikatzeko eskubidea aldarrikatuz udalei, erakunde publikoei, arartekoari eta abar luzeari lata puta ematea tokatzen da orain. Ez naiz aspertuko, noski...
Por los hijos lo que sea izena zuen La Pollako Evaristoren liburuak. Ba horixe: por las hijas lo que sea...
Norbaitek kasualitatez saltseatu nahi izanez gero, hau da bloga: glutenbarik.blogspot.com
Portzierto, Araitz gero eta sorginagoa dago...
gaRi*
Anariren post-kontzertuan koadrila-mahai borobilak izan genun disertaziyo goorra ta gero, ta gauzak pixkat geyo argitze aldera hauxe esan nahi nuke:Koadrilako asko Massive Attacken zale handiak garenez eta zaretenez, hemen doa argitaratu berri duten diskoa: Heligoland.

1. Pray For Rain (featuring Tunde Adebimpe) 2. Babel (featuring Martina Topley-Bird) 3. Splitting The Atom (featuring Robert del Naja/Grant Marshall/Horace Andy) 4. Girl I Love You (featuring Horace Andy) 5. Psyche (featuring Martina Topley-Bird) 6. Flat Of The Blade (featuring Guy Garvey) 7. Paradise Circus (featuring Hope Sandoval) 8. Rush Minute (featuring Robert del Naja) 9. Saturday Come Slow (featuring Damon Albarn) 10. Atlas Air (featuring Robert del Naja)
· hemen jaitsi dezakezue doan.
Bestalde, Sade ere, hainbat urte eta gero, disko berriarekin dator. Badakizue, San Valentin egunaren zain egon gabe, eta kapitalismoari xirri askorik egin gabe, ondo geratu nahi baduzue, hemen duzue hau ere.

1.The moon and the sky
2.Soldier of love
3.Morning bird
4.Babyfather
5.Long hard road
6.Be that easy
7.Bring me home
8.In another time
9.Skin
10.The safest place
Kejatu egingo zarete, e?!?! ;-)
muxuak denontzat,
gaRi*

Aupa!
Azken afarian komentatu nizuen batzuei, iPod touch horietako bat daukadanetik liburuak bertan irakurtzen ditudala, formatu elektronikoan. Duela hiru hilabete norbaitek horrelakorik esanez gero, ez nuke sinistu ere egingo, baina, bueno, hala da...
Eta formatu elektronikoan irakurtzen ditudanez orain liburuak, interneten formatu elektronikoko liburuak bilatzen ditut, doan, eta ohartuta nago, garai batean musikan bezala, liburugintzan ere pirateoa hasi dela bidea egiten. Hasi ez, bide luzea eginda du hizkuntza handietan. Euskaraz, ordea, ez dago liburu elektronikoak doan eskuratzeko lekurik. Hutsunea ikusita, lagunekin liburuak konpartitzeko bloga sortu dut:
Norbaitek ePub bat erosi duela edota oparitu diotela, ba lagunekin konpartitu dezake, hartara euskarazko liburu elektronikoen doaneko liburutegia osatuz joateko. Pirata denez, pribatua da ezinbestean, eta ez du publikoa izateko inolako asmorik. Beraz, bertatik nahi duzuena jaitsi eta irakurri dezakezue, baina eskertuko dizuet blogaren helbidea ez zabaltzea. Zuentzat eta maite dituzuenentzat, besterik ez.
Gozatu liburuak, eta zerbait konpartitu nahi izanez gero, konpartitu lasai.
On egin!
gaRi*
